Linlithgow jauregia

Koordenatuak: 55°58′43″N 3°36′03″W / 55.9785°N 3.60097°W / 55.9785; -3.60097
Wikipedia, Entziklopedia askea
Linlithgow jauregia
Linlithgow Palace
Linlithgow Palace, Peel and Royal Park
San Migel eliza eta Linlithgow jauregia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Lothian
Koordenatuak55°58′43″N 3°36′03″W / 55.9785°N 3.60097°W / 55.9785; -3.60097
Map
Arkitektura
Ondarea
SM13099 eta LB37469
Webgune ofiziala

Linlithgow jauregia (ingelesez: Linlithgow Palace) Eskoziako Linlithgow herrian dagoen jauregia da, Mendebaldeko Lothian eskualdean. Eskoziako errege-erreginen egoitza izan zen XV. eta XVI. mendeetan. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia

XII mendean errege jauregi bat izan zen bertan baina toki estrategikoa izanik 1302an Eduardo I.a Ingalaterrakoaren tropek gotorlekua ezarri zuten haren lekuan, the Peel izena eman ziotena. 1424an su handi batek gotorlekua erre zuen eta haren lekuan Linlithgow jauregia eraiki zuen Jakobo I.a Eskoziakoak 1424an bertan. Ordukoa da alboan dagoen San Mikel eliza ere. Eskoziako erregeen jauregia bihurtu zen eta hainbat errege erregina bertan jaio ziren, Jakobo V.a eta Maria I.a. Erregeen itsas-portu ofiziala babesteko Blackness gaztelua eraiki zuten.

1603an Ingalaterra eta Eskoziako koroek bat egin zutenean errege familia Ingalaterrara joan ziren eta Linlithgow ia ez zuten erabili. 1607an iparraldeko zatia erori egin zen eta 1618 eta 1622 artean berreraiki egin zuten. 1746an Cumberlandeko dukearen armadak su eman zion gazteluari.

XIX mendetik aurrera Historic Scotland erakundearen esku egon da eta honek egin ditu beharrezko berriztatze lanak.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linlithgow jauregia Aldatu lotura Wikidatan