Irlanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Europako uhartea eta herrialde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Irlanda (argipena).
Irlanda
Éire / Ireland / Airlann
NASAren satelite batek 2003ko urtarrilaren 4an hartutako Irlandako irudia,  benetako koloreak dituena. Mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialdean Irlandako itsasoa ikus daitezke.
NASAren satelite batek 2003ko urtarrilaren 4an hartutako Irlandako irudia, benetako koloreak dituena. Mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialdean Irlandako itsasoa ikus daitezke.
Geografia
Ireland (island) in Europe.png
Kokalekua Mendebaldeko Europa
Uhartedia Britainiar uharteak
Azalera 81.638,1 km²[1]
Punturik garaiena Carrauntoohil (1.041 metro)
Administrazioa
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Hiri populatuena Dublin
Flag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua
Lurraldea Ulster banner.svg Ipar Irlanda
Hiri populatuena Belfast
Demografia
Biztanleria 6.300.000 (2009. urtea)
Dentsitatea 71 biz/km²
Talde etnikoak Irlandarrak, ulstergo eskoziarrak eta anglosaxoiak.
Hizkuntzak Irlandera, ingelesa, eskoziera eta shelta.
Santu zaindaria = San Patrizio

Irlanda edo Irlanda uhartea[2] (ingelesez Ireland[3], irlanderaz Éire[4], eskozieraz Airlann eta latinez Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, uharte handia den Britainia Handiaren mendebaldean kokatua dagoelarik. Politikoki Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika bezala izendatua[5]) uharteko lurraldearen bost seirenetan agintzen du, gainontzeko ipar-ekialdeko lurraldea edo seirena Ipar Irlandako (Erresuma Batuaren zati) agindupean dagoelarik.

Irlandako lehendabiziko bizilekuak K.a. 8.000 urte ingurukoak dira. K.a 200. urtean Zeltiarren emigrazio eta eraginak uharte osoa menperatu zuen. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren erdi aroko Bikingoen eta Normandarren kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles Protestanteek gehiengoa ziren Irlandar Katolikoen gainetik gobernatu zuten, ingelesek irlandarrak erabat alboratu zituztelarik, baita uhartearen ipar-ekialdean ere, non Protestanteak Ulstergo Kolonizatzeak burutu eta erabateko gehiengoa bilakatu ziren. 1801ean Irlandako uharte osoa Britaini Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handia gertatu zen, honen ondorioz sekulako maila erraldoieko heriotz kopurua eta emigrazioa kausitu zelarik. 1921. urtean Irlandar Independentzia Gerra amaitu ostean Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta Itun Anglo-Irlandarra sinatu zen, honela Irlandako Estatu Askea sortu zelarik. Honek Britainiar Inperiotik hat ateratzea suposatu zuen, herrialdeak bere barne independentiz eraginkorra berreskuratu zuen nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik jarraitu[6]. 1920ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera Irlandako 32 konderrietako sei konderriz osatutako zen Ipar Irlandako eskualde berria eratzeko aukera bat ireki zen, handik gutxira protestante eta unionistak gehiengoa ziren eskualde honek aukera hau probestu eta Erresuma Batuari lotuta jarraitzea erabaki zuen[7]. 1949an Irlandako Estatu Askeak behin-betiko Commonwealth erakundea laga eta Irlandako Errepublika bilakatu zen, honela ordurarte Erresuma Batuarekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat moztuz. 1973an Irlandako hainbat zati edo eskualde (Irlandako Errepublika) Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren. 1960. hamarkadatik hasi eta 1990. hamarkadara arte Ipar Irlandako gatazka edo ingelesez "The Troubles" deitzen zen gaztazka politikoa jaso zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenarekin gatazka honi nolabaiteko konponbide bat lortzen saiatu zirelarik.

2006. urtean uharte osoko populazioa gutxi gorabehera 6 milio biztanletakoa zen, hauetatik 4,5 milioi Irlandako Errepublikan bizi ziren[8] eta gainontzeko 1,75 milioi Ipar Irlandan[9]. Honek 1960. hamarkadan eman zen irlandar historia guztiko populazio mailarik baxuenaren hazkuntza bat suposatu zuen, halere oraindik XIX. mende erdialdera Gosete Handia gertatu aurretik uhartean osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik nahiko urruti dago[10].

Euskarazko Irlanda edo ingelesezko Ireland izena Irlandar mitologiako Ériu zeltiar jainkosatik (gaur egungo irlanderaz, Éire) omen dator, honi germaniar land (euskaraz "lur") hitza itsatsi zitzaiolarik. Beste Mendebaldeko Europako hizkuntza gehienetan Irlandaren izendapena sustrai berdinetik dator: Irlanda izendapena gaztelania, italiera, errumaniera, portugesera, kataluniera edota galizieraz erabili ohi da, Irlande frantseseraz, Irland alemanieraz, Ierland nederlanderaz eta Ирландия errusieraz.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Irlandako historia

[aldatu] Historiaurrea eta erdi aroa

[aldatu] Normandiar eta ingelesen inbasioak

1169ko maiatzaren 1ean seireun gerlariez osaturiko gudaroste baten buru ziren Normandiar-Galestar zaldunen espedizio bat gaur egun Wexfordeko konderrian dagoen Bannow Strand kokalekuan lehorreratu ziren. Guzti hauen buruzagi nagusia Richard de Clare zen, ezizenez Strongbow, arkulari gisa zuen trebezia zela eta. Aurretik Normandiar gerlari hauei Leinstergo erregea zen Dermot Mac Murroughek beste erresumetako erregeekin zituen gatazketan lagunduko ziotelako ustetan deitu omen zituen, honela inbasio honekin Normandiar Aroa izenekoari hasiera eman zitzaion.

