Vietnamgo Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vietnamgo Gerra
Gerra Hotza
Bruce Crandall's UH-1D.jpg
UH-1D helikoptero bat, AEBetako militarrak deskargatzen.
Data 1955eko azaroaren 1a – 1975eko apirilaren 30a
Lekua Hego Vietnam, Ipar Vietnam, Kanputxea, Laos
Emaitza Ipar Vietnamen garaipena
Lurralde
aldaketak
Ipar eta Hego Vietnamen bateratzea, Ipar Vietnamen agindupean.
Gudulariak
Indar antikomunistak:

Flag of South Vietnam.svg Hego Vietnam
Ameriketako Estatu Batuak AEB
Hego KoreaHego Korea
AustraliaAustralia
FilipinakFilipinak
Zeelanda BerriaZeelanda Berria
Flag of the Khmer Republic.svg Khmer Errepublika
ThailandiaThailandia
Flag of Laos (1952-1975).svg Laosko Erresuma
TaiwanTaiwan

Indar komunistak:

Flag of Vietnam.svg Ipar Vietnam
FNL Flag.svg Viet Cong
Flag of Democratic Kampuchea.svg Khmer Rouge
LaosLaos
TxinaTxina
Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna
Ipar KoreaIpar Korea

Buruzagiak
Flag of South Vietnam.svg Nguyễn Văn Thiệu
Flag of South Vietnam.svg Nguyễn Cao Kỳ
Flag of South Vietnam.svg Ngô Đình Diệm
Ameriketako Estatu Batuak Lyndon B. Johnson
Ameriketako Estatu Batuak Richard Nixon
Ameriketako Estatu Batuak W. Westmoreland
Ameriketako Estatu Batuak Creighton Abrams
Flag of Vietnam.svg Hồ Chí Minh
Flag of Vietnam.svg Lê Duẩn
Flag of Vietnam.svg Võ Nguyên Giáp
FNL Flag.svg Trần Văn Trà
Indarrak
~1.200.000 gudari (1968) ~520.000 gudari (1968)
Galerak
315.831 hil
~1.490.000+ zauritu
~1.177.446 hil
~604,000+ zauritu

Vietnamgo Gerra (vietnameraz: Chiến tranh Việt Nam) edo Indotxinako Bigarren GerraVietnamen Ameriketako Estatu Batuen aurkako Erresistentzia Gerra edo, besterik gabe, Estatu Batuen Gerra izenez ezaguna— Gerra Hotzaren garaian superpotentziek ordezkari bidez egindako gerra bat izan zen, 1955eko azaroaren 1ean hasi eta 1975eko apirilaren 30ean Saigon erortzearekin bukatua. Vietnamen, Laosen eta Kanbodian gertatu zen, eta elkarren aurka izan zituen alde batetik Ipar Vietnam komunista (Sobietar Batasuna, Txina eta beste aliatu komunista batzuk lagun zituela) eta bestetik Hego Vietnam kapitalista (Ameriketako Estatu Batuak eta beste aliatu antikomunista batzuk lagun zituela). Viet Cong —Ipar Vietnamek lagundutako Hego Vietnamgo fronte erkide komunista bat, arinki armatua— lurralde hartan gerrilla borroka egiten aritu zen, indar antikomunisten aurka. Vietnamgo Herri Armada —Ipar Vietnamgo Armada— gerra konbentzionalagoa egiten aritu zen, zenbaitetan gudara unitate handiak eramanda.

Gerratearen ondorioz hildako jendea.

Ameriketako Estatu Batuak izan ziren gatazkan murgildu zen kanpoko botere nagusia, Frantziak zonaldetik alde egindakoan. AEBetako aholkulari militarrak 1950erako bazeuden Vietnamen, Frantziako indar kolonialen laguntzan. Vietnamgo nazionalistek, Viet Minh alderdiek alegia, Vietnamgo hegoaldea ezin izan zuten mendean hartu ez Frantziaren kontrako Lehen Indotxinako Gerran (1946-1954) (Vietnamgo gerra deritzona Indotxinako Bigarren Gerra izango bailitzateke) ez horren ostean ere. Amerikar aholkulari horiek, 1956an, Hego Vietnamgo tropak irakasteko ardura osoa hartu zuten. 1965rako, borroka-tropa amerikar garrantzitsuak iritsita zeuden. Azkenak, 1973an joan ziren.

Hainbat etapatan, mendiak eta oihanak zaintzen zituzten patruila txikien gerrillako guda izan zen. Baina azkenean, tamaina handiko batailak suertatu ziren. Hegazkin amerikarrak bonbardaketa handiak burutu zituen, komunisten hornidura-sarea suntsitzeko asmotan. Alabaina, gai kimiko andana bota ziren bonbardaketa kanpaina horietan.

Vietnamgo gerra deskolonizazioaren eta Gerra Hotzaren testuinguruan ulertu behar da. Eskala txikiko gatazkatik abiatuta, AEBek eta komunistek (Sobiet Batasunak edo Txinak edo biek ere) parte hartzen zuten bi alboetan. Munduko xake-taulan, holako gerrak garrantzi txikiko piezak izaten ziren, aurkari nagusiek (AEBek eta Sobiet Batasunak) zuzenean elkarren kontra borrokatu nahi ez baitzuten, elkarren botere nuklearraren beldur.

Vietnambo gerra 1975eko apirilaren 30ean bukatu zen, Saigon, Hego Vietnamgo hiriburua Ipar vietnamarren menpe geratzean. Hildakoen kopuruei dagokienez, 2 eta 2.5 milioi arteakoak dira hildako asiarrak, horietako asko zibilak. Amerikarrak 60.000 inguru dira. Hala ere, adituak ez datoz bat horrelako datuak ematerakoan, eta gaur egun ere zalantzak daude.

Napalm isurtzen Vietnameko gerran.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vietnamgo Gerra Aldatu lotura Wikidatan