Lankide:Katalin016

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azpil-diafragma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpil diafragma gorputz enborraren azken barrunbea da, abdomen barrunbearen jarraian kokatzen dena.

Azpil barrunbeak bi irekigune ditu. Goikoa, abdomenarekin komunikatuta dagoena izango da eta irekia da; behekoa, ordea, azpil zoruak estaltzen du, beraz, itxita egondo da. Azpil zoruaren barne azpil diafragma aurkituko dugu, azpil barrunbea goitik eta perineoa behetik bereizten dituen egitura fibromuskularra dena.

Orokortasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpil zorua perineo mintzeraino joango da, eta gernu-ernalkinetako diafragma eta azpil diafragma hartuko ditu barne.

Azpil diafragma osatzen duen giharretako bat iskion uzkorno giharra da, azpilaren beheko irekigunearen atzeko eta alboko zatiak ixten dituena. Gihar hau errain-arantza lotailuarekin edo lotailu sakroespinosoarekin oso erlazionatuta dago.

Behe aldea uzkiaren gihar jasotzaileak itxiko du aurretik, azpileko erraiak jarrera anatomikoan mantentzea ahalbidetuz. Gihar hoorek, azpil barrunbea eta perineoko aldea bereizten ditu.