Lankide:Leire LN

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehenengo liburuaren argitalpenetik, Harry Potter eta Sorgin Harria, 1997ko ekainaren 26an, liburuek sekulako ospea, kritika positiboak eta arrakasta komertzialak aurkitu dituzte mundu osoan. Publiko heldua nahiz irakurle gazteak erakarri dituzte eta, askotan, gazte helduen literaturaren giltzarri kontsideratzen dira.[1] 2018ko otsaila arte 500 milioi liburu-ale baino gehiago saldu ziren mundu osoan, historiako liburu salduenen serie onena bihurtuz, eta laurogei hizkuntzatan itzuliak izan dira.[2] Azken lau liburuek elkarren segidan errekorra lortu zuten historiako liburu salduenak bezala, azkenengo argitalpenak ia 2.7 milioi kopien salmentarekin Erresuma Batuan eta 8.3 milioi kopiarekin Estatu Batuetan, argitalpenaren lehenengo 24 orduetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Potter's place in the literary canon. 2003-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. (Ingelesez) «500 million Harry Potter books have now been sold worldwide | Wizarding World» www.wizardingworld.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).