Eskozia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskozia
Scotland
Alba

Eskoziako bandera
Bandera
Eskoziako armarria
Goiburua: Nemo me impune lacessit
(inork ez nau erasoko zigorra jaso gabe)
Ereserkia: Ez du ereserki ofizialik, legez.
Flower of Scotland eta Scotland the Brave
kantatu ohi dira ereserkitzat.
Europe location SCO2.png
Herrialdea  Erresuma Batua
Hiriburua Edinburgh
Eremua 78.772 km²
Biztanleria 5.062.011 (2005)
Dentsitatea 64 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa, scotsera, Eskoziako gaelera
Herritarra eskoziar
Zaindaria San Ander
www.scotland.gov.uk/

Eskozia[1] (ingelesez eta scotseraz Scotland; Eskoziako gaeleraz Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparraldeena kokatzen dena da. Ingalaterra eta Galesekin batera Britainia Handiko Uhartea osatzen dute, Eskoziak lurralde honen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin mugatzen du, ekialdean Ipar Itsasoarekin, hegoaldean Ingalaterrarekin eta azkenik hego-mendebaldean Iparraldeko kanala eta Irlandako itsasoarekin. Eskoziar lurraldea 78.772 km2-tan hedatzen da eta bere biztanleria gutxi-gorabehera 5.116.900 biztanletakoa da, honek km2-ko 65 biztanleko dentsitatea ematen duelarik. Hiriburua Edinburgh da, aldiz hiririk handiena Glasgow, azken honen hiriguneak eskoziar biztanlegoaren %20a osatzen duelarik.

1707 urterarte Eskoziako Erresuma independientea izan zen, data honetan Britainia Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria sinatu zelarik. Batasunak ez zuen Eskoziako berezko sistema legal edo judizialaren aldaketarik suposatu, hau ordudanik Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandakotik ezberdina delarik, honenbestez nazioarteko zuzenbidean erakunde juridiko ezberdintzat onartu eta hartzen da. Berezko legeen biziraupena jaso da, baita eskoziar kulturako zati diren hezkuntza eta erlijio sistema ezberdinak, hauek mendeetan zehar garatu direlarik.

XIX. mendean sortua, eskoziar independentismoa eragina eta indarra pilatuz joan da, batez ere XX. mendearen amaieratik aurrera,Scottish National Party (SNP, Eskoziako Alderdi Nazionala) alderdia ordezkari nagusi duela. Alderdi horren helburu nagusia Eskoziaren independentzia da[2] eta 2011ko Eskoziar Parlamenturako hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu zuen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scotland izendapena agertzen den agiririk antzinakoena X. mendeko Anglosaxoi Kronika da, jatorri eztabaidagarria duen latinezko Scoti izendapenatik eratorria da, izen hau Hiberniako (gaur egungo Irlanda) biztanleak izendatzeko erabiltzen zelarik. Erromatarren garaian Scots edo Eskotoak gaur egungo Eskozia inbaditu ohi zuen Irlandako tribu baten izena zen. Scotia edo Scottia hitzak, latinera arruntean agertzen da, hau da, Scotsen lurraldea edo eskotoen lurraldea esan nahi du, gainera Scotia hitza Gaelera hitz egiten zen Eskoziako eremua izendatzeko bakarrik erabili ohi zen; bestalde izendapen hau Albania hitzarekin batera tartekatzen zen, azken hau gaeleraz Eskozia izendatzeko Alba hitzetik zetorrelarik. Eskozia osoa izendatzeko Scotland izendapenaren erabilera Behe Erdi Aroan orokortu edo ohiko egin zen. Aro Garaikidean ingelesez eta eskozieraz Scot izendapena Eskozia guztiko biztanleak deitzeko erabiltzen da, betiere bere jatorri etnikotik hat, eskoziar nortasuna nagusiki hiritartasunean oinarritzen baita eta ez etnian ala hizkuntzan. Scot izendapena eskoziera izendatzeko erabili ohi da, hau Lowlands edo Eskoziako Behe Lurretan hitz egiten den hizkuntza delarik.

Ikur nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako Ikur Nazionalak»
Ongietorri Eskoziara.
Kardalorea, Eskoziako lore-ikur nazionala.
Kilt bat jantzia duen eskoziar bat.

Eskoziako bandera ondo urdinean kokatzen den ixa edo Saint Andrewren Gurutze zuri batez osatuta dago, ikur hau 1606ean Erresuma Batuko bandera edo Union Jack delakoaren zati bilakatu zelarik. Eskoziako beste hainbat ikur ere badaude, bai ofizialak nola ez ofizialak, este baterako: eguzkilore edo kardalorea (lore nazionala), Arbroatheko Aldarrikapena, eskoziar klanekin estuki lotuta dagoen tartanaren marrazkia, edota Eskoziako Errege Armarrian agertzen den Leoiaren bandera.[3][4][5] Goiburu nazionala Nemo me impune lacessit da, euskaraz "Inork ez nau irainduko zigorrik gabe" bezala itzuliko litzateke, era berean eguzkilore edo kardalorearekin zerikusia duelarik.

MacKintosh klanaren tartan koloreak.

Herri mailan Flower of Scotland abestia Eskoziako Ereserkia Nazionalatzat onartua da (nahiz eta ofizialki Eskoziak ereserkiarik ez izan), Scotland the Brave abestiarekin norgehiagoka estua izanik. Lehendabiziko abestia politika eta kirol ospakizun gehienetan erabiltzen da, adibidez Eskoziako futbol selekzioko nazioarteko norgehiagoketan; bigarren abestia berriz Eskozia Commonwealtheko Jokoetan ordezkatzeko erabili ohi da. Ereserkia ofizialik ez dagoenez, lehia oraindik zabalik dago, bereziki 1998ko botereen Deszentralizazioaren ostean, eta beste zenbait abesti ere lehia horretan sartzea lortu dute: Scots Wha Hae, A Man's A Man for a'That edota orain dela gutxi indartsu sartu den I'm Gonna Be (500 Miles).[6]

Eskoziako Jai Nazionala Saint Andrew Eguna da, azaroaren 30a, halere Eskoziako Olerkari Nazionala den Robert Burnsen omenezko Burns Night edo Burnsen Gauak jarraipen handiagoaz gozatzen du. "Tartan Eguna" ere orain gutxi sortutako ospakizuna da eta bere jatorria Kanadan du. 2007an Eskoziako Legebiltzarrak Saint Andrew eguna bank holiday edota jai egun ofizial izendatzen zuen agiria onartu eta kaleratu zuen. [7]

Usadiozko eskoziar jantzia kilt delakoa da (nahiz eta ohituraz soilik Lur Garaiak edo Highlands eskualdetako janzkera izan), sarritan eta modu okerrean "eskoziar gona" deitua izan da — azken izendapen honek eskoziarrak iraindu edo mindu egiten ditu. Kilta artilez egin ohi da, usadioz eskoziar klan batekin lotzen den tartan diseinua duelarik. Eskoziar bakoitzak usadioz bere kilta oso adin goiztiarrean eskuratu ohi du, honela ezkontza, bataio edota jaunartzeak bezalako ospakizun berezietan erabil dezakelarik. Kilta gerriaren inguruan kiribiltzen da eta gorputzaren behealdea belaunetaraino estaldetzen du; honetaz gain, poltsikorik ez du eta sporran izeneko poltsa berezi batekin osatu daiteke. Kiltaren azpian barne-jantzirik eraman behar ez denaren herri sineskera eta esamesen aurka, nolabait gai honi buruzko arau ezarrik ez dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako historia»

Aintzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitiko garaiko bizilekuak Skara Braen, Orkada uharteetan.

