Edukira joan

Lankide:Joxan Garaialde/Ama Teresa Kalkutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Agnesek txikitatik ezagutu zuen bere bokazioa, eta, 1928rako, jada erabakia zuen erlijio-bizitzara zuzenduta zegoela. Orduan aukeratu zuen bere izena «Teresa» izenagatik aldatzea, misiolarien zaindariari, Teresa Lisieuxkoari, erreferentzia eginez. Hurrengo 20 urteak Irlandako Loreto komentuan irakasten eman bazuen ere, gaixoak eta pobreak zaintzen hasi zen Calcuta hirian. Horrek kongregazio bat sortzera eraman zuen, gizarteko baztertuei, batez ere gaixoei, pobreei eta etxerik gabekoei laguntzeko helburuarekin.

1970eko hamarkadan, nazioartean ezaguna zen, eta pobreen eta defentsarik gabekoen defendatzaile eta pertsona humanitario gisa ospea lortu zuen, neurri batean Malcolm Muggeridgeren Something Beautiful for God dokumentala eta liburuagatik. 1979an, Bakearen Nobel Saria, eta, 1980an, Indiako sari zibil gorena, Bharat Ratna, jaso zituen bere lan humanitarioagatik. Haiekin batera, maila goreneko dozena bat sari eta aitortza gehitu ziren, nazionalak zein nazioartekoak.

Pertsona, gobernu eta erakunde askoren laudorioak jaso zituen. Hala ere, hainbat kritika ere jasan zituen, besteak beste, Christopher Hitchens, Michael Parenti, Aroup Chatterjee eta Munduko Hindu Kontseiluaren objekzioak, zeinak mentalitate atzerakoia egotzi eta bere zentroetako arreta eskasa kritikatu zuten. 2010ean, bere jaiotzaren mendeurrenean, mundu osoan omendu zuten; Indiako presidente Pratibha Patil-ek bere lana goraipatu zuen[1]. [[Kategoria:Bharat Ratna sariak]] [[Kategoria:Bakearen Nobel Saridunak]] [[Kategoria:Malariak hildakoak]] [[Kategoria:Indiako katolikoak]]

  1. DNAIndia.com, «Commemorative coin on Mother Teresa released» (en inglés). Consultado el 20 de junio de 2011.