Lankide:Laskorain11/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garazi Esnaola, Lizartzako piano-jolea.

Garazi Esnaola Balerdi, piano jotzaile famatu bat da eta 1992an jaio zen. Bera, orain Donostian bizi da baina Lizartzakoa da jaiotzez.

Pianoaren ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pianoa jotzen, 5-6 urterekin bere aitarekin jolas moduan hasi zen. Bere aita musikaria delako etorri zitzaion pianoarekiko afizioa, nahi gabeko gauza bat izan zelarik. Txikitatik izan zuen intentzioa pianoa jotzeko, baina, bolada batzuetan uztekotan ibili zen, beste musika tresna batzuk aukeratzekotan; izan ere, pianoarekin jotzen ziren musika estiloak ez zitzaizkion asko gustatzen. Azkenean, pianoarekin jarraitzea erabaki zuen, eta berari benetan hori gustatzen zitzaiola ohartu zen, instrumentu honekin estilo gehiago jotzeko aukera zuela ohartu zelako. Umea zelarik, aita, eta aurrerantzean beste hainbat artista hartu zituen eredu bezala, adibideetako bat Joserra Senperena da.

Pianoaz gain beste musika tresna batzuk ere jotzen ditu; adibidez gitarra, akordeoia eta beste zenbait.

Gehienetan abestiak ez ditu bakarrik jotzen, askotan lagunekin egiten ditu proiektu eta kontzertuak. Kontzertuetan parte hartzen du baina txapelketetan ez.

Zenbaitetan, Euskal Herritik kanpo ere jotzen du pianoa, adibidez: Herbeheretan, Madrilen, Hungarian, Mexikon, Katalunian...

5-6 urterekin hasi zen pianoa jotzen bere aitak erakutsita etxean ikasten zuelarik. Aitaren musika eskolara joan zen solfeoa ikastera eta beranduago Donostiara joan zen kantu egitera.

Garazi ez zen inoiz joan kontserbatoriora pianoa ikastera.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garazi Esnaolak Lizartzako herriko ikastolan ikasi zuen, ondoren DBH eta batxilergoa Orixe eskolan ikasi zituelarik, eta azkenik irakasle izateko ikasketak egin zituen Donostian. Musikaz aparte, majisteritza eta hezkuntzako ikasketak egin ditu. Orain hezkuntza bereziko irakaslea da.

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere musika tresna nagusia pianoa da eta musika estilo gustokoenak hauek dira: Rock-a, Pop-a, Euskal musika eta musika elektronikoa.

Garaziren ametsa Big Red Machine taldearekin jotzea da.

Etorkizuneko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16-17 urterekin egin zuen bere lehen lana. Covid-19 pandemiaren ondorioz kontzertu asko atzeratu eta bertan behera utzi behar izan ditu.

Izaro musikariarekin kolaboratu izan du eta etorkizunean ere hala izatea espero du. Horretaz gain Olatz Salvador, Ainhoa Larrañaga, Skakeitan eta gehiagorekin egin ditu kolaborazioak.

Musika talde bat sortzea pentsatu izan du baina oraindik ez du ezer zehatzik eta beste musika taldeekin lan egitea gustatuko litzaioke. Etorkizunean, Lizartzan gustatuko litzaioke kontzertu bat ematea, bere herria delako eta aspaldian ez duelako bertan jo.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garazi Esnaolaren toki gustokoena Lizartzan kokatzen da, zehazki, Albaizu gainean.

Berak duen kanta gustokoenetakoa, Fiera de mi da, María Arnal eta Marsel Baiesena.

Berak duen amets askoren tartean, musikaz bizitzeko aukera izatea da nagusiena.

Ez du kirol zehatzik egiten, baina mendira joatea gustatzen zaio.

Bizipen asko, poza… gauza positibo ugari etortzen zaizkio burura Garaziri, musika hitza entzuten duenean.

Bere pelikula gustokoena, Whiplash izeneko pelikula da eta liburu gustokoena berriz, Karmele Jaioren Aitaren etxea da.