Lankide:Villacolorines/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sylvia Rivera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sylvia Rae Rivera (1951ko uztailaren 2an jaio eta 2002ko otsailaren 19an hil zen) LGBT aktibista estatubatuarra izan zen. Rivierak Gay Liberation Front eta Gay Activists Alliancen sortzaileetako bat izan zen, eta, Marsha P. Johnson lagunarekin batera, STAR (Street Transvestite Action Revolutionaries) sortzen lagundu zuen, etxerik gabeko emakume transexualei laguntzeko taldea.

Bizitza eta Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rivera New Yorken jaio eta hazi zen, bere bizitzaren zatirik handiena hirian bizi zen. Puerto Ricokoa eta Venezuelakoa zen. José Riverak, aita biologikoak, utzi egin zuen bere bizitzako lehen urteetan, eta amak bere buruaz beste egin zuen Sylviak hiru urte zituela. Horren ostean, Venezuelako amonak Rivera hazi zuen. Amonak ez zuen onartzen bere portaera afeminatua, batez ere Lehenengo Hezkuntzako laugarren urtean makillajea eramaten hasi zenean. Emaitza gisa, hamaika urte zituela kaleetan bizitzen hasi eta drag (termino hori “60ko eta 70eko hamarkadetan, trans pertsonei” deitzen erabiltzen zen) komunitate batean sartu zen.

Bere aktibismoa Vietnamgo Gerrarekin eta eskubide zibil eta mugimendu feministarekin hasi zen, eta bere puntu gorenera iritsi zen Stonewalleko Istiluen garaian. Stonewall Innen, istiluak gertatu ziren gauan, bizi izandako esperientziaz hitz egiten zuen maiz. Puertorrikoko eta Afroamerikako gazteen eskubideen alde borrokatu zuen ere, batez ere Young Lords eta Black Panthers taldeetan.

Bizitzako une desberdinetan, kontrolatutako substantziaz abusatu eta kalean bizi izan zen. Haren esperientziak, aktibismoan arreta ipintzera eraman zion, gizarteak (eta, askotan, gay komunitateak) baztertzen zutenen alde.

1995eko maiatzean bere buruaz beste egiten saiatu zen Hudson ibaira botaz. 2002ko otsailaren 19ko goizaldean hil zen New Yorkeko St. Vincent ospitalean, gibeleko minbizi arazoengatik. Riki Wilchins ekintzaileak hurrengoa esan zuen: "Era askotara, Sylviak izan zen mugimendu transexualeko Rosa Parks".

Bere bizitzako azken bost urteetan, Sylviak bere jarduera politikoa berrabiarazi zuen, Stonewalleko disturbioei buruz eta pertsona transgeneroen arteko batasunari buruzko hitzaldiak emanez, LGBT mugimenduaren abangoardian zegoen ondare historikoagatik borrokatzeko. Italiara bidaiatu zuen 2000. urtean Millennium March-erako, eta bertan TLGB guztien ama izendatu zuten (transexualak, trabestiak, transgeneroak, lesbianak, gayak eta bisexualak). 2001. urtearen hasieran, STAR erakundea berrezarri zuen eta bere aktibismoan jarraitu zuen hil arte.

Aipua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Ez dut honen une bat ere galdu nahi, Iraultza da!"

Stonewallen gertatutako istiluei buruz.

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, Christopher eta Hudson kaleen elkarguneari "Sylvia Rivera Way" izena eman zioten. Elkargunea Greenwich Village auzoan dago, Riverak bere aktibismoa hasi baitzuen bertan eta Stonewall Inn-etik metro gutxira dago.