1166an Breifneko Tighearnán Ua Ruairc buruzagiarekin borrokatu ostean Mac Morrough erregeak Frantziako Anjou eskualdera ihes egin zuen, han Angevinar erregea zen Henrike II.aren laguntza lortzeko asmoz. 1171an Henrike II.a Irlandara ailegatu zen, aurreko espedizioaren egoera orokorra gainbegiratzeko xedez. Bere kontrolpetik at hedatzen zihoan inbasioaren gain bere errege autoritatea ezarri nahi zuen. Azkenik Henrike II.ak Strongbow eta Normandiar-Galestar buruzagiak bere errege nagusitzaren menpe jarri eta horretaz gain irlandar errege ugarik jaun nagusitzat onar zezaten ere lortu zuen, hau 1175eko Windsorreko Akordioan berretsi zelarik.

1155ean Adrian IV.a aita santuak argitaratutako Laudabiliter buldaren bidez inbasio hau legitimatu egin zen. Bulda honek Henrike II.a oraindik gehiago kemendu eta Irlanda osoaren jabetza lortzeko saiakerara bultzarazi zuen, horretarako Irlandako Elizaren ekonomia eta administrazio sistema berrantolatu eta Erromako Elizaren barnean jartzen saiatu zen.

[aldatu] Batasuna Erresuma Batuarekin

[aldatu] Banaketa

[aldatu] Irlandako independentzia

Sakontzeko, irakurri: Irlandako Errepublikako historia

[aldatu] Ipar Irlanda

[aldatu] Irlandaren banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Irlandako banaketa administratiboa
Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda erakusten dituen Irlandako mapa politikoa.

Irlandako uhartea bi estatu edo erakunde politikoetan banatuta dago:

  • Irlandako Errepublika, sarritan ingeles hiztunek edo anglosaxoiek estatu subirano hau izendatzeko Irlanda izendapen soila erabili ohi dute, halere maiz eta batik bat nazioartean edo barne gaietarako nazio estatu moduan burutu beharreko eginkizunetan Irlandako Errepublika izendapena erabili ohi da. Bere hiriburua Dublin da.
  • Ipar Irlanda, Erresuma Batuaren zati da eta uharteko lurraldearen seirenean hedatzen da. Bere hiriburua Belfast da.

[aldatu] Uharte osoko azpibanaketa historikoa

Usadioz eta historikoki, Irlandako uhartea lau probintzietan banatuta dago: Connacht, Leinster, Munster eta Ulster; hortaz gain XIII. eta XVII. mende artean garatutako sistemaren ondorioz hogeitamabi konderrietan ere banatuta dago[11]. Hogeitasei konderri Irlandako Errepublikaren barne daude eta gainontzeko sei konderriak Ipar Irlandaren barne. Nahiz eta oker aipatuta egon, sarritan "Ulster" izendapena Ipar Irlandaren sinonimotzat erabiltzen da, nahiz eta Ulster eta Ipar Irlanda gauza berberak ez izan, Ulster probintziako hiru konderri Irlandako Errepublikan baidaude (Cavan, Donegal eta Monaghan), aldiz beste Ulstergo gainontzeko sei konderriak Ipar Irlandan daudelarik (Antrim, Armagh, Derry, Down, Fermanagh eta Tyrone).

Dublin, Cork, Limerick, Galway, Waterford eta Tipperaryko konderriak oraindik txikiagoak diren eremu administratiboetan banatu dira, halere Irlandako Banaketa Administratiboaren arabera oraindik konderri ofizialtzat hartzen dira. Ipar Irlandako konderrien izendapenak ez dira oso erabiliak bertako gobernuen aldetik, nahiz eta beren muga historikoak Joko Gaelikoak bezalako kiroletan oraindik erabiliak izaten diren[12], bai eta kultura, ospakizun eta turismo gaietan ere[13].

Probintzia Populazioa[14] Azalera (km²) Azalera (sq mi) Hiririk handiena
Flag of Connacht.svg Connacht 504,121 17,713 6,839 Galway
Flag of Leinster.svg Leinster 2,295,123 19,774 7,635 Dublin
Flag of Munster.svg Munster 1,173,340 24,608 9,501 Cork
Flag of Ulster.svg Ulster 1,993,918 24,481 9,452 Belfast