Eskoziak Paleolitiko aroan biztanlerik bazuen ez da ezagutzen, gaur egungo eremua estali izan zuten jarraieko glaziazio ezberdinek Mesolitiko aroa baino lehenagoko gizakien arrasto guztiak ezabatu baidituzte. Orain dela 11.000 urte iritsitako lehendabiziko giza taldeak ehiztariak eta fruitu biltzaileak izango zirenaren susmoa badago, lehenengo glaziazioaren izotzak iparralderuntz atzeratzen hasi ziren garaia. Eskoziar lurraldean agertutako lehen gizakien kokalekuak orain dela 9.000 urte ingurukoak dira eta lehengo herriak berriz orain dela 6.000 urtekoak. Adibidez, aro honetakoa da Skara Braeko kokalekua, Orkada uharteetako uharte handienean, hau oso kontserbazio egoera onean dagoelarik, bai eta eskoziar uharte guztietan aurkitutako bizileku, ehorztoki eta Neolitiko aroko erritualeen guneak. Denboraren igarotzeari biziraun dioten eraikin ugari hauen izatea eremu honetan zuhaitzik ez egotearekin zerikusia izan lezake, honek aintzineko biztanleei bertako harkaitzean bertan euren eraikinak sortzea erraztu zien.

Eskoziaren erromanizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziari buruz idatzitako historia Britainia Handiaren erdi-hegoaldeko erromanizazioarekin bat da (gaur egungo Gales eta Ingalaterra), garai hartan Britainiako erromatar probintzia osatzen zuelarik. Erromatarrek Eskoziari Kaledonia ("Kaledonioen Lurra") deitu zioten, herrialdean zehar iparraldetik-hegoaldera eta ekialdetik-medebaldera hedatzen ziren pinu kaledonioez osatutako baso mugagabearengatik. Garai hastan eskoziar eskualdean kokatu zegoen herri nagusia piktoena zen, dirudienez beren gorputzak margotzeko zuten ohiturarengatik honela deituak. Eskotoak aldiz (Dál Riatak bezala ere ezagunak) irlandar jatorrikoak ziren eta Eskoziaren mendebaldean kokatuak zeudean. Hortaz garai honetan zehar ongi ezberdindutako bi erresuma zeuden: Scotland, Eskoziaren mendebaldeko eskotoen erresuma, eta Alba, ekialdeko piktoen erresuma.

Eskoziaren erromanizazioa eten ugari izan zituen prozesua izan zen: K.a. 83. urtean, Cneo Julio Agricola jeneralak Mons Graupiuseko Gudan kaledoniak garaitu zituen,[8][9] gertaera honek Gask Ridge bezala ezagutzen den gotorlekuz osatutako kate bat eraikitzea zilegitu zuelarik, Highlandseko Failaren inguruan (dirudienez iparralderago barneratu gabe); halere handik gutxira, erromatarrak Southern Uplands ("Hegoaldeko Lautadak") eremura atzeratu ziren, hau da, Eskoziako gunerik hegoaldekoena, eta han eskualdeko tribuak kontrolatzeko asmoz Hadrianoren Harresia eraikitzeari ekin zioten. Lerro honek erromatar okupazio garaian zehar Erromatar Inperioaren iparraldeko muga marratu zuen, nahiz eta oraindik iparralderago Antoninoren Harresia eraikia izan zen. Muga hau aldi laburretan zehar soilik defendatu ahal izan zen, hauetatik berandukoena 208 eta 210 urteen artean eman zen, Septimio Severo enperadorearen agintepean. Denera, Eskoziako eremu hauen erromatarren okupazioa 40 urte eskasetara ailegatu zen, halere, latindar eragina eremu hegoaldekoenean, batez ere britoi jatorrizko tribuetan, oso iraunkorra izan zen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piktoen Hilton of Cadboll Stone harriaren erreplika bat.

Piktoen Erresumak (VI. mendean egoitza Fortriuen zuelarik) Erdi Aroan berebiziko garapena jasan zuen, beharbada erromatar inperialismoari erantzun nahirik. [10] Biziraupen eta zabalkuntza borroka honen gertakari garrantzitsu bat Dunnichengo Guda (685) izan zen, honetan Bridei III.aren erregealdian (671693) piktoek Northumbriako tribuak garaitu zituztelarik. Óengus I.aren (732761) erregealdia ere piktoen erresumaren sendotze garaia izan zen.[11] Garai honetan eta betiere Beda Beneragarriaren esanetan, piktoen erresumak eskotoen erresumak Alexander I. Eskoziakoaren (11071124) erregealdian izan zuen neurri berbera edukiko zuen. Halere, X. menderako jadanik kultura gaeliko bat piktoen erresumataz nagusitua zen, honela Kenneth I.a Eskoziako (Kenneth MacAlpin edo Kenneth I.a) errege dinastiaren jatorri irlandarraren kondaira ezarriaz. [12] Hurrengo mendeetan zehar bere Eskoziako ekialdeko jatorrizko eskualdetik ateraz, Forth fiordotik iparralderuntz eta Oykel ibaitik hegoalderuntz, piktoen erresumak iparraldeko eta hegoaldeko lurrak bere kontrolpera igarotzera lortu zuen. XIII. mendearen amaierarako Albako erregeek beren erresumari Eskoziako hego-ekialdeko eremu anglo-hiztuna bereganatzea lortu zuten, baita Galloway eta Caithnesseko eremuetaz nagusitzea ere; XIII. mendearen amaieran erresumak gaur egun Eskoziak duen lur hedadura izatera ailegatu zen.

Robert the Bruce eskoziar erregearen irudia Stirling gazteluaren sarreran.

Halere Behe Erdi Aroko XII. mendean zehar hasitako zenbait kultura eta ekonomia prozesuek Ezkoziari oso bestelako ezaugarriak bereganatuarazi zizkion. Eraldaketa honen lehen bultzada David I.a Eskoziakoaren erregealdian eman zen, honek Iraultza Davidiarra izenez ezagutzen denari hasiera eman ziolarik. Garai honetan Eskozian feudalismoa barneratzen da, gobernu moduak berrantolatu eta lehendabiziko hiri eta udalerri forudunak sortzen dira (burgh direlakoak). Erakunde hauek, nahiz frantziar eta anglo-frantziar zaldun eta elizgizonen inmigraketak "osmosi-kultural" antzeko prozesu bat erraztu zuten, honen bitartez Albako hegoaldeko eremuak eta kostaldekoak ingeles hiztunak bihurtu ziren, ordurarte konkistatutako hegoaldeko lur askoren antzera; gainontzeko erresumak aldiz bere gaelerar hizkuntza mantentzen zuelarik.[13]

1286ko Alexander III.a Eskoziakoaren heriotza eta baita jarraieko bere biloba Margarita I.arenak ere erregetzan zegoen dinastiaren ondorengotza apurtu zuen. Gertaera honek Edward I.a Ingalaterrakoaren eskuhartzea ekarriko zuen, errege honek Eskoziako tronua bere babesekoa zen John de Ballioli eman zion. Bi hauen arteko erlazioa txartzean, Ingalaterraren konkista saiakera bat eman zen, baina William Wallacek (Braveheart, Euskaraz Bihotz Adoretsu) Eskoziako Independentzia Gerrateetan ingelesak atzera bota zituen. Bere aldetik, Carrickeko kondea zen Roberto I.a Eskoziakoak (Robert the Bruce) bere burua Roberto I.a izendapenarekin Eskoziako Errege aldarrikatu zuen. Eskoziak Ingalaterraren aurka burututako gerrak hainbat hamarkada iraun zituen, eta Robert the Bruce dinastiaren aldeko (honen esanetan David I.a Eskoziakoaren ondorengoa omen zen) eta Ballioltarren aldekoen (Ingalaterrak lagundurik) guda zibilak XIV. mendearen erdira arte iraun zuen. Nahiz eta garailea Bruce dinastia izan, David II.a Eskoziakoaren ondorengo baten faltak bere hiloba Robert II.a tronura igo eta Stewarten dinastia bertan ezartzea zilegitu zuen. [14] Estuardotarrek Eskozia gainontzeko Erdi Aroan zehar agindu zuten, XIV. mendetik hasi, Pizkunde Aroa iaragan eta Erreforma Protestantera arte doan oparotasun garaia. Hala eta guztiz, Ingalaterraren aurkako borrokaldia etengabeak ziren, bai eta Highlands edo "Lur Garaiak" eta Lowlands edo "Behe Lurren" arteko barne banaketak ere.[15]

