Lankide:Gorkago/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alfred García

Alfred García Castillo (El Prat de Llobregat, Bartzelona, 1997ko martxoaren 14a), Alfred García edo Alfred izenez ere ezaguna, abeslari eta konpositore espainiarra da, 2017ko Operación Triunfo lehiaketan parte hartu zuen eta laugarren postuan geratu zen.


Aukeratua izan zen Eurovision Song Contest 2018an Espania ordezkatzeko `tu canción´ kantarekin, Amaia Romero bikotekidearekin abestu du, herritarren gehiengoaren laguntzari esker; hiru abesti finalisten artean botoen % 43 jaso zuen abestiak.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred García 1997ko martxoaren 14an jaio zen El Prat de Llobregat-en, Bartzelonan. Alfredo eta María Jesús-en semea da, Alfred Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea da Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Jazz eta musika modernoaren goi mailako ikasketak Bartzelonako Taller de Música estudioan egin ditu. Karrera musikala Hasiera:

Musika tabernetan kantatzen hasi zen 2011ko udan, 14 urte besterik ez baitzituen Palafrugell-en, Palamós eta Castillo de Aro-en. 2012. urtean bere lehen diskoa argitaratu zuen Beginning izenarekin. 17 urterekin musika eta kulturala proiektuari esker "Capsa", grabatu zuen bere lehen bakarra, «She looks so beautiful». Berak osatua eta Esteban García musikari argentinarrak ekoiztu du, Ikusleen saria irabazi zuen Cara B jaialdian.


2016an, Alfred-ek Telecinco Espainiko telebista kateko La Voz-en musika-lehiaketan parte izan zuen entzuketa itsuetan non "Waiting on the World to Change" abestia kantatu ostean, ez zuen inork buelta eman aukeratzeko, lehiaketan ezin izan zuen jarraitu. Urte horretan bertan, INBLACK (Volume One) auto-argitaratu zuen, omenaldi akustiko diskoa.


2017-2018: Operación Triunfo eta Eurovision 2017an, Alfred Operación Triunfoko casting-era aurkeztu zen eta aukeratu zuten akademian sartzeko. Lehiaketaren amaiera arte iritsi zen, bi aldiz aldez aurretik publikoarena izan zena, eta bost finalistetatik laugarren sailkatu zuten.

Finalista izateagatik, kandidatua izan zen Espainia ordezkatzeko 2018ko Eurovision lehiaketan; bi gaiekin, bat bakarrik ‘Que nos sigan las luces’ eta beste bat Amaia Romerorekin ‘Tu Canción’, ‘Tu Canción’ abestiarekin Eurovisión lehiaketan parte hartu zuten eta 23. postuan geratu ziren.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak:

  • 2012: Beginning
  • 2016: INBLACK
  • 2018: Lo Mejor de Alfred García
  • 2014: «She looks so beautiful»
  • 2018: «Tu canción»