   Irlandako Errepublikaren barnean dauden konderriak

   Ipar Irlandaren barnean dauden konderriak

.
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika konderriz-konderri (Orlegiz).
  1. Dublin.svg Dublingo Konderria/Contae Bhaile Átha Cliath
    Dublingo Hiria
    Dun Laoghaire-Rathdown
    Fingal
    Hego Dublin
  2. Longford, Wicklow.svg Wickloweko Konderria/Contae Chill Mhantáin
  3. Wexford.svg Wexfordeko Konderria/Contae Loch Garman
    Wexford Hiria (Hirigunea)
  4. Carlow.svg Carloweko Konderria/Contae Cheatharlach
  5. Kildare.svg Kildareko Konderria/Contae Chill Dara)
  6. Donegal, Meath.svg Meatheko Konderria/Contae na Mí
  7. CorkDerryLouth col.png Loutheko Konderria/Contae Lú
    Drogheda Hiria (Hirigunea)
  8. Monaghan.svg Monaghaneko Konderria/Contae Mhuineacháin
  9. Cavan,Waterford Laoise2.svg Cavaneko Konderria/Contae an Chabháin
  10. Longford, Wicklow.svg Longfordeko Konderria/Contae an Longfoirt
  11. Galway, Westmeath.svg Westmeatheko Konderria/Contae na hIarmhí
  12. Offaly.svg Offalyko Konderria/Contae Uíbh Fhailí
  13. Cavan,Waterford Laoise2.svg Laoiseko Konderria/Contae Laoise
  14. Kilkenny.svg Kilkennyko Konderria/Contae Chill Chainnigh
    Kilkenny Hiria (Hirigunea)
  15. Cavan,Waterford Laoise2.svg Waterfordeko Konderria/Contae Phort Láirge
    Waterford Hiria
  16. Cork, Derry Louth.svg Corkeko Konderria/Contae Chorcaí
    Cork Hiria
  17. Kerry.svg Kerryko Konderria/Contae Chiarraí
  1. Limerick-Fermanagh.svg Limerickeko Konderria/Contae Luimnigh
    Limerick Hiria
  2. Tipperary.svg Tipperaryko Konderria/Contae Thiobraid Árann
    Ipar Tipperary
    Hego Tipperary
     Clonmel Hiria (Hirigunea)
  3. Clare.svg Clareko Konderria/Contae an Chláir
  4. Galway, Westmeath.svgGalwayko Konderria/Contae na Gaillimhe
    Galway Hiria
  5. Mayo.svg Mayoko Konderria/Contae Mhaigh Eo
  6. Roscommon.svg Roscommoneko Konderria/Contae Ros Comáin
  7. Sligo.svg Sligoko Konderria/Contae Shligigh
    Sligo Hiria (Hirigunea)
  8. Leitrim.svg Leitrimeko Konderria/Contae Liatroma
  9. Donegal, Meath.svg Donegalgo Konderria/Contae Dhún na nGall

    Flag of the United Kingdom.svg Ipar Irlanda konderriz-konderri (Arrosaz).
    1. Limerick-Fermanagh.svg Fermanagheko konderria/Contae Fhear Manach
    2. Tyrone.svg Tyroneko konderria/Contae Thír Eoghain
    3. Cork, Derry Louth.svg Derryko konderria
      Derry Hiria
    4. Antrim.svg Antrimeko konderria/Contae Aontroma
      Belfast Hiria
    5. Down.svg Downeko konderria/Contae an Dúin/Coontie Doun
      Belfast Hiria
    6. Armagh.svg Armagheko konderria/Contae Ard Mhacha

[aldatu] Uharte osoko erakundeak

Banaketa konstituzionalaren gain doazen hainbat gaietan Irlandako uhartea bere osotasunean edo herrialde bakar baten gisa hartzen duten zenbait erakunde ere badaude. Hau zenbait salbuespen nabarmenetan gertatzen da, adibidez Irlandako erlijio nagusiek herrialde bakartzat hartzen dute, nahiz eta ekonomikoki uharteko bi aldeetan bi moneta ezberdin egon, hurling, futbol gaeliko, errugbi, golf, cricket, baseball, amerikar futbola eta belar hockeyan uharte osoa Irlanda izendapenean ordezkatua izan ohi da.

Salbuespena futbola da: 1921eko Irlandaren banaketaren ostean, Irlandar Futbol Elkarteak futbolaren kontrola Ipar Irlandan bakarrik mantendu zuen, gainontzeko irlandar lurraldean erakunde hartatik banandu eta eratu berria zen Irlandako Futbol Elkartea nagusitu zelarik. Azken urteetan uharte osorako futbol liga eta selekzio nazionala sortzeko aukera (errugbian irlandako errugbi selekzioarekin gertatzen den antzera) kirol eta politika mailako hainbat irlandar pertsonaien babesa izan du, esate baterako Irlandako gobernuko ministroa den Dermot Ahern[15]. Orain dela gutzi, irlandar futbolariek Irlanda Osoko Liga ("All-Ireland league") batentzako deia ere jaso zuten, dena dela babesle etxeekin dauden kontratuek eta futboleko bi elkarteen arteko interes sail batzk direla eta, etorkizun hurbil batean liga hau gauzatzeko aukera asko zaildu dute[16]. 2005ean irlandar talde ezberdinen arteko lehiaketa izango litzakeen Irlanda Osoko Futbol Kopa bat ere sortu zen.