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziar nazionalismoa»

Eskoziar Historian Aro Modernoa Rough Wooing edo Gortejatze Bortitza (1544 - 1551) delakoarekin hasi zen, Maria I.a Stewart eta Edward VI. Ingalaterrakoaren ezkontza bat behartzeko asmoz Ingalaterrak burututako noizbehinkako erasoaldi militarrak izan ziren, halere azkenean helburu hori ez zuen lortu. Bestalde, XVI. mendea Erreforma Protestatearen mendea da, Eskozian mugimendu honen burua John Knox izango da eta Ingalaterraren laguntza jasoko du.

1603an James VI.a Eskoziakoak Ingalaterrako tronua jarauntsi zuen eta James I.a Ingalaterrakoa bilakatu zen. Halere, "Protektoratua" izeneko aldi labur bat kontuan hartu gabe, Eskozia estatu independente bat izaten jarraitu zuen, nahiz eta Eliza gobernatzeko erari buruz Koroak eta Convenanter zirelakoek etengabeko liskar etengabeak izan. Iraultza Loriotsuaren ostean, James VII. Eskoziako errege katolikoa kanporatua izan zen eta William III.a Ingalaterrakoa eta bere emaztea zen Maria II.a jarri ziren Eskoziako errege-erregina gisan (1688), halere Eskoziak Ingalaterrako erregea ez zen beste errege protestante bat ezartzeko mehatsua burutu zuen. [16] 1707an, halere, Eskoziarekin merkataritza hartu-emanen behin-behineko itxieraren aldeko ingelesen mehatxuen ostean, Batasun Agiria (1707) sinatu zen, honenbestez Britainia Handiko Erresumaren jaiotza egiaztatu zen.

Nahiz eta bi erresuma hauen batasuna eman, Stewart Etxekoen defendatzaile edo aldekoek, jakobitarrak izenarekin ezagunak, eragin handia zuten Highlands eskualdean eta herrialdeko ipar-ekialdean ere, bereziki presbiteriarrak ez zirenen artean. Halere 1715 eta 1745 urteetan piztutako Matxinada Jakobitatarrek ez zuten lortu Hannover Etxea britainiar tronutik aldenduaraztea. Gainera aipatutako matxinada horien harira ingelesek aitzakia bikain gisa erabili zituzten Highlands eskualdeko biztanleen derrigorrezko lekualdatzea behartuarazteko, hauek ingeleraz Highland Clearances izendapenarekin ezagutzen direlarik. Une hartan bertan Eskoziako Klanen antzinako gizarte gaelikoari behin-behineko amaiera eman zitzaion.

Ilustrazioa eta Iraultza Industrialaren ondorioz Eskozia Europako merkatal, kultura eta intelektual gune garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. XVII. mendearen amaieran Glasgow eta Edinburgh hiriak, batez ere, bizkor garatu ziren, eta XIX. mendean zehar Clyde ibaiko ibarretan industria pisuaren agertzearekin bat Glasgow "Britainiar Inperioko bigarren hiria" bilakatu zen, betiere Londonen atzetik. Egoera Lehen Mundu Gerrarekin txartu zen, honetan eskoziar kopuru izugarriak hil baitziren, batez ere Highlands edo Lur Garaietakoak, baina egoera hau are eta txarragoa bihurtu zen Bigarren Mundu Gerra ailegatzearekin bat, Eskoziaren egoera ekonomikoak sekulako gainbehera azkarra jasan baitzuen, honekin batera nazioarteko merkatuan lehiakorrak ziren eskoziar industria ugariren desagertzea eman zelarik. [17] Soilik XX. mendearen azken hamarkadak arte ez zuen herrialdeak nolabaiteko susperraldi ekonomiko eta kulturalik pairatuko, gehienbat finantzal eta sektore elektronikoaren berpizkundeari esker (Silicon Glen delakoa), bai eta Ipar itsasoko petrolio eta gasaren etekinei esker ere. [18] 1998an Erresuma Batuko Gobernuak burujabetza maila gorenakoak eman zizkion Eskoziari, Eskoziako Legebiltzarra berrezarriz eta sinbolikoki bazen ere Edinburghera Sconeko Harria itzuliaz. Era berean Eskoziar nazionalismoaren berpizkunde indartsua eman zen.

Geografia eta natur historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako mapa orografikoa.

Eskoziak 81.610 km²-ko hedadura du. Iparraldetik hegoaldera 441 km.ko luzera du eta ekialdeko kostatik mendebaldekora 39 eta 248 km. arteko zabalera du. Bi zonalde geografikotan banaturik dago: Highlands-ak eta Lowlands-ak. Honekin batera, Shetland, Orkney eta Hebrida uharteak ere Eskoziaren parte dira.

Eskoziak egun 5 milioi baino gehiagoko biztanleria du, 66 lagun/km²-ko batez besteko dentsitatearekin.

Eskoziak Britainia Handiko uhartearen goikaldeko herena hartzen du, europar kontinentearen ipar-ekialdean. Denera 78.772 km² eremuan hedatzen da. [19] Eskoziak lurra duen muga bakarra hegoaldetik Ingalaterrarekin lotzen duena da eta 96 km ingurutan hedatzen da, ekialdeko kostaldean den Twee ibaitik mendebaldeko Solwayeko fiordora. Ozeano Atlantikoak Eskozia iparraldetik mendebalderuntz ingurantzen du, Ipar Itsasoa berriz bere ekialdean kokatzen delarik. Irlanda Eskoziako Kintyre penintsulatik 30 km-tara dago, aldiz Norvegia Eskoziatik 400 km ipar-ekialderuntz dago, Feroe uharteak 310 km-tara eta Islandia berriz 798 km ipar-ekialderuntz. Eskoziako erdigune geografikoa, ohituraz, Badenochen dagoen Newtonmore herritik kilometro gutxitara dago, jendetsuenak diren eremuetatik iparraldera, halere honi buruzko iritzi ezberdinak daude, neurketak egiten diren eraren arabera, edota eskoziar uharteak kontuan hartzen diren ala ez.

Gaur egungo Eskoziako eremuaren hedadura 1237ko Eskozia eta Ingalaterraren arteko Yorkeko Akordioa eta [20] eta 1266ko Eskozia eta Norvegiaren arteko Pertheko Akordioaren berdintsua da.[21] Salbuespen batzuk ere badaude: antzina eskoziar lurraldea zen Man uhartea, orain Britainiar Koroaren Menpekoa da; XV. mendean Orkadak eta Shetland uharteak Norvegiari erosiak izan ziren;[22] aldiz Atlantikoan kokatzen den Rockall uhartetxo harritsua lehenik Erresuma Batuaren eskuetara igaro zen eta 1972ko Rockall Uharteko Akordioaren ostean Eskoziaren jabego bilakatu zen.[23][24] Halere, Irlanda, Danimarka eta Islandiaren aldetik Eskoziaren bereganatze honen legalitatea eztabaidan jarri da, eta nazioarteko zuzenbideari dagokionez ziurrenik eraginik ez du izango. [25][26]

Geologia eta geomorfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ben Nevis, Britainiar Uharteetako punturik garaiena.

