Lankide:Maialenasiur/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Lerro zuzena GIF




Lerro Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lerro zuzena ezin da irudikatu infinitua baita. Geziek lerro zuzenaren izaera infinitua irudikatzen dute bi noranzkoetan. Erregelak erakusten digu benetan kurbarik ez dituela.

Geometrian, lerro zuzena, ondoz ondoko puntuen segida etengabea da. Bere izenak esaten duen modura, lerro zuzenak ez ditu ez kurbarik ezta angelurik, eta norabide bakarra jarraitzen du bi noranzkoetan. Lerro zuzenak dimentsio bakar bat dauka, eta espazioan heda daiteke mugarik gabe, infinitu puntuz osatuta dagoelako.

Puntuaren eta planoarekin batera, lerroa geometriaren funtsezko irudietako bat da. Horrek esan nahi du ez duela berezko definiziorik, hau da, antzeko ezaugarriak dituzten beste elementuen deskribapenaren barnean uler daiteke kontzeptua. Normalean lerro zuzen bat minuskulaz izendatzen da: zuzen a, zuzen b, etab.

Lagunarteko hizkuntzan, lerro zuzenaren ideia txandaka ez joatearen edo desbideratzerik ez hartzearekin dago lotuta. Adibidez: "Ibilgailua lerro zuzenean joan zen etxerantz eta atea kolpatu zuen".


Lerro zuzena eta zuzenkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenkiak eskaileretan aurki daitezke.

Lerro zuzena zuzen infinitua dugu: ez dauka inongo mugarik. Hori irudikatzea ezinezkoa denez,  zuzenak marrazten ditugu euren inongo muturretako punturik gabe, infinitura arte jarraitzen dutela ulertuz.

Edozein lerro zuzen izendatzeko, letra xeheak erabiltzen ditugu maiz, esate baterako:

Hala ere, bi muturrekin muga dezakegu, hortaz zuzen bat izatetik zuzen segmentu bat izatera pasatzen da (zuzenkia). Zuzenki honen muturretako bakoitza zuzenaren azken puntua da alde bakoitzera. Puntu hauek, edota mutur hauek, letra larriekin izendatzen ditugu eta segmentua deitzen dugu bere mi muturretatik:


Non daude zuzenkiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia da eguneroko bizitzako gauza askotan topa ditzakegula zuzenkiak; izan ere, gure ingurunean ditugun objektu lauki guztiak ( karratuak eta laukizuzenak batez ere) lerro zuzenez osaturik egongo dira.

Gure etxeko objektuen artean, adibidez, leihoetan, argazki edota koadro baten markoetan, ateetan, liburuetan edota eskalera baten mailetan aurki ditzakegu zuzenkiak, hurrengo argazkietan islatzen den moduan:

Dena den, berez lerro zuzena ere islaturik ikus dezakegu toki anitzetan, bereziki eraikin edota errepide luze eta altuetan.





Lerro zuzena itsasoko horizontean.
Zuzen perpendikularrak.

Lerro zuzen motak kokapenaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lerro paraleloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plano berean aurkitzen diren bi zuzen dira, hauek elkarrekiko distantzia bera mantentzen duten beti.

Bi zuzenak noranzkoetan luzatu arren, elkarren artean ez dira inoiz ebakitzen. Hau da, erregela baten bitartez lerro zuzen hauek marrazten jarraitzen badugu inoiz ere ez direla ebakiko ikusiko da. Bi zuzenak elkarren artean ebakitzen ez direnez, ez dute punturik amankomunean.

Lerro perpendikularrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zuzen puntu batean ebakitzen dira eta hauek lau angelu zuzen sortzen dituzte, hau da 90º angeluak. Gurutze itxurako egitura izan ohi dute.

Zuzen paraleloak.
Lerro ebakitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zuzen puntu batean ebakitzen dira, eta beraz lau angelu sortzen dira. Kasu honetan angeluetako bakar bat ere ez da 90º angelua. Beraz, ebakitzaileak beste zuzen bat edo kurba bat ebakitzen duen lerroa da.




Zuzen ebakitzaileak.


Nola marraztu lerro zuzenak tresnarik gabe?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun lerro zuzenak egiteko tresnak ditugu baina, Erdi Aroan adibidez, ez zituzten egun ditugun materialak geometria lantzeko (konpasa, erregelak, eskuairak, angelu garraiatzaileak...), beraz, haien metodo batzuk sortu zituzten hauek egiteko eta lantzeko. Trazadura hau egiteko modua, soka baten bitartez zen.

Erregela da lerro zuzenak neurtzeko eta sortzeko erabiltzen den tresna.


Bideo honetan lerro zuzenak erregelarekin identifikatzen dira, pertzepzioa engainatzen duten irudietan.

Soka muturretatik tentsatzen zuten eta mutur bat finko utziz, bestearekin lurzoru lau baten gainean kolpatu egiten zuten aztarna txiki bat utziz. Metodo hau lerro zuzena lurzoru lau baten gainean egin nahi bazuten erabiltzen zuten, baina.... bertikalean egin nahi bazuten, hau da, pareta batean egiteko? Oraingoan soka mutur batetik helduko dugu kinko utziz eta beste muturrean zama duen zerbait lotuko dugu. Modu honetan ahalbidetuko digu soka tenkatua egotea eta berriz ere markatuko dugu finko ez dagoen muturra. Horrela egiten zituzten Erdi Aroan lerro zuzenak. Gaur ere, tresnarik ez izatekotan, horrelako trikimailuak erabili ditzazkegu.