Uharteko erlijio nagusienen antolakuntza ere Irlanda Osoan oinarritzen dira: bai Eliza Katoliko Erromatarra, Irlandako Eliza Metodista, Irlandako Eliza Anglikarra zein Irlandako Eliza Presbiteriarra. Zenbait sindikatu ere Irlanda edo Uharte Osoan oinarritzen dira euren erakundeen antolakuntza osatzeko, esate baterako Dublingo Irish Congress of Trade Unions (ICTU), aldiz Ipar Irlandako beste batzuk Erresuma Batuko Trades Union Congress (TUC) sindikatuaren barnean sarturik daude, eta sindikari batzuk uharteko nahiz Britainia Handiko sindikatuetan sarturik daude. Irlandako Union of Students in Ireland (USI) sindikatuak Erresuma Batukoa den National Union of Students (NUS) sindikatuarekin batera NUS-USI izendapenarekin Ipar Irlandan ekitaldiak antolatu ohi dituzte.

Cork hiriko 2004ko San Patrizio Eguneko ospakizunak.

1998ko Ostiral Santuko Akordioan agertzen den kapituluak Irlanda-Osoko erakundeak era ezberdinetan elkarlanean jarduteko aukera ematen du. Adibidez, Iparralde-Hegoaldeko Ministro Kontseiluak Irlandako gobernua eta Ipar Irlandako Agintaritzaren arteko eztabaidagunea ezarri zuen, bertan bi erakunde hauei eragiten dieten gaiei buruz eztabaidatu dezaketelarik: Irlanda-Osoko politikaren hogei "elkarlan atalen" proposamena, nekazaritza, garapena eta garraioak. transport. Politika atal hauetako seik berezko erakundeen sorkuntza gauzatu du, adibidez Food Safety Promotion Board erakundea. Turismoaren inguruko marketing eta gaiak ere Irlanda Osoan oinarritu eta jarduten du, Tourism Ireland erakundeak kudeatzen duelarik.

Sinn Féin eta Irlandako Alderdi Berdeak Irlandako Errepublika nahiz Ipar Irlandako hauteskundeetara aurkezten dira. Irlandako Errepublikako alderdi politiko handiena den Fianna Fáil alderdia ere Ipar Irlandako Hauteskunde Batzordean izen eman zuen, honela bere antolaketa Ipar Irlandara hedatuz, berharbada eskualde honetako Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista (SDLP) alderdi nazionalistarekin bat egiteko asmoz[17].

Merkatal jarduera berrien hazkundea Irlanda-Osoko ideian oinarrituta zabaldu da, Europar Batasuneko kide diren bi aldeetako administrazioek hazkunde honen garapenari erraztasunak eskeini dizkiotelarik. Mugako bi aldeetako negozio eta politikari taldeak "uharte-osoko ekonomia" sortzeko deituak izan dira, honela bi aldeetako administrazioen lehiakortasunaren hazkundea eta etekin ekonomikoen onura lortzeko asmoz[18]. Hau Irlandako Gobernua eta alderdi politiko nazionalisten estatu laguntzarekin gauzatzen Ipar Irlandako Legebiltzarrean[19]. Uharte osoak batera luzez lan egiten duen atal komertzialetako bat indar elektrikoaren merkatua da[20] eta uharte osoa hartuko lukeen gasaren merkatu bat sortzeko planak ere badaude[21]

Martxoaren 17an San Patrizio Eguna ere uharte osoan zehar Irlandako santu zaindaria den San Patrizioren omenez ospatu ohi den jai egun nazionala da. Irlandatik kanpo mundu osoan bizi diren irlandar eta irlandarren ondorengoek ere edonon daudelarik jai hau gogo bereziz ospatu ohi dute, eurak dioten moduan jaio honekin irlandar izatearen harrotasuna berrindartzen baita.

[aldatu] Geografia

Irlandako geografiari buruzko maparen irudia (sakatu bertan handiagoa ikusteko).

Irlandako uharteak 84.412 kilometro karratuko azalera du, Britainia Handia eta Islandia ondoren Europa osoko irlarik handiena izanda.

Uhartearen erdialdeko ordokia kostaldeko mendixka eta mendiz inguratuta dago. Mendi horietan garaiena Carrauntoohil mendia da (irlanderaz Carrán Tuathail), guztira 1.041 metroko garaiera dauka. Irlandako beste mendi esanguratsuak Croagh Patrick eta Brandon mendiak dira. Uhartearen azalera osoa 84,412 km²-koa da. Irlandako ibairik luzeena den Shannon ibaiak uhartea 386 kilometrotan zehar zeharkatzen du, ipar-mendebaldeko Cavaneko konderrian jaio eta 113 kilometro burutu ondoren erdi-mendebaldeko Limerick hirira ailegatzen delarik.

[aldatu] Klima

Uhartearen landaredi oparoa bertako klima heze eta ohiko euriteei esker sorturikoa da, hori dela eta, Irlandak Uharte Esmeralda ezizena bereganatu du. Dena dela, Irlandak klima ozeaniko goxo baino aldakorra du, muturreko tenperatura gutxiekin. Klima uharteko bateko ohikoa da, munduko latitude berdinetan dauden guneetako muturreko tenperaturetara saihestuz eta horietara iritsi gabe. Azken honen arrazoia Hego-mendebaldeko Ozeano Atlantikotik datozen haizeek berezko tenperatura gozatu egiten dutelakoan datza.