Pleistozeno aroko glaziazioetan zehar eskoziar lurralde osoa izotzez estalia zegoen, honek gaur egungo bere paisaian berebiziko garrantzia duelarik. Ikuspuntu geologikotik ikusita Eskozia hiru guneetan azpibanatzen da: Highlansetako fallaren ipar-ekialdean kokatzen diren Eskoziako Lur Garaiak eta uharteak, Arran uhartetik hasi eta Stonehavenera. Eskoaziko eremu hau funtsean Kanbriar eta Aurrekanbriar aroko aintzineko haitzez osatuta dago, ondorengo Kaledoniar orogeniar aroan goratuak izan zirelarik. Haitzez osatutako oinarri hau aro berriagoko arroka igneozko intrusioekin elkargurutzatzen dira, hauen aztarnek Skye uharteko Cairngorm eta Cuillin bezalako mendi multzoak sortu dituztelarik. Lehen aipaturikoaren salbuespen nabarmen bakarra hareharri estratuz osatutako Old Red Sandstone direlakoak dira, hauetan fosilak aurkitu izan dituztelarikes,batez ere Morayko fiordoan. Highlands edo Lur Garaiak orokorrean menditsuan dira eta Great Glen edo "Haran Handiak" banatzen ditu. Britainiar uharteetako garaiera handienak hemen kokatzen dira, 1.344 metrodun gailur handiena den Ben Nevis barne delarik. Eskozia 790 uhartez osaturik dago, lau multzo nagusietan sailkatu daitezkelarik: Shetland uharteak, Orkada uharteak eta Hebrida uharteak, azken hauen barnean Barruko Hebridak eta Kanpoko Hebridak daudelarik. Gainera, eremu honetan ur gozo iturri ugari daude, horien artean Ness lakua edo Lomond lakua daudelarik. Kostaldeko gune batzuk machair direlakoak dira, larrez estalitako dunak dituzten lursailak.

Skye uhartearen ikuspegi bat.

Central Lowlands edo Central Belt bezala ezagutzen den eremua Paleozoiko aroko eraketez osatutako fosa tektonikoa da. Eremu honetako estratu sedimentario batzuk garrantzi ekonomiko handikoak suertatu dira, hauetan eskoziar Industria Iraultza burutzeko oinarrizko ikatza eta burdina baizeuden. Gune honek jarduera bolkaniko sakona jasan du, Edinburgh hiritik gertu dagoen Arthur's Seat muinoak ongi agerterazten duenez, muino hau orain dela 300 urte Karbonifero aroan zehar aktibo egon zen sumendi garaiago baten arrastoa delarik. Midland Valley bezala ere ezaguna, gune hau erabat laua da, nahiz eta Ochil Hills edo Campsie Fells bezalako muinoak ere badauden.

Hegoaldeko lautadak edo Lowlands direlakoak 200 km luzeherazko muino sail batzuz osatuta daude. Stranraerretik Dunbarrera doan falla baten hegoaldean kokatzen dira. Gune hau orain dela 400 edo 500 milioi urteko Siluriar biltegiez osatuta dago[27][28][29].

Falla, haran edo glen direlakoek Eskozia ekialdetik mendebalderuntz gurutzatzen dute eta sarritan laku edo lochs direlakoak izan ohi dituzte, adibide gisa Gran Glen haranean kokatzen den Ness lakua, edota Higlandsetako Fallan kokatzen den Lomond lakua (Erresumako ur gozodun laku handiena). Bestalde Eskozia Ipar Itsasoan edo Ozeano Atlantikoan itsasoratzen diren ibaiek zehakatzen dute, askotan fiordoetan itsasoratzen direlarik, adibidez Clydeko fiordoa, Fortheko fiordoa edo Tayko fiordoa. Eskoziako ibai luzehenak Tay ibaia (193 km), Spey ibaia (172 km), Clyde ibaia (171 km) eta Tweed ibaia (156 km) dira.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako mapa.

Eskoziak 790 uharte baino gehiago ditu, lau talde nagusitan banatuta: Shetland, Orkney, Barruko Hebridak eta Kanpoko Hebridak.

Hauexek dira uharterik handienak:

  1. Lewis eta Harris(Kanpoko Hebridak): 2225.30 km².
  2. Skye uhartea (Barruko Hebridak): 1666.08 km².
  3. Shetland Mainland (Shetland): 967 km².
  4. Mull/Muile (Barruko Hebridak): 899.25 km².
  5. Islay/Ìle (Barruko Hebridak): 614.52 km².
  6. Orkney Mainland (Orkney): 536.10 km².
  7. Arran/Eilean Arainn (Firth of Clyde): 435.32 km².
  8. Jura/Diùra (Barruko Hebridak): 370.35 km².
  9. North Uist/Uibhist a Tuath (Kanpoko Hebridak): 351.49 km².
  10. South Uist/Uibhist a' Deas (Kanpoko Hebridak): 332.45 km².

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ben Nevis (1.344 m.): Eskozia eta Erresuma Batu osoko mendirik altuena da.
  2. Ben Macdhui 1.310 m
  3. Braeriach 1.296 m
  4. Cairn Toul 1.291 m
  5. Sgor an Lochain Uaine 1.258 m
  6. Cairn Gorm 1.244 m
  7. Aonach Beag 1.234 m
  8. Càrn Mor Dearg 1.220 m
  9. Aonach Mòr 1.218 m
  10. Ben Lawers 1.214 m

Aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loch Laomainn aintziraren ikuspegia.
  1. Loch Laomainn 71.1 km², Erresuma Batuko aintzirarik handiena.
  2. Loch Ness 56.4 km²
  3. Loch Awe 38.5 km²
  4. Loch Maree 28.6 km²
  5. Loch Morar 26.7 km²
  6. Loch Tay 26.4 km²
  7. Loch Shin 22.5 km²
  8. Loch Shiel 19.6 km²
  9. Loch Rannoch 19.1 km²
  10. Loch Ericht 18.7 km²

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lainoz estalitako Ness lakuaren ikuspegia.

Eskoziako klima epela eta ozeaniarra da, oso aldakorra delarik. Ozeano Atlantikotik datorren Golkoko Korronteak eskoziar lurraldeak epeltzen ditu eta horregatik Eskoziak bere latitude berberean daude Oslo eta Mosku bezalako hiriek baino negu goxoagoak izan ohi ditu (halere uda epel eta hezeagoak izan ohi ditu). Hala eta guztiz, orokorrean Eskoziako tenperaturak gainontzeko Erresuma Batukoak baino baxuagoak dira: Eskozian erregistratutako tenperatura baxuena 1895ko otsailaren 11ean eta 1982ko urtarrilaren 10ean Grampian mendietan dagoen Braemar udalerrian harturiko -27,2 °Ckoa (-16,96 °F) da, bai eta 1995eko abenduaren 30ean Highland eskualdeko Altnaharra udalerrian harturikoa ere[30]. Neguko goreneko tenperaturak Lowlands ekualdeko 6 Â°C (42,8 Â°F) inguruan daude, eta udako goreneko tenperaturen batez bestekoa 18 Â°C (64,4 Â°F) da. Tenperatura gorenena 2003ko abuztuaren 9an Scottish Borders eskualdeko Greycrook udalerrian erregistratutako 32,9 Â°C (91,22 Â°F) da[31]

Orokorrean Eskoziako mendebaldea ekialdea baino beroagoa izan ohi da, hau itsas korronteen eragina eta Ipar Itsasoko tenperatura baxuen ondorioz da. Barruko Hebridetan dagoen Tiree udalerria planeta osoan eguzki gutxien duen lekuetako bat da: 1975an 300 ordu besterik ez. Eskozian zehar eurijasa edo prezipitazioak oso aldakorrak dira. Highland eskualdeko mendebaldea oso eremu euritsua da, urteko 3.000 milimetroekin[32]. Lowlands eskualdean elurteak nahiko ezohikoak dira, baina garaiera handiko guneetan ohikoak dira. Braemar udalerriak urteko 59 egunetan elurteak jasaten ditu[33], aldiz kostaldeko guneetan elurte egun batez besteko kopurua 10 egunetakoa baino gutxiagokoa izan ohi da.

