Lankide:Jaixe talde/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hontza (Strigiformes) Strigedetarren familiaren parte da eta 200 bat espezie daude planeta osoan. Adimen handiko hegaztia da. Gauez ehizatzen du.

Gainera, ehiztari bikaina da, belarri bikaina eta fina baitu. Beste hegazti batzuekin egindako azterketetan eta ebaluazioetan nagusitasuna erakutsi dute alderdi askotan. Horiek entzumen-zentzu garatua dute, gizaki batek baino hamar aldiz hobeto entzuteko gai dena.

Zenbat neurtzen eta pisatzen dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamainari dagokionez, hontzak 29-73 zentimetroko altuera izan dezake; hegoen tamaina edo anplitudeari dagokionez, 1,38 eta 1,70 metro bitarteko luzera. Hegazti horien pisua 1,5 eta 4 kilo bitartekoa da. Horregatik da gaueko hegazti harrapari handiena. Emeak arrak baino %25 handiagoak dira.

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hontza haragijalea da eta haren tamaina bereko edo txikiagoko harrapakinak ehizatzen ditu. Ikusmenaren eta entzumenaren zentzumen garatuak direla eta, gauez ehizatzen du.

Gehienetan, muskerrak, untxiak, armiarmak, intsektuak, barraskiloak, harrak, beste hegazti batzuk eta, batzuetan, arrainak jaten dituzte. Harrapakina ehizatzen duenean, ez du mastekatzen, zuzenean urratu eta irensten du.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti guztiak bezala, hontza obiparoa da eta, espeziearen arabera, hamar arrautza ere jar ditzake, nahiz eta ohikoena hiruzpalau jartzea den.

Bi gurasoek zaintzen dute kumea, baina inkubazio-aldian emea habian egoten da eta arra elikagai bila ateratzen da. Arrautzak erruteko, barrunbe naturalak aprobetxatzen dituzte zuhaitzetan, labarretan edo beste hegazti batzuen habia abandonatuetan.

Non aurkitu daitezke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hontzak Lurreko ia toki guztietan aurkitu daitezke, Antartikan izan ezik, eskualde horretako klima ez baita egokia bertan bizitzeko. Animalia horiek oihan tropikaletan, kostaldean, mendietan eta basamortuetan bizi daitezke. Espezie bakoitza bizi den eskualdeko klima-baldintzetara egokituta dago.

Hontzaren harrapariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hontza izaki biziduna den heinean, ekosistema baten parte ere bada eta ekosistema horretako sare-trofikoaren parte baita. Hori dela eta, hontza harraparia izateaz gain

zenbait izaki bizidunen harrapakina era bada.

Batez ere, hontzen kumeak izaten dira harraparien biktimak, baina hontz helduek ere batzuetan, ez dute etsai batzuengandik ihes egitea lortzen. Harrapari hauen artean ondorengo animaliak nabarmentzen dira: belatzak, arranoak eta zenbait narrasti eta ugaztun ere.