Lankide eztabaida:Theklan/2009ko azaroa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iepe, Theklan! Ba al dakizu Espainiako —udalerri ez diren— herrietarako infotaularik ote dugun? Izan ere, lankide bat horretan saiatu dela ikusi dut: [1] --Unai (esan) 18:13, 6 Azaroa 2009 (UTC)

Aupa Theklan, Ikatz naiz. Wikiztegian ibili ohi naiz normalean eta bertan txantiloi batekin arazoak sortu zaizkit. Arazo horri buelta asko eman ondoren, Unai Fernendez de Betoñok zuregana joatea aholkatu dit.

Kontua da, beste hizkuntzetako wikiztegietan txantiloi honetan gezi bat agertzen dela, taula erakutsi eta gorde dezakeena. Eta ingelesekoan konkretuki, honako hau erabili ohi dute. Aitzitik, ez dut lortu ez lehenengoa ezta bigarrena ere sortzen. Horregatik, eskertuko nizuke ahal bada behintzat, ingelesek darabilten txantiloia eta ezin bada, geziarena sortzea.

Atzo Unairi idatzi nion mezuan arazoa zabalago azalduta dago gehiago sakondu nahi baduzu.

Besterik gabe, eskerrik asko eta ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 12:14, 14 Azaroa 2009 (UTC)

Aupa Theklan. Ia hiru aste pasa dira jada laguntza eskatu nizunetik, eta oraindik ez dut erantzunik jaso. Ez dakit txantiloia sortzen ez dakizulako den edo ez didazulako jaramonik egin nahi wikiztegia ez delako zure ardura, baina bietako edozein izanda ere arrazoia, argitzea nahi nuke. Bestela, arazoak bere horretan jarraituko du eta ez duzula egingo esanez gero, ba lagunduko didan beste norbait aurkitzen saiatuko naiz.
Besterik gabe, ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:14, 4 Abendua 2009 (UTC)
Aupa. Lehenik eta behin eskerrik asko eta barkatu agian pixka bat borde jarri banaiz, baina gaizki pentsatzen hasia nintzen jada, wikiztegikoa naizelako paso egiten zenuela edo...
Wikiztegiko administratzailea berez Bengoa da, baino ez da askorik ibiltzen eta berari ere hainbat aldiz eskatu diot laguntza arazo honen inguruan eta ez du jakin konpontzen. Nik ere, gai hau ez dut askorik kontrolatzen eta ondorioz, ez dut oso ondo ulertu. Hala ere, printzipioz behintzat berau jartzea ez bada posible, txantiloi honetan agertzen den gezi hori (informazioa erakutsi eta gorde dezakeena) soilik jar al daiteke? Izan ere, wikipedia eta wikiztegi guztietan dago, euskarazko wikiztegian izan ezik.
Eskerrik asko berriz ere eta ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:44, 4 Abendua 2009 (UTC)
Eskerrik asko. Ba bai, agian administratzailearena arrazoi izango duzu. Ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 20:05, 4 Abendua 2009 (UTC)

Gipuzkoa jada zegoenean gaizki egin du, adibidez, hemen. --Unai (esan) 19:32, 14 Azaroa 2009 (UTC)

Lizentziak eta..[aldatu iturburu kodea]

Bueno, ez nago seguru oso baina beste wikipedietan zurea bezalako txantiloiak oraindik erabiltzen dituzte eta lizentzia bipenean (Commons eta GFDL) argitaratzen denez, nahiago dut jartzea (gainera artikuluari buruzko informazioa ematen du: benetako sortzailea zein den eta abar). Ondo izan. -- Marklar 17:20, 15 Azaroa 2009 (UTC)