Basabereak eta landaretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoilar arra (Tetrao urogallus).
Izokin atlantiarra (Salmo salar)

Eskoziako basabere eta landaretza Europaren ipar-mendebaldeko edozein lekutan aurkitu daitekeen ohikoa da, halere noizean behin ugaztun handiak ere ikus daitezke. Adibidez, hartz arrea, otsoa, ipar-katamotza, kastorea, elur oreina, altzea edota mortsa bezalako abereak orain ez gutxi arte eta beren behin-behineko desagerketa arte ehizatu ohi ziren. Oraindik itsas txakur talde edo multzo garrantzitsuak badaude, bai eta zangak bezalako itsas hegaztien habi lekuak ere[34]. Arrano beltza ia bertako ikur nazionaltzat dute, honekin batera orain ez dela asko ia bere desagerketa arte ehizatuak eta orain Eskozian bersartuak izan diren buztan zuriko arranoa, arrano arrantzalea edo miru zuria bezalako hegaztiak ere badaudelarik.

Udan Eskoziako gailur menditsuetara berdantz edo Plectrophenax nivalis sailak joan ohi dira, neguan aldiz eper, erbi eta katazuri ugari euren negualdeko ileantzarekin ikus daitezke[35]. Zenbait pinu baso ere kontserbatzen dira[36], hauetan Loxia scotica hegaztia bizi delarik, Britainia Handiko hegazti endemiko bakarra dena; habitat berbera hau basoilarra eta oilar lira, basakatua, katagorria eta lepahoriaren bizileku egokia da[37][38]. Jada kriptozoologiaren atalean, Eskoziako abere edo pizti ospetsuena ezbairik gabe Ness lakuko munstroa da, hau ikusteko itxaropena duten ikertzaile eta turista ugari erakartzen dituelarik.

Herrialde honetako landaretza oso anitza da, zuhaitz kaduzifolio eta konifera ugariekin, bai eta mortu eta tundretan aurkitu ohi diren bertako espezieak ere badaudelarik. Halere, bertakoak ez diren konifera espezien neurrigabeko landaketek eta abeltzaintza eta kirol jarduetarako (nagusiki basoilar eta orein ehizaketa) erabiltzen diren iparraldeko mortuek[39] bertako landaretza eta basabereen eremu banaketan sekulako eragina izan dute. Perthshire konderrian kokatutako zuhaitz bat, Fortingalleko hagina, beharbada 5.000 urteko antzinatasuna duen hagina, Europako izaki bizidun zaharrena izan liteke[40]. Kardalorea herrialde honetako lore nazionala da, Eskoziako Ezkutuan agertzen da eta Nemo me impune lacessit (euskaraz, "Inork ez nau haserretuko") Eskoziako leloaren lotu daitekelarik.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziar nazionalismoa»

Eskozia Erresuma Batua osatzen duten herrialdeetako bat denez, eskoziar estatu burua britainiar errege edo erregina da, hau da, 1952ko bere koroaketatik Elisabet I.a Ingalaterrakoa. Eskozian erreginak Queen Elizabeth ("Elisabete Erregina") titulua erabiltzen du "Elisabet II.aren" ordez, ez baita inoiz "Elisabete I.a Eskoziakorik" egon.

Konstituzionalki, Erresuma Batua Legebiltzar eta Gobernu subirano estatu bateratua da. 1997ko erreferendumean onartutako botereen deszentralizazioaren ostean Eskoziak burujabetza mugatu batetaz goza dezake: Erresuma Batuko Legebiltzarrak beregan gordetzen du eskoziar gobernuko sistema berritzeko, aldatzeko, handitzeko edo ezeztatzeko gaitasuna; honenbestez, Eskoziako Legebiltzarra ez da erabat burujabea.

Edinburghen dagoen Eskoziako Legebiltzar berriaren kanpokaldeko ikuspegia. Enric Miralles arkitektoak diseinatu zuen.

Erresuma Batuko Aginte Boterea juridikoki Queen-in-Council ("Erregina eta bere aholkulariak") deritzonean datza, aldiz Lege Boterea Queen-in Parliament ("Erregina eta Legebiltzarra") delakoak du. Praktika politikoan, Aginte Boterearen jabea Erresuma Batuko Gobernua da, Lehen Ministroa buru duelarik, eta Lege Boterea Erresuma Batuko Legebiltzarra[41][42] eta Edinburgh hiriko Holyrooden dagoen Eskoziako Legebiltzarrean datza [43] Bere aldetik Erresuma Batuko Legebiltzarrak zergak, gizarte-segurantza, gudarostea, nazioarteko harremanak, komunikabideak eta 1998ko Scotland Act agirian "gai bereziak" bezala deritzaten atal zehatzen gaineko bere boterea mantentzen du.

Eskoziako Legebiltzarrak Eskoziarekin zerikusia duten gai guztien gaineko lege agintea du, baita, gutxi baldin bada ere, zergetan, nahiz eta botere hori inoiz ez duen betearazi. Itzulitako eskumenenekin zerikusia duten gaiak ere Britainiar Legebiltzarrera igorri ditzazke, honela Erresuma Batuko gainontzeko legediak kontuan har daitezen. Gai jakin batzuetan, eskoziar legediak gainontzeko estatuan hartu diren konponbide arruntetatik ezberdinak diren beste batzuk hauta ditzazke: adibidez, unibertsitate heziketa edota adinduentzako zainketak eskoziarrentzat dohainekoak izan ditezela, aldiz, gainontzeko Erresuma Batuan zerbitzu berdinengatik tasa batzuk ordaindu behar dira. Erresuma Batuan tabakoa gune publikoetatik debekatu zuen lehendabiziko herrialdea ere Eskozia izan zen.

Eskoziar Legebiltzarra ganberabakarra da eta 129 biltzarkidez osatuta dago, hauetatik 73k hautes-barrutia edo constituency delakoa ordezkatzen dute eta izendapen bakarreko gehiengozko zenbaketa baten bidez hautatzen dira, gainontzeko 56 biltzarkideak ordezkapen proportzionalaren sistemaren bidez soilik zortzi hautes-barrutietan hautatuak direlarik.Legebiltzarreko hautaketaren ostean, honek bere biltzarkideetako bat iradokitzen du Erresuma Batuko Erreginak Eskoziako Ministro Nagusitzat (First Minister of Scotland edo Prìomh Mhinistear na h-Alba) hautatu dezan. Gainontzeko beste ministroak ere Legebiltzarrak proposatu eta Erreginak onartutakoak dira, eta hauek Ministro Nagusiarekin batera Eskoziako Gobernua osatzen dute, hots, eskoziar aginte boterea.

2011ko Eskoziar Legebiltzarrerako Hauteskudeetan Eskoziar Alderdi Nazionalak (Scottish National Party o SNP) gehiengo absolutua lortu zuen. Alex Salmondek, beraz, ez zuen eragozpenik izan gobernu berria izendatzeko.

