Lankide:Mariafiona

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kreditu Hutsune[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreditu-hutsunea, kreditu-murrizketa edota kreditu-krisia, Ingeleseko credit crunch hitzetik eratorritako finantza-fenomeno bati deritzo. Gertakari hau bankuek mailegatzen duten dirua —maileguak edo kredtuak— murriztean edo banku-maileguak lortzeko kostua bat-batean handitzean datza. Adigai hau 2008ko banku eta finantza krisiaz geroztik eman zen aditzera.

Kreditu hutsune delakoaren berehalako ondorioa da kontsumitzaileek zorpetzeko dituzten aukeren mugatzea; horrek kontsumoa murriztea dakar. Era berean, enpresarientzako inbertsioak murrizten dira, eta hazkunde ekonomikoa gutxitzen da.

Nondik Norakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako murrizketak, oro har, Banku Zentralek interes tasak igo behar dituztenean gerta daitezke. Honen eragileetako bat, maiz, denboraldi luze batean mailegu axolagabe eta desegokiak ematea izaten da. Egoera honetan, maileguak baldintza okerragoak eskaintzen dizkiete kreditu eskatzaileei eta zor txarren zenbatekoaren berri ematen da. Ondorioz, inbertsoreak zorretan gelditzen dira eta bankuei galerak sortzen dizkiete; hau gertatzeak interes tasa ofizialen igoera baino handiagoa den kredituaren eskuragarritasun murrizketa dakar. Zehatz mehatz  hurrengo baldintzak gogortzen dira mailegu eskatzaileentzat, besteak beste: berme handiagoak eskatzea, interes tasak handitzea edota baldintza gogorragoak ezartzea. Kreditua ez da hain eskuragarria interes ofizialeko edozein tasatan, edo ez da harreman argia izaten interes tasaren eta kreditu bideragarritasunaren artean, hau da, kreditu-arrazionalizazioa gertatzen da. Askotan, mailegu-emaileek eta inbertitzaileek kalitatera jotzen dute, inbertsio ez hain gogorrak bilatzeko asmoarekin (askotan enpresa txiki eta ertainei kaltetuz). Kredituaren murrizketa handi batek hazkunde ekonomikoaren bideak larri buxatu ditzake, funtsean, gehien kaltetutako dirua inbertsio-kapitala delako.

Beste arrazoi batzuk ere izan daitezke: maileguak bermatzeko bankuek erabiltzen dituzten bermeen balioa aldez aurretik murriztea; diru-baldintzen aldaketa exogenoa (adibidez, banku zentralak, bat-batean eta ezustean, erreserba baldintzak ezartzen dituenean edo maileguei murrizketa erregulatzaile berriak ezartzen dizkienean); gobernu zentralak, banku sistemari kreditu kontrol zuzenak ezartzen dizkionean; edota beste banku batzuen kaudimenari buruzko arrisku-pertzepzio handiagoa, banku-sistemaren barruan.

Friedrich von Wieser eta Ludwig von Misesen ikasle zen Austriar Eskolako Friedrich Hayek ekonomilariak, erakutsi zuen interes baxuan mailegatutako banku-sistemaren bidez diru berria eta artifiziala sortzeak, kreditu-hedapen deritzonak, desitxuratu egiten zituela inbertsio-ereduak, eta galera handiak egozten zituela kreditua uzkurtzean.

Kreditu-hutsune adibide argi bat subprime hipoteken krisia izan zen. Kreditu-hedapena geldituta, etxebizitzen balizko erosleek jada ezin zuten finantzaketarik lortu jabetza berriak erosteko. Horrek eskaera murriztu zuen bankuak berak gaizkien sailkatutako maileguekin zordunak beren ondasunak saldu eta zorra ordain dezaten saiatzen ari ziren heinean. Horren ondorioz, etxebizitzen eskaintza unerik txarrenean handitu, eta prezioak jaistea eragiten du.

Arrakala delako (credit crunch) gertaera honen guru tako bat Nouriel Roubini da, New Yorkeko Unibertsitateko Ekonomia irakaslea. Postulatu interbentzionistetatik, Rubinik ohartarazi zuen krisi azpigaratua krisi sistemikoa zela, eta haren arazoak sistema osoan banatzen direla. Hori dela eta, AEBko bankuak nazionalizatzearen alde dago, bankuek finantza-mundu guztiari enpresa-arazoak kutsatu baino lehen. Alderantziz, liberalek eta austriarrek zor bizia amortizatu behar dela defendatzen dute, kreditu-uzkurdura saihesteko (credit crunch). Helburu hori lortzeko, gizabanakoen errenta erabilgarria handitu beharko litzateke, zergen beherapenen eta gastu publikoaren murrizketen bidez.

Ikuspegi historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadetan kreditu arrakala hauek ez dira bitxiak izan, ezta beltxarga ekitaldiak ere. Ekonomialari gutxik iragarri dituzte kreditu-krisiak gertatu aurretik, baina Richard Rumelt irakasleak honako hau idatzi du mundu osoko ekonomia aurreratuetan duen maiztasun eta erregulartasun harrigarriari buruz: "Hain zuzen, azken berrogeita hamar urteetan, 28 gorakada eta beherakada ziklo gogor izan dira etxeko prezioan, eta 28 kreditu Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen 21 ekonomia aurreratuetan" (OC).