Euri jasak edonon eta urte osoz izan ohi dira, halere hain euritsuak ez diren guneak ere baduade, bereziki ekialdean. Mendebaldea hezeagoa eta Atlantikotik datozen ekaitzak jasateko joera handiagoa du, bereziki udazken amaiera aldera eta neguan. Ekaitz hauek sarritan haize bortitzak eta euri jasa izugarriak dakartzate, batzuetan baita elurra eta kazkabarra ere. Galwayko konderriaren iparraldea eta Mayoko konderriaren ekialdeko eramuak uharteko ekaitz egunik gehien dituzten eremuak dira, eremu hauetan gutxi gorabehera urteko hamar egunetatik bost ekaitza dagoelarik. Hegoaldean dagoen Munster eskualdeak berriz iparraldeko Ulster eskualdeak baino elurte gutxiago jasaten ditu, azken hau uhartean elur gehien jasaten duen eremua delarik.

Udan lur barneko eremuak beroenak dira, aldiz neguan hotzenak. Sarritan urteko bataz beste 40 egunetan barnealdeko eguraldi estazioetan 0 °C tenperatura inguruan ibili ohi dira, adliz kostaldean 10 egunetan izan ohi da. Batzuetan Irlandak bero olatuak jasan ohi ditu, azkenak 1995, 2003 eta 2006 urtetakoak. Gainontzeko Europan ez bezala, Irlandan 2009-2010eko neguan Irlandan bereziki hotza izan zen. Leku askotan tenperatura -13 °C-ra jeitsi zen eta mendiguneetan ez ohiko metro bateko elurra ere egin zuen.


[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: Irlandera, Ulsterko eskoziera, eta Ingelesa

[aldatu] Literatura eta arteak

Sakontzeko, irakurri: Irlandako literatura

Nahiz eta uharteko biztanlegoa erlatiboki txikia izan, Irlandak Nazioarteko Literaturari bere genero guztietan egin dion ekarpena handia izan da, nagusiki ingelesez izan delarik[22]. Irlanderazko olerkigintza Europako zaharrenetakoa da, bere jatorria VI. mendean duelarik. Jonathan Swift irlandarrak Gulliverren bidaiak eta A Modest Proposal idazlanak idatzi zituen, eta hauei esker gaur egun arte denon oroimenean gelditu da. Denboran hurbilago, Irlandak Literaturako Nobel Saridun idazle ugari eman ditu: George Bernard Shaw, William Butler Yeats, Samuel Beckett eta Seamus Heaney. Nahiz eta Nobel Saririk sekula irabazi ez izan, James Joyce irlandarra XX. mendeko idazle garrantzitsuenen artean kokatzen da; Samuel Beckett berak bere Nobel Saria jasotzeko ekitaldira joateari uko egin zion, ekintza honekin Joyceri sari hori ez eman izanaren aurkako protesta eginez. 1922ko Joycen Ulysses eleberria Literatura Garaikideko idazlan esanguratsuenen artean dago, eta bere omenez urtero ekainaren 16ean Dublin hirian Bloomsday eguna ospatu ohi da[23].

Irlandako artearen historia Historiaurreko harri tailaketekin hasten da, adibideak Newgrange bezalako lekuetan topa genitzazke[24]. Brontze Aroko lanabesetan ere artearen arrastoa topa genezake, bereziki urrezko apaingarrietan. Gerora, Erdi Aroko eskuizkribu argiztatuek Europa Kristau guztia harrituko dute. Eskuizkribu hauen artean adibide ikusgarri eta bikainena Kellseko liburua da. XIX. eta XX. mendeetan zehar, bertako usadioan oinarritutako margolaritza sendo batek bere burua ezagutuarazi zuen, mugimendu honen barnean John Butler Yeats, William Orpen, Jack Yeats eta Louis le Brocquy nabarmendu daitezkelarik.

Irlandar Literatura Modernoa oraindik baserri edo landa giroari estuki loturik jarraitzen du, horren adibide John Millington Synge, John McGahern eta John B. Keane idazleak edota Seamus Heaney bezalako olerkariaren idazlan eta eleberriak dira.

Beste sonako irlandar idazle bat Oscar Wilde da, bere esaldi zorrotz eta biziak oso ospetsu bilakatu direlarik.

Antzerkigintzari dagokionez, Seán O'Casey, Brian Friel, Sebastian Barry, Conor McPherson eta Billy Roche bezalako antzerkigileek Irlanda munduko eszenatokian kokatzea lortu dute[25]. Herrialde osoan zehar nolabaiteko Antzerkigintzaren kultura bat badago, antzerki ekitaldi eta jaialdiak antolatzen dira eta hauetan nazioarteko nahiz irlandar antzerkilanak taularatzen dira. Dublingo Abbey Theatre antzokia Irlandar Antzerkingintzaren tenplutzat hartu ohi da. Bestalde, Galway hirian An Taibhdhearc antzokia dago, 1928an sortutako Irlanderazko Antzokia da[26][27].

[aldatu] Musika eta dantza

Sakontzeko, irakurri: Irlandako musika eta Irlandar dantzak
The Dubliners taldea musika emanaldi batean zehar.
U2 taldeko partaideak.

Irlandako folk musika eta dantzen ondare herrikoia oso zabala da eta mundu osoan zehar aski ezaguna[28], Riverdance edo Lord of the Dance ikuskizunak oso ospetsuak bihurtu direlarik.[29].