Gainera, Eskoziak Erresuma Batuko Komunen Ganberan ere bere ordezkaritza badu, eskoziar hautes-barrutietako 59 ordezkariak, hain zuzen. Scotland Office edo "Eskoziako Bulegoa", Eskoziako Estatu Idazkariak zuzendua, Eskoziarekin zerikusia duten gaiei buruz arduratzen den Britainiar Gobernuaren saila da. 2007ko ekainetik aurrera, Eskoziako Estatu Idazkari karguan Des Browne dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako banaketa administratiboa»
Eskoziako 32 barrutien banaketa irudikatzen duen mapa.

Eskoziako banaketa administratiboak ugariak dira, konderriak, dukerriak, burghs direlakoak (Eskoziako Legebiltzarran euren ordezkaritza duten hiri independienteak) eta parrokiak daude. 1975ean eskualde eta barrutien banaketa abian jarri zen, halere 1996an ezeztatu zuten. Ordudanik administrazio gaietarako Eskozia 32 council areas edo "barruti gunetan" banatuta dago,[44] hauek tokian-tokiko zerbitzuaz arduratzen den aginte bakar batek administratzen ditu. Beren aldetik community councils ("erkidegoko barrutiak") barrutiaren barneko azpibanaketak ordezkatzen dituzten erakunde informalagoak dira.

Eskozian helburu ezberdinetarako azpibanaketa ezberdinak daude. Honela, suhiltzaile eta polizien sistemak oraindik 1975ean sartutako eskualdeen banaketan oinarrituta egon litezke. Osasun sistema, posta sistema zein beste gobernuko nahiz gobernuz kanpoko erakundeentzat ohitura handiagoa duten aspibanaketa geografikoak mantentzen dira.

Erresuma Batuan "hiriaren" estatusa errege patentearen arabera zehaztu ohi da. [45] Eskozian honako hiri hauek daude: Aberdeen, Dundee, Edinburgh, Glasgow eta orain dela gutxitik Inverness eta Stirling.[46]

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996. urtetik aurrera Eskozia 32 eskualdetan banaturik dago:

1. Inverclyde
2. Renfrewshire
3. Mendebaldeko Dunbartonshire
4. Ekialdeko Dunbartonshire
5. Glasgow
6. Ekialdeko Renfrewshire
7. Iparraldeko Lanarkshire
8. Falkirk
9. Mendebaldeko Lothian
10. Edinburgh
11. Midlothian

12. Ekialdeko Lothian
13. Clackmannanshire
14. Fife
15. Dundee
16. Angus
17. Aberdeenshire
18. Aberdeen
19. Moray
20. Highland
21. Na h-Eileanan Siar/Mendebaldeko uharteak
edo Kanpoko Hebridak.

22. Argyll eta Bute
23. Perth eta Kinross
24. Stirling
25. Iparraldeko Ayrshire
26. Ekialdeko Ayrshire
27. Hegoaldeko Ayrshire
28. Dumfries eta Galloway
29. Hegoaldeko Lanarkshire
30. Scottish Borders
31. Shetland uharteak.
32. Orkney uharteak.

Edinburgheko ikuspegi bat

Eskualde historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki eta antzinean, ordea, Eskozia 33 eskualdetan banaturik zegoen: Aberdeenshire, Angus, Argyllshire, Ayrshire, Banffshire, Berwick, Buteshire, Caithness, Clackmannanshire, Dumbartonshire, Dumfriesshire, East Lothian, Fife, Inverness-shire, Kincardineshire, Kinross-shire, Kirkcudbrightshire, Lanarkshire, Midlothian, Morayshire, Nairnshire, Orkney, Peeblesshire, Perthshire, Renfrewshire, Ross and Cromarty, Roxburghshire, Selkirkshire, Shetland, Stirlingshire, Sutherlandshire, Mendebaldeko Lothian eta Wigtownshire.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stirling hirian kokatzen den Stirling gazteluaren irudia.

Sei hiri nagusiak ondoko hauek dira, ingeles eta gaelikozko izenekin, biztanleria handienekotik txikienekora sailkatuta:

  1. Glasgow/Glaschu: 585.090 biztanleak (2004).
  2. Edinburgh/Dùn Èideann (hiriburua): 453.000 biz.
  3. Aberdeen/Obar Dheathain: 212.125 biz.
  4. Dundee/Dùn Dèagh: 143.090 biz.
  5. Inverness/Inbhir Nis: 44.610 biz.
  6. Stirling/Sruighlea: 41.243 biz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edinburgheko Lothian Road kalea gauez.
Eskoziar klanen kokapen mapa.

2001eko erroldaren arabera Eskoziaren biztanleria 5.062.011 biztanletakoa zen, halere 2006ko ekaineko balioespenen arabera 5.116.900 biztanletako zen[47]. Honek Eskozia munduko herrialdeen artean 112. postuan jarriko luke Estatu subiranoa balitz. Edinburgh hiriburuak 600.000 biztanle inguru ditu, hauetako asko ikasleak direlarik. Halere, Eskoziako hiririk jendeztatuena mendebaldeko kostaldean kokatzen den Glasgow hiria da, ia 800.000 biztanleekin eta bere hirigune osoak 2.000.000 biztanle inguru dituelarik. Historikoki, Glasgow eskualde honetako motor ekonomikoa izan da, horretaz gain gune ekonomiko nagusia ere izan delarik: Glasgowko Unibertsitatea XV. mendearen erdialdera sortu zen eta anglosaxoi edo ingeles hiztun munduko zaharrenetarikoa da. Glasgowek XIX. mendean jasandako gizarte, kultura eta ekonomia garapenak hiri hau "Britainiar Inperioaren bigarren hiri" bilakatzera bultzatuarazi zuen.

Eskoziako erdigunea Central Belt bezala ezagutzen da, bertan herri eta hiri nagusienak kokatzen direlarik: mendebaldean Glasgow, eta ekialdean Edinburgh, Aberdeen eta Dundee. Aldiz, Highlands eskualdea gutxi jendeztatua dago, nahiz eta azkeneko urteetan Inverness hiria azkar handitu izan den. Eskoziar lurraldea osatzen duten uharte askoren artean handi eta sarbide errazena dutenak (90ren bat) besterik ez daude jendeztatuak. Bestalde, hegoaldeko lautadak edo Southern Uplands direlakoak baserri girokoak dira nagusiki eta bertan nekazaritza da bizimoduaren jaun eta jabe[48][49]. 1947 eta 1966. urteen artean biztanleriari leku egiteko Glasgow eta Edimburgh hiriek pairatu zituzten arazoei konponbide bat emateko asmoz bost hiri artifizial sortu ziren: East Kilbride, Glenrothes, Livingston, Cumbernauld eta Irvine[50].

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz sortutako inmigrazioaren ondorioz, Glasgow, Edimburgh eta Dundee hiriek asiar jatorriko komunitate nabarmenak dituzte[51]. Europar Batasunaren zabalkuntzaren ondoren, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako pertsona kopuru handi bat ere Eskoziara bertaratu da: 2005an Eskozian 40.000 edo 50.000 poloniar inguru bizi ziren[52]. 2001an 16.310 biztanle txinatar zeuden[53].

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziar hezkuntza sistemak gainontzeko Erresuma Batukoaren ezberdina izan da, bere ezaugarri nagusia hezkuntza orokorrean egiten duen nabarmentzean datzalarik[54]. Aintzineko Esparta hiriaren ondoren Eskozia izan zen hezkuntza publiko sistema bat disenaitu zen lehen lekua[55]. 1496ko Agiriarekin eskolarizazioa lehenengo aldiz derrigorrezkoa izan zen, eta 1561ean Eskoziako Elizak erreforma espiritualerako programa bat diseinatu zuen, bere barnean parrokia bakoitzeko ikastetxe baten sorkuntza zegoelarik. 1872ko Hezkuntza Agiria arte hezkuntzaren gaia Estatuari baino Elizari zegokion gai bat izaten jarraitu zuen[56].

