Lankide:HindAbou/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegiko tortsioa emakumezkoen ugal aparatuaren patologia bat da. Obulutegiaren pedikulu baskularraren biraketaren ondorioz sortzen da. Gertaera honen ondorioz, obulutegiko arterien eta zainen zapalketa gertatzen da obulutegien iskemia eta nekrosia gertatzen da. Sintoma tipikoen artean, albo bateko pelbiseko mina eta goragaleak egongo lirateke. Bestalde, konplikazioen artean infekzioak, odol jarioak eta antzutasuna egongo lirateke.

Arrisku faktoreen artean aldiz honakoak egongo lirateke: obulutegiko kisteak, obulutegien tamainaren handipena, obulutegietako tumoreak, haurdunaldiak edo tronpen ligamentua egin izana. Diagnostiko zehatzena egiteko zirugia erabiltzen da baina, ekografien eta tomografien bidez ere, diagnostikoa burutu daiteke.

Tratamendua burutu ostean, obulutegia bere hasierako egoera osasuntsura itzuliko da kasu gehienetan. Gainera, obulutegiko tortsioa izan duten emakumeek %10-eko probabilitatea izango dute beste obulutegian gaixotasun bera pairatzeko. Gaixotasun hau ez da oso ohikoa izaten, 100000 emakumeetatik 6 emakumek garatuko dute gaitza.