Leon I.a Armeniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leon I.a Armeniakoa († 1140, otsailaren 14a) Ciliciako armeniar erreinuaren nagusia izan zen 1129tik 1140ra. Mendietako Jauna izenarekin ere ezaguna da.

Leon, bere arbasoak bezala, Armeniaren hedapenari ekin zion, batez ere Mediterraneorantz, Antiokiako printzipeekin gatazkak sortuz 1135 aldera, Saravantikar konkistatu zuenean. Hurrengo urtean Raimundo Antiokiakoak bera hartu eta askatzeko dirua eskatu zuen. Bere semeek askatasuna lortzen saiatu ziren baina azkenean ordaindu zuten.

1137an Juan II. Comnenoren inbasioa zela eta Tauros mendietara ihes egin zuen eta bertan berriro preso hartu eta Konstantinoplara eraman zuten. Bertan hil zen 1140. urtean. Bere semea zen Esteban I.a Armeniakoak hartu zuen bere kargua, eta bere beste semea zen Thoros II.a Armeniakoak erregetza.