Eskozian 3 eta 4 urte bitarteko haurrek dohaineko haurtzaindegi batera joateko eskubidea dute, "3-5 urteetako haurren marku curricular" baten bidez[57]. Lehen mailako hezkuntza formala 5 urtekin hasten da eta 7 urte irauten ditu (P1-P7); "5-14 gidak" denboraldi honetarako marku curricular bat ezartzen du[58]. Gaur egun 15 edo 16 urterekin eskoziar haurrek azterketa bat burutu behar dute, honen ondoren ikastetxean jarraitu edota Sarrera, Erdimaila, Goimaila edo Aurreratuen azterketetarako ikastea hautatu dezakete. Ikastetxe pribatuetako ikasle kopuru txiki batek ingeles hezkuntza sisteman jarrai dezake eskoziarrean egin ordez[59].

Eskozian 14 unibertsitate daude, hauetako batzuk munduko zaharrenen artean daudelarik[60][61]. Herrialde honek munduko argitarapen zientifikoen %1a sortzen du, bere biztanleria %0,1a denean, eta hezkuntza erakundeak Eskoziako zerbitzuen sektoreko esportazioen %9aren arduradunak dira[62][63].

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziar kristautasunaren sorlekua omen den Ionako abatetxea.

1560eko Erreforma Protestantea eman ondorenetik aurrera Eskoziako Eliza, The Kirk ("Eliza") bezala ere ezaguna dena, Eskoziako eliza nazionala bilakatu zen. Protestante eta kalbinistar eliza da eta antolakuntza presbiteriar bat du, Estatutik independentea delarik. 2005ean Eskoziako biztanleriatik %12a Eskoziako Elizako kide zen, aldiz 2001an %40a honetara kidetuta zegoela zioen. Eliza herriz-herriko parrokien egitura baten bitartez jarduten da, modu honetan eskoziar komunitate bakoitzak bere berezko kongregazio bat duelarik. Eskoziak biztanleri katoliko garrantzitsu bat ere badu, bereziki mendebaldean. Erreforma Protestantearen ondoren katolizismoa Highlands eskualdean eta Uist eta Barrako uharte batzuetan biziraun zuen, XIX. mendeann Irlandatik iritsitako inmigrazioari esker indarberritu egin zelarik. Eskozian kristau erlijioaren barnean dauden beste izendapen batzuk Eskoziako Eliza Askea eta Eskoziako Eliza Episkopalirra dira.

Islama Eskoziako erlijio ez kristau garrantzitsuena da, 50.000 sinisdun dituelarik (biztanleri osoko %1a baino gutxiago)[64]. Eskozian aurki genitzazken beste erlijio batzuk judaismoa, hinduismoa eta sijismoa dira, hauek denak bereziki Glasgow hirian. 1967an inauguratu eta Eskdalemuir udalerritik gertu dagoen Kagyu Samyé Ling monastegiak Europar Mendebaldeko tenplu budista handiena du[65]. 2001eko erroldaren arabera eskoziar biztanleriaren %28a ez zen inolako erlijioren jarraitzaile.

Zuzenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzineko Eskoziako Legebiltzarra, gaur egun Eskoziako Auzitegiaren egoitza da.

Eskoziak legeak Zuzenbide Erromatarrean oinarriturik daude,[66] Corpus Iuris Civilis latindarrera atzeratu daitekeelarik, bai eta Erdi Aroko jatorria duen Zuzenbide Anglosaxoian ere. 1707ko Ingalaterrarekiko Batasun Agiriak bi lege sistema ezberdinen jarraiera bermatzen zuen: bata Eskoziako, eta bestea Ingalaterra eta Galeskoa.[67] 1611. urtea baino lehen Eskozian eskualdeetako legedi aniztasun handia zegoen, hauen artean "Udal Legea" nabarmentzen zen, Orkadak eta Shetland uharteetan erabilia, hau aintzineko norvegiar lege sistematik eratorria zelarik. Beste lege sistema batzuk zeltiar legeak eta Brehon legeen eratorriak dira, eta XIX. mendean oraindik erabiliak ziren.[68][69] Bestaldetik Eskoziar Zuzenbideak aparteko bilakatzen duen ezaugarri bat badu, ohikoak diren "errudun" eta "errugabetik" gain hirugarren berediktu edo epaia baitu: "ez frogatuarena" hain zuzen ere. [70][71]

Eskoziar legeak justizia ezartzeko hiru auzitegi mota finkatzen ditu: eskubide zibilen auzitegiak, auzitegi kriminalak eta auzitegi heraldikoak. Justizia Zbililaren esparru nagusiena Court of Session delakoa da, halere Erresuma Batuko Loren Ganberan helegiteak burutu daitezke. High Court of Justiciary delakoa, bere aldetik, auzitegi penal nagusiena da. Biak Parliament House eraikinean kokatzen dira, hau Aintzineko Eskoziar Legebiltzarraren kokalekua zelarik. Halere auzitegi zibil eta penal ohikoenak sheriff court direlakoak dira: Eskozian 49 sheriff court aktibo daude.[72] Barrutietako Auzitegiak 1975an sortu ziren eta irain edo okerkeri txikientzat erabili ohi dira. Amaitzeko, Court of the Lord Lyon delakoa zuzenbide heraldikoa erregulatzen du.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen hasieran Eskoziak gainontzeko Europa eta mendebaldeko munduak zuen ekonomia mixto irekia zuen. Ohituraz, eskoziar industria, industria astunean oinarritzen zen: ontzigintza, meagintza (bereziki ikatza) eta siderurgi industria. Petrolioa Ipar Itsasotik ateratzen zen, dirusarrera eta lanbide iturri garrantzitsu bat izan delarik, bereziki 1970. hamarkadan eta herrialdearen ipar-ekialdean. 1970 eta 1980. hamarkadetako desindustrializazioak zerbitzu sektore eta teknologia industrietarako bira bat eragin zuen, honela Silicon Glen delakoa sortu zelarik.

Petrolio plataforma Ipar Itsasoan.

Eskozian Edimburgh finantzen erdigunea da, eta London, Paris, Frankfurt, Zurich eta Amsterdam hirien ondoren Europako seigarren finantzial gune garrantzitsuena ere bai[73], Royal Bank of Scotland, HBOS (Bank of Scotlanden nagusiak) edo Standard Life etxeek euren egoitzak hiri honetan baidituzte.

2005an Eskoziako esportazio guztiek (Erresuma Batura eginiriko esportazioak barne) 17.500 miloi liberatara iritsi ziren, hauetako %70a produktu manufakturatuak zirelarik[74]. Eskoziar esportazio nagusienak whiskya, produktu elektronikoak eta finantzal zerbitzuak dira, bere bezero nagusiak honako hauek direlarik: Estatu Batuak, Herbehereak, Alemania, Frantzia eta Espainia. 2006an Eskoziako Barne Produktu Gordina (BPG) 86.000 miloi libera baino gehiagokoa zen, honekin bere per capita errenta 16.900 liberatan ezartzen zelarik[75][76]

Turismoak eskoziar ekonomian berebiziko faktore garrantzitsua da. 2002an Eskoziako Parlamentuaren Informazio Zentruak argitaratutako azterlan batek baieztatzen zuenez, Eskozian turismoa bertako BPGaren %5a eta lan iturrien %7,5aren arduraduna zen[77]. 2007ko azaroan langabezi tasa %4,9an zegoen, Erresuma Batua eta Europar Batasuneko herrialde gehienen batez bestekoaren azpitik[78]

Royal Bank of Scotland banketxearen Edinburgh hiriko egoitza.



