Joan II.a Komneno
Joan II.a Komneno, grezieraz Ίωάννης Β΄ Κομνηνός, Iōannēs II Komnēnos, (1087ko irailak 13-1143ko apirilak 8), bizantziar enperadore bat izan zen, Alexo I.a Komnenoren seme eta oinordekoa. Balkanetan parte hartu zuen, geratzen ziren petxenegoak ezabatuz, 1122an eta Hungaria eta Serbian ere parte hartu zuen. Ez zuen horrenbeste arrakasta izan pisatarren eta genoarren arteko borroketan, bizantziar merkataritzaren veneziar domeinua gainetik kentzeko bietako baten ere laguntzarik lortu gabe. Ekialdean, Antiokiako printzerriaren gainean eta Edesa eta Tripoliko konderri estrategikoen gainean bere autoritatea ezarri zuen. Palestinarantz aurrera egitea pentsatzen ari zen, ehiza istripu batean, zauri hilgarri bat jasan zuenean. Gizon bizia, baina, aldi berean, malgutasun handikoa eta sentimendu humanitarioz betea, bere garaikideek, Komneno dinastiako enperadorerik hoberentzat jo zuten.
| Aurrekoa Alexo I.a Komneno |
Bizantziar enperadorea 1118-1143 |
Ondorengoa Emanuel I.a Komneno |