Tornado

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa
Euskalmet

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 ik  ezt  al 

Tornado (latinezko tornare hitzetik ekarria: biratu) hodeietatik lur zorura doan eta bere buruaz biratzen duen aire-zurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da. Bere haizeak 100 eta 400 kilometro orduko arteko abiadurakoak izan daitezke eta aldrebesko konoaren itxura dute.

Eduki-taula

[aldatu] Aldeak

Tornado bat Oklahomako Union Cityn, 1973ko maiatzaren 24.
Tornado bat Oklahomako Union Cityn, 1973ko maiatzaren 24.

Tornado batek hiru alde ditu:

  • Ama hodeia: tornadoa eskegita dagoen hodeitik.
  • Onila: ama hodeitik lurzorura doan aldea.
  • Zurrunbiloa: onilaren beheko partea, lurzorua ukitzen duena.

[aldatu] Sorrera

Tornado bat sortzeko hiru osagai beharrezkoak dira: aire-masa bero eta hezea, beste aire-masa hotz eta idorra eta goranzko haizea. Beharrezkoak badira ere, berez ez dituzte tornadoak sortzen, prozesua konplexuagoa baita.

Bere indarra neurtzeko Fujita-Pearson eskala erabiltzen da.

[aldatu] Kokapena

Tornadoak kontinente guztietan jazo dira, Antartikan izan ezik. Gehienak, hala ere, Ameriketako Estatu Batuetako Zabaldi handietan daude. Euskal Herritik gertu ere badaude, batez ere Mediterraneo aldean. Bestetik, Euskal Herriko kostaldetan bere itxura duten tragarroiak edo traganarruak daude, hau da, haize-zurrunbilo gehienetan indartsua, hodei zutabe gisa azaltzen dena eta behealdean itsasotik jasotako ur-tantak edo lurretik jasotako hauts, harea eta zaborra izan ohi dituena.[1]

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tornado

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak