Harry Potter eta Sorgin Harria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Harry Potter et sorgin harria Harry Potter saileko lehen liburukia da, J. K. Rowling idazle britainiarrarena. 1997ko ekainaren 30an plazaratua izan zen, eta 2000. urtean filma egin zen. Euskaraz Elkarlanean eta Salamandra argitaletxeak plazaratu zuten 2000ko azaroan.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Potter umezurtz geratu da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu babuarekin bizi behar da. Harry triste sentitzen da baina egun batean bizitza aldatuko dion gutun bat jasotzen du, Hogwarts azti eskolan onartu dutela adierazten duena.

Eskola bitxi hartan lagunak egin eta magia ikasten du Harry-k eta ahalmen izugarriak dituela konturatzen da. Bukatzeko bere gurasoen hiltzaleari aurre egingo dio hainbat kasutan bere adorea argi utzi ondoren.

Harry Potter liburu saila J. K. Rowling idazlearena
Sorgin Harria Sekretuen Ganbera Azkabango presoa Suaren Kopa Fenixaren Ordena Odol Nahasiko Printzea Herioaren erlikiak
Harry PotterRon WeasleyHermione GrangerLord VoldemortAlbus DumbledoreMinerva McGonagallSeverus SnapeHagridSirius BlackDraco MalfoyNeville Longbottom
GryffindorHufflepuffRavenclawSlytherin
HogwartsQuidditchDumbledoren Armada