XX. mendearen erdialdera, Irlandar gizartearen modernizatzen hasia zen, aldiz era berean musika herrikoiak gahinbehera bat pairatu zuen, bereziki hiriguneetan[30]. 1960. hamarkadan zehar, Amerikar folk mugimenduan oinarrituta, Irlandar usadio eta ohiturenganako interesaren berpizkunde bat jazo zen. Berpizkunde honen bultzatzaile nagusiak Ceoltóirí Chualann, The Clancy Brothers, The Dubliners, The Chieftains, Emmet Spiceland, The Wolfe Tones, Sweeney's Men bezalako taldeak, edota Seán Ó Riada eta Christy Moore bezalako pertsonak izan ziren[31].

Gerora Horslips, Van Morrison eta Thin Lizzy bezalako talde eta musikariek irlandar musika herrikoiaren elementuak euren rock musika eta abestigintzan sartu eta berezko soinu berezi bat sortu zuten. 1970 eta 1980. hamarkadan zehar, folk eta rock musikarien arteko muga lausotzen hasi zen, musikari askok bi musika horien muga alde batetik zein bestetik zeharkatzen hasi baitziren. Hau U2, Enya, Flogging Molly, Moya Brennan, The Saw Doctors, Bell X1, Damien Rice, Planxty, The Corrs, Aslan, Sinéad O'Connor, Clannad, The Cranberries, Rory Gallagher, Westlife, The Script, B*witched, BoyZone, Gilbert O'Sullivan, Black 47, Stiff Little Fingers, VNV Nation, Rob Smith, Ash, The Thrills, Stars of Heaven, Something Happens, A House, Sharon Shannon, Damien Dempsey, Declan O' Rourke, The Frames eta The Pogues talde eta musikarien abestigintzan argi eta garbi ikus liteke.

1990. hamarkadan zehar Irlandan folk metal azpigeneroa gailendu zen, honen bidez heavy metal eta Irlandar eta Zeltiar musiken arteko batasuna eman zen. Azpigenero honetako aitzindariak Cruachan, Primordial eta Waylander taldeak izan ziren.

Bere jatorri edo iturburuetara itzuliaz, Irlandar musikak sekulako ospea eta entzutea bereganatu izan du. Oraindik gaur egun ere musika garaikideko talde asko nolabaiteko soinu "herrikoiari" atxikitu ohi dira, hauen artean Altan, De Dannan, Téada, Danú, Dervish, Lúnasa edota Solas aipa daitezkelarik. Beste talde batzuk kultura anitzen estilo bateraketa egin ohi dute, esate baterako Afro Celt Sound System eta Kíla taldeak.

Eurovision Abesti Txapelketan ere Irlandak izen ona bereganatu du, bertan parte hartzen duten herrialdeen artean garaipen gehien lortu duena baita, denera zazpi izan direlarik: 1970an Dana, 1980 eta 1987an Johnny Logan, 1992an Linda Martin, 1993an Niamh Kavanagh, 1994an Paul Harrington eta Charlie McGettigan, eta azkenik 1996an Eimear Quinn.[32]


[aldatu] Kirola

Irlandako kirol herrikoiena eta zaletu gehien dituena futbol gaelikoa da, herrialde honetan burutzen diren kirol ospakizunen %34a kirol honen ingurukoak direlarik. Ondorren %23arekin hurlingak jarraitzen dio, %16arekin futbolak eta %8arekin errugbiak. Futbol gaelikoaren urteko ospakizun garrantzitsuena den All-Ireland Football Final delakoa Irlandako urte osoko kirol egutegiko egunik garrantzitsuena da. Irlandan parte hartze nahiz federatu gehien dituzten kirolak honako hauek dira: igeriketa]], golfa, aerobika, futbola, txirrindularitza, futbol gaelikoa eta billar/snookerra dira. Nazioarteko kirolei dagokienez futbola jaun eta jabea da.

Zaletu nahiz kirolari asko dituzten beste kirol batzuk hauek dira: saskibaloia, boxeoa, cricketa, arrantza, galgo lasterketa, eskubaloia, zaldi lasterketa, motor kirolak, zaldi jauziak eta tenisa dira.

[aldatu] Leku interesgarriak

Irlandako uhartean Gizateriaren Ondare diren hiru leku daude: Boyne harana, Skellig Michael uhartea eta Giant's Causeway[33][34]. Zerrenda horretan sartzeko ondorengo leku hauek sartzeko saiakera ere egin da: The Burren eskualdea eta Stewart mendia[35].

Irlandako leku bisitatuenen artean Bunratty gaztelua, Rock of Cashel, Cliffs of Moher edo Moherreko itsaslabarrak, Holy Cross abatetxea eta Blarney gaztelua daude[36]. Historikoki garrantzitsuak izan diren Glendalough eta Clonmacnoise bezalako monastegiak ere badaude[37]

Eskualderik turistikoena Dublin hiriburua eta Dublingo konderria dira, bertan Guinness garagardotegia eta Kellseko liburua daudelarik. Irlandako mendebaldea eta hego-mendebaldea (Killarneyko lakuak barne), Kerry konderrian dagoen Dingle penintsula, Galway hiria eta Aran uharteak ere turismogune oso ospetsuak dira.

