Lankide:Leire Zubieta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aktibo finantzarioaren balorazio eredu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Aktibo finantzantzarioaren balorazio eredua - ingelesezko terminoetan Capital Asset Pricing Model (CAPM) - , aktibo eta pasiboaren edo inbertsio-zorroaren prezioa kalkulatzeko erabiltzen den eredua da.


Banakako aktiboak irudikatzeko, ingelesezko terminoari erreferentzia eginez Security Market Line (SML) lerro zuzena erabiltzen da, hau da, Balore Merkatu Lerroa (BML). Banakako aktiboen errendimenduaren esperantza adierazten duen ekuazioaren errepresentazio grafikoa izango da hau. BML zuzena, merkatu orokorrarekin erlazioa duen edozein aktibok dituen aukera arrisku ratioa kalkulatzeko erabiliko dugu. Merkatua eraginkorra bada tituluen errentagarritasunaren esperantzak zuzen hori jarraituko du.

Balore Merkatu Lerroa (BML)

BML lerroaren malda, merkatuko arrisku prima (Em – Rf) denez, merkatuak arriskuarekiko duen ezkortasunak baldintzatuko du lerro honen malda.[2]

Beraz, CAPM metodoak deskribatutako oreka-erlazioa honakoa izango da:

  • E(ri) = rf + ßim (E (rm) - rf )
    non,
  • E(ri) : Aktiboaren gaineko kapitalaren itxarondako errentagarritasuna.
  •  ßim: Beta. Arrisku kantitatea. Honakoa kalkulatzeko formula hau erabiliko da,

ßim =

  • (E(rm) - rf ) : Arrisku sistematikoaren arabera lortutako prima.
  • (rm): Merkatuko errentagarritasuna.
  • rf : Arriskutik kanpo dagoen aktiboaren errentagarritasuna.

Aktiboaren prezioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin errentagarritasuna CAPM metodoa erabiliz kalkulatuta, aktiboak produzituko duen etorkizuneko kutxa-fluxua bere balio eguneratu netora deskontatua izango da, horrela aktiboaren prezio egokia erabaki ahal izateko.

Teorian, aktibo bat ondo baloratuta egongo da aktiboaren prezioa eta CAPM ereduaren bidez kalkulatutako balioa berdinak direnean. Aktiboaren prezioa CAPM ereduaren bidez ateratako balioa baino handiagoa bada, aktiboa gainbaloratuta egongo dela esango da, eta alderantziz.

  1. (Gaztelaniaz) Modelo de valoración de activos financieros. 2018-02-02 (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. Felix, Jauregui-Arraburu, Juan. «Irakaskuntz gida» ocw.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).