Lankide:Leire150

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fenomenoaren azalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalpen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaiko kideek ez bezala, André-Marie Ampère fisikari frantziarrak animalien euriari buruzko testigantzak egiazkoak zirela zioen. Ampèrek zapoen euria azaltzen saiatzeko hipotesi bat bota zuen, ondoren onartua izan zena eta zientifikoek zorroztu zutena. Natur Zientzia Elkartearen aurrean, Ampèrek honako hau baieztatu zuen: garai zehatz batzuetan, zapo eta igel asko zelaietan ibiltzen dira eta haize bortitzek harrapatu eta distantzia handitara eraman ditzakete.


Oraintsuago, itsas tragarroiekin zerikusia duen azalpen zientifiko bat eman da. Zehazki esanda, meteoro azpian pilatzen diren haizeak objektuak eta animaliak harrapatzeko gai dira. Hori tronbako depresioaren eta hara zuzendutako haizeek eragindako indarren konbinazioari esker gertatzen da.


Horrenbestez, tragarroi horiek edo tornadoek animaliak altuera handi samarretan garraiatuko dituzte. Gainera, distantzia handiak ibiliko dituzte. Haizeak azalera handietan dauden animaliak jasotzeko gai dira eta erortzen uzten dituzte denak batera leku zehatz eta lokalizatuetara. Hau da, tornado eta tragarroi batzuek putzu bat erabat lehortu lezakete eta bertan dagoen ura eta fauna urrunago erortzen utzi lezakete.