XVII, XVIII eta XIX. mendeetan zehar Palladiar, Neoklasiko eta Neogotiko arkitektura eratan eraikitako etxaleku bikainak ere badaude, adibide gisa, turistentzak interesgarriak diren Ward gaztelua, Castletown etxea edota Bantry etxea este baterako, hauetako batzuk ostatu edo hotel bilakatu direlarik, adibidez Ashford gaztelua, Leslie gaztelua eta Dromoland gaztelua, bertan gelak alokatu daitezkelarik[38].

[aldatu] Leku interesgarrien zerrenda

Hona hemen Irlanda osoan zehar aurki daitezkeen leku interesgarri edo erakargarrien zerrenda. Bertan lekuaren izena eta kokatzen den konderria agertzen direlarik:


[aldatu] Hiriak

Sakontzeko, irakurri: :Kategoria:Irlandako hiriak

Irlandako hiririk handiena Dublin da (Dublin Handiak 1.7 milioi biztanle ditu), bigarreba Belfast da (Belfasteko Gune Metropoliarrak 600.000 biztanle inguru ditu), ondoren eta biztanle kopuruaren arabera honela doaz: Cork (Cork Handian 380.000 ditu), Derry (Derryko Hiriguneak 110.000 biztanle), Limerick (bere auzuneak barne harturik 93.321 biztanle), Galway (71.983), Lisburn (71.465), Waterford (49.240 auzuneak barne), Newry (27.433), Kilkenny (23.967 auzuneak barne) eta Armagh (14.590).

Irlandako Errepublikako hiriak: Dublin/Baile Átha CliathCork/CorcaighLimerick/LuimneachGalway/GallimhKilkenny/Cill ChainnighDun LaoghaireKillarney/Cill AirneCashel/Caiseal**

Beste batzuk: Arklow/An t-Inbhear MórAthlone/Baile Átha LuainBray/BréCarlow/CeatharlachCastlebar/Caisleán an BharraighCavan/An CabhánCelbridge/Cill DroichidClonmel/Cluain MealaCobh/An CóbhDrogheda/Droichead ÁthaDundalk/Dún DealganEnnis/InisFermoy/Mainistir Fhear MaighGreystones/Na Clocha LiathaLetterkenny/Leitir CeanainnLeixlip/Léim an BhradáinLongford/An LongfortMalahide/Mullach ÍdeMaynooth/Maigh NuadMonaghan/MuineachánMullingar/An Muileann gCearrNaas/Nás na RíoghNavan/An UaimhNewry/Iúr Cinn TráNewbridge/An Droichead NuaPortlaoise/Port LaoiseSligo/SligeachSwords/Sord Cholm CilleTralee/Trá LíTrim/Baile Átha TroimTullamore/Tulach MhórWaterford/Port LáirgeWestport/Cathair na MairtWexford/Loch Garman

Ipar Irlandako hiriak: Belfast/Béal FeirsteDerry/DoireArmagh/Ard Mhacha

Beste batzuk: Newry/Iúr Cinn TráLisburn/Lios na gCearrbhachBallymena/an Baile MeánachBangor/BeannchorColeraine/Cúil RaithinDownpatrick/Dounpatrick/Dún PádraigEnniskillen/Inis CeithleannLarne/Olderfleet/LatharnaOmagh/An ÓmaighPortadown/Portadoun/Port an Dúnáin

**Hiri historikoa.

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Airez

Aer Lingus konpainiako Airbus A320 hegazkina.

Irlandan bost nazioarteko aireportu nagusi daude: Dublingo Aireportua, Belfast Nazioarteko Aireportua (Aldergrove), Corkeko Aireportua, Shannon Aireportua eta Irlanda Mendebaldeko Knock Aireportua. Dublingo Aireportua Irlandako aireportu jendeztatuena da[39], bertatik urteko 22 milioi pertsona igarotzen direlarik[40]; orain terminal berri bat eta igarobidea eraikitzen ari dira, euren kostua 2 bilioi euro inguru izango dela aurreikusten delarik[41]. Denek Britainia Handia eta Europar kontinentearekin zerbitzu eta loturak dituzte, aldiz Belfast , Dublin, Shannon and Irlandako Mendebaldeko Aireportuak (Knock) zerbitzu transatlantikoak ere eskaintzen dituzte. Garai batean Shannon aireportua Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuten hegaldien errepostaje postu garrantzitsua izan zen[42] eta gaur egun oraindik Dublingo aireportuarekin batera Atlantikoa zeharkatzen duten hegaldien Irlanda eta Europarako sarreraguneak dira.

Beste zenbait eskualdeetako aireportu txikiagoak ere badaude: Belfasteko George Best Aireportua, Derry Aireportua (Eglinton), Galway Aireportua, Kerry Aireportua (Farranfore), Sligo Aireportua (Strandhill), Waterford Aireportua eta Donegal Aireportua (Carrickfinn). Eskualdeetako aireportu hauen zerbitzuak gehienetan Irlanda eta Britainia Handira mugatuak daude.

Irlandako hegazkin konpainiak honako hauek dira: Aer Lingus (Irlandako berezko hegazkin konpainia nazionala), Ryanair, Aer Arann eta CityJet.