Moneta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Ingalaterrako Bankua Erresuma Batuko banku zentrala izan, eskoziar hiru banketxek euren diru-papera edo billeteak ekoizteko ahalmena dute: Bank of Scotland, Royal Bank of Scotland eta Clydesdale Bank. Zirkulazioan dagoen eskoziar diru-paper honen balioa 1.500 miloi liberatan estimatzen da, nahiz eta Erresuma Batuko inongo lekuetan legezko erabilerarik ez izan, praktikan diru-paper hau Ingalaterrako Bankuak sortutakoekin elkartrukagarriak dira[79]. Elkartukagarritasun hau egon arren, Eskozian ekoiztutako diru-papera sarritan Ingalaterra eta Galesen ez dute onartzen, eta Erresuma Batutik kanpora moneta trukatzen duten banketxe eta bulegoak ez dituzte beti onartzen. Hau bereziki oraindik zirkulazioan dagoen Royal Bank of Scotland banketxeak kaleratutako libera 1eko bileetearekin gertatzen da, honenbestez Erresuma Batuan oraindik zirkulazioan jarraitzen duen libera 1eko billete bakarra delarik[80]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twin Otter Loganair hegazkin bat Barrako aireportuan lur hartzen, programatutako hegaldien lur hartzeentzako hondartza bat erabiltzen duen munduko bakarra da.

Eskoziak bost aireportu ditu: Glasgoweko Nazioarteko aireportua, Edinburgheko aireportua, Aberdeeneko aireportua, Glasgow Prestwicko aireportua eta Invernessko aireportua, guzti hauek hegaldi erregular edo charterren bidez nazioarteko 150 nazioarteko heldulekuekin lotzen direlarik[81]. BAA konpainiak hiru aireportuetan jarduten du (Edinburgh, Glasgow eta Aberdeen), aldiz Highland and Islands Airports konpainiak txikiagoak diren beste 11 eskualdeetako aireportu kontrolatzen ditu (Invernesskoa barne), hauen bidez Eskoziako txokorik urrutienetara ere ailegatu daitezkelarik[82]. Azkenik, Infratil konpainiak Glasgow Prestwick aireportuaren jabe da.

Autobide eta errepide nagusienen kudeaketa (trunk roads bezala ezagunak) Transport Scotland erakundearen ardura da, gainontzeko errepide sarea tokian-tokiko agintarien ardurapean dagoelarik.

Forth Bridge zubiak Edinburgh hiria Eskoziaren ipar-ekialdearekin lotzen du.

Eskoziak uharte kopuru handia duenez, uharte hauek eta lur lehorra lotzen dituzten ferryak daude. Zerbitzu hauek nagusiki Caledonian MacBrayne erakundeak garatzen ditu, baina beste konpainiak ere badaude, eta zenbait linea konderrien esku daude. Nazioarteko ferry lineak ere badaude, Eskozia herrialdea Ipar Irlanda, Belgika, Norvegia, Feroe uharteak eta Islandiarekin lotzen dituelarik.

Transport Scotland erakundeak Eskoziako trenbide sarea zuzentzen du[83]. East Coast Main Line ("ekialde kostaldeko linea nagusia") bezala ezagutzen den linea, West Coast Main Line ("mendebalde kostaldeko linea nagusia") eta Cross Country Line ("herrialdea zeharkatzen duen linea") lineek Eskoziako hiri nagusienak euren artean lotzen dituzte, bai eta Ingalaterrako trenbide sarearekin ere. Tokian-tokiko tren zerbitzuak ere badaude, First Scotrail ardurapean daudelarik. Kostaldeko linea nagusian Forth Bridge zubitik igaroz Fortheko fiordoa zeharkatzen duen linea ere barnean dago. 1890an behin-behinekoz eraikitako mensulazko zubi hau ingenieritza zibilaren aitzindaritzat hartua izan da eta Eskoziako monumentu ezaugutu errazena da[84].

Network Rail erakundeak Eskoziako trenbide azpiegitura guztien jabetza eta kudeaketa ditu, aldiz Eskoziako gobernua euren planifikazioa eta finantzaketaren arduraduna da[85].

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko legeen arabera hizkuntza ofizialik ez badago ere, hiru hizkuntzek (ingelesa, Scotsera eta Eskoziako gaelera) onarpen ofiziala dute.

Bide seinale elebidunak: orlegiz gaeleraz, beltzaz ingeleraz.

Ingelesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ingelesa»

Ia Eskoziako biztanleria osoa ingelesez mintzatzen da, nahiz eta eguneroko erabileran eskoziarren parte handi batek dialekto eskoziarrak erabiltzen dituen.

Eskoziera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziera»

Eskoziako beste mintzaira bat eskoziera da. Eztabaida dago Scotsera ingelesaren aldaera edo eskandinaviar eragina duen hizkuntza autonomoa den. Eskoziako Erregistro Orokorraren Bulegoaren (General Register Office for Scotland) arabera, biztanleriaren %30ak Scotsera mintzatzen du. Horretaz gain, Ipar Irlandako lur eremu batzuetan ere Ulsterko eskoziera mintzatzen da.

Eskoziako gaelera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako gaelera»

Eskoziako gaelera, berriz, 60.000 bat lagunek hitz egiten dute (eskoziarren %1,2), herrialdearen ipar-mendebaldean batez ere. Hiztun horiek gaur egun bizi diren eta historikoki bizi izan diren lurraldeek Gaidhealtachd izena dute.

Gainbehera prozesua etengabekoa da. 1891n 250.000 hiztun inguru ziren, biztanle guztien %7a.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highlandetako Gaitajolea eskoziar gaita joaz..

Mendeetan zehar Eskoziako kultura elementu ezberdinez osatutako multzo bat bezala egituratu da. Herrialde honetan jarduera artistiko garrantzitsua dago, bai musika aldetik nahiz drama eta literatura aldetik ere, guzti hauek eskoziar iturri herrikoien eragin boteretsua jasan dutelarik, bai eta kanpokaldeko eraginena ere, batez ere Europakoa. Eskoziar kulturan eskoziar musikak leku garrantzitsu batean kokatzen da. Eskoziar musikatresna nabarmen eta ospetsuena Highland eskualdeko gaita da, haizezko musikatresna, haize erreserba batez hornitutako soinudun tutu bat edo biz osatua dagoelarik. Clàrsach edo harpa zeltiarra, los biolinak eta akordeoia ere eskoziar usadioko musikatresna herrikoiak dira, betez ere azken biak, eskoziar dantza talde bateko osaketaren oinarria direlarik. Eskoziar emigratzaileek eurekin bat musika mota herrikoi hauek eraman zituzten, hauek beren harrera herrialdeen musika eragin zutelarik, adibide gisa, Estatu Batuetako country musikan.[86].

Eskoziar musika herrikoiaren ordezkari nabarmenetako batzuk Silly Wizard, The Waterboys, Capercaillie, Mill a h-Uile Rud edota Alyth Mc Cormack dira.

Aldiz, gaur egungo musika modernoaren panoraman, Eskoziakoak diren talde ospetsu ugari ere badaude, adibidez, The Proclaimers, Simple Minds, Wet Wet Wet, Texas, Franz Ferdinand, The Jesus and Mary Chain, Gerry Rafferty, Wolfstone, Oi Polloi, Amy Macdonald, The Twilight Sad, Belle & Sebastian, Primal Scream, Travis edota Snow Patrol.[87]

Mundu mailan talde ospetsuak askotako musikariak ere eskoziarrak dira, esate baterako, Dire Straits taldeko Mark Knopfler gitarra-jotzaile eta abeslaria, edota Jethro Tull taldeko flautajole, abeslari eta burua den Ian Anderson.

Kasu bereziak Eskozian jaio eta Australiara emigratu zuten Eric Bogle folk kantautorea, edota AC/DC australiar rock taldeko kideak diren Angus eta Malcolm Young anaiak edo Bon Scott dira.

