Lankide:Juan largo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eremu (fisika)

Eremuaren definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu fisikoa espazioko eskualde bat da non puntu bakoitzean magnitude fisiko baten balio berdinak edo ezberdinak neurtzen diren. Magnitude horiek eskalarrak edo bektorialak izan daitezke. Eremu bat konstantea eta uniformea da baldin eta bera definitzen duen magnitudeak balio berdina duen espazioaren puntu guztietan.

Eremu Eskalarra: eremu hauetan magnitude karakteristikoa eskalar batez adierazten da. Adibidez: tenperatura eremua, presio eremua…

Eremu Bektorialak: eremu hauetan magnitude karakteristikoa bektore batez adierazten da. Adibidez: lurraren eremu grabitatorioa, karga batek sortzen duen eremu elektrikoa…

Grabitazio-eremu kontserbakorrak eta ez kontserbakorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioko eskualde batean indar-eremu bat dagoela esango dugu, baldin eskualde horretan aprobako gorputz bat jartzean gorputz horrek indar bat jasaten badu. Indar eremu hauek eremu kontserbakorrak edo ez kontserbakorrak dira espazioko eskualde horretan definitzen den indarraren menpe.

Grabitazio-eremu kontserbakorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar eremu kontserbakorra espazioko eskualde bat da non definitzen diren indarrak kontserbakorrak diren, hau da, indar horiek egiten duten lana gorputzak ibilbide itxia deskribatzean, nulua denean: beste erara esanda, indar horiek buruturiko lana hasierako eta amaierako puntuen menpe baino ez dagoenean, hau da, ibilitako bidearen menpe ez dagoenean. Adibidez: Lurrak gorputzetan sortzen duen erakarpen indar grabitatorioa, pisua, indar kontserbakorra da, beraz Lurrak bere inguruan sortzen duen indar eremu grabitatorioa eremu kontserbakorra da. Ezaugarriak:

Grabitazio-eremu ez kontserbakorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibilbide itxian eremu indarrak, hala nola pisua, indar grabitatorioak, buruturiko lana nulua da.
  • Eremu indarrak, adibidez pisuak, indar grabitatorioak, A eta B bi posizioen artean desplazatzen den gorputzaren gainean eregitean egiten duen lana ez da ibilbidearen menpekoa, eta bere balio energia potentzialaren aldakuntzaren berdina da baina zeinua alderantzizkoa.
  • Energia potentzialak adierazteko modu desberdinak ditu F indarraren arabera (energia potentzial grabitatorioa, energia potentzial berreskuratzailea, energia potentzial elektrikoa…)
  • Eremu kontserbakorretan, gorputz batean eragiten diren indar guztiak kontserbakorrak izatean gorputzaren energia mekanikoak konstante irauten du, hau da, energia iraupen printzipioa betetzen da.


Indar eremu ez kontserbakorra espazioko eskualde bat da non definitzen diren indarrak ez kontserbakorrak diren, hau da, indar horiek buruturiko lana gorputzak ibilbide itxia deskribatzean, nulua ez denean, beste erara esanda, indar horiek buruturiko lana ibilitako bidearen menpe dago. Adibidez: Gainazal baten zehar desplazatzen den gorputz batean eragiten da labainketa marruskadura indarra, indar ez kontserbakorra da. Ezaugarriak:

  • Eremu indarrak, adibidez marruskadura indarrak, A eta B bi posizioen artean desplazatzen den gorputzaren gainean eragiten duen lana ibilbidearen menpekoa da