[aldatu] Irlandarrak

Sakontzeko, irakurri: Irlandar
Sakontzeko, irakurri: Irlandar ezagunen zerrenda

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Uharteak euren azaleraren arabera. 1998ko abuztuaren 30a. UN system-wide earthwatch. United Nations Environment Programme.
  2. 159. araua: Europako toponimia fisikoa, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-29 
  3. Ireland (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)) izen irlandarraren ahoskera euskaldun batentzako "Airland" edo "Eirland" izango litzateke).
  4. Eire (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)) izen irlandarraren ahoskera euskaldun batentzako "Eire/a" izango litzateke).
  5. Irlandako Errepublikaren 1948ko Agiria. 1948. 2. Atala. Irlandako Gobernua. 2008ko urriaren 23a.
  6. Olson, 58. orr.
  7. Magee, 108. orr.
  8. Populazioa. 2006. Central Statistics Office (Ireland) CSO. 2008ko urriaren 13a.
  9. Migrazioak Ipar Irlandako populazioa 1.75 milioetara bultzarazten du. 2007ko uztaila. Breaking News. Demography and Methodology Branch, NISRA. 2008ko urriaren 23a.
  10. Irlandar-Katolikoen Inmigrazioa Ameriketara. Library of Congress. 2008ko urriaren 25a.
  11. Crawford, John G. Anglicizing the Government of Ireland: The Irish Privy Council & the Expansion of Tudor Rule 1556-1578. Irish Academic Press. 1993.
  12. Ulstergo konderrien banaketa. 2008. Comhairle Uladh CLG. GAA. 2008ko urriaren 24a.
  13. NI Tourist board comprising Counties Armagh and Down. 2008. Armagh and Down. NI Tourist Board. 2008ko urriaren 24a.
  14. Populazioa probintziaz-probintzia. 2006. Population. CSO. 2008ko urriaren 13a.
  15. Call for all-Ireland soccer team. 2007ko urtarrilaren 19a. BBC Sport
  16. All-Ireland warning from Delaney. 2008ko urtarrilaren 17a. BBC Sport.
  17. Jones, Steve. Ireland: Fianna Fail and SDLP float unity pact. World Socialist Web Site. 2003ko otsailaren 1a.
  18. [1]2008-11-09National Competitiveness Council Submission on the National Development Plan 2007-2013. 2006ko urria. National Competitiveness Council. 2009ko abuztuaren 12a.
  19. Agreement Reached in the Multi-party Negotiations. 1998ko apirilaren 10a. Northern Ireland Assembly. 2009ko abuztuaren 12a.
  20. About SEMO. 2005. Single Electricity Market Operator (SEMO). 2009ko abuztuaren 12a.
  21. DUPeko ministroak gas merkatu bateratu bat sortzeko iritzia eman du. 2007-05-18. Belfast Telegraph. 2009ko abuztuaren 12a.
  22. accessdate = 2008-11-08 Background Note: Ireland. Bureau of European and Eurasian Affairs. US Department of State. 2008ko uztaila.
  23. Bloomsday 2007 Community Wide Events. Past Events. The James Joyce Centre. 2008ko azaroaren 8a.
  24. Newgrange. Archaeology Art and Legend. O'Kelly, Michael J / O'Kelly, Claire . ISBN = 978-0500273715. Thames and Hudson. 1982
  25. [Working and Living in Ireland. Working and Living Publications. Houston, Eugenie. 2001. ISBN = 0-95368-968-9]
  26. Stair na Taibhdheirce. An Taibhdheirce. 2005. 2008ko azaroaren 8a.
  27. An Taibhdhearc. Fodors. 2008ko azaroaren 8a.
  28. More Irish Street Ballads. O'Lochlainn, Colm. 1965. ISBN = 0-33025-317-4
  29. [ Re-imagining Ireland: Re-imaging Irish Dance. Butler, Jean. University of Virginia Press. 2006. 141 orr. ISBN = 0-81392-544-4]
  30. [Luke Kelly: A Memoir. Geraghty, Des. Basement Press. 1994. 26-30 orr. ISBN = 1-85594-090-6]
  31. [One Voice: My Life in Song. Moore, Christy. Hodder and Stoughton/Lir. 2000. ISBN = 0-34076-839-8]
  32. Ireland in shock Eurovision exit. BBC Online. 2005ko maiatzaren 19a.
  33. World Heritage Sites in Ireland. UNESCO's World Heritage Site. 2008ko urriaren 22a.
  34. World Heritage Sites in UK. UNESCO's World Heritage Site. 2008ko urriaren 22a.
  35. World Heritage List - Tentative listings database. UNESCO. 2008ko urriaren 22a.
  36. Tourism Facts. Fáilte Ireland. 2006. National Tourism Development Authority
  37. National Monuments in Ireland. National Monuments Service. 2008ko urriaren 22a.
  38. Editor: Fisher, Robert. Fodor's Ireland 2008. 2008. New York, ISBN 1-4000-1821-5. 30-31 orrialdeak
  39. About us. Dublin Airport. Dublin Airport Authority. 2008ko azaroaren 9a.
  40. Dublin Airport tops 23 million passengers in 2007. Business. Thomas Crosbie Media. 2008ko urtarrilaren 22a.
  41. DAA To Begin Building New Terminal Within Weeks. Press Releases. Dublin Airport Authority. 2007ko uztailaren 29a.
  42. Shannon stopover to go by 2008. Business News. RTE. 2005ko azaroaren 11a.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Irlanda
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Irlanda

Koordenatuak: 53°N 7°W / 53°N 7°W / 53; -7

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak