Liar Liar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:22, 4 iraila 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Liar Liar (euskaraz Gezurti Gezurti) 1997ko Tom Shadyac estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Jim Carrey, Maura Tierney, Jennifer Tilly, Swoosie Kurtz, Amanda Donohoe eta Cary Elwes aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fletcher Reede (Jim Carrey) inongo eskrupulurik gabeko abokatu hitzontzi eta handigura bat da, lanean nahiz bizitzan arrakasta izateko gezurra barra-barra esaten ohitua. Gezurtero lotsagabe bat izateak lanean arrakasta lortzen lagundu dion arren, Audrey (Maura Tierney) emaztearekin nahiz Max semearekin (Justin Cooper) duen harremana guztiz suntsitu du. Bere bost urteko semeak, aitak hautsitako zinekin asperturik, bere urtebetzean desio bat eskatuko du, bere aitak 24 orduz gezurrik ez esatea. Honek bere lanean nahiz bizitzan sekulako eta ezusteko ondorioak ekarrio dizkio...

Aktoreak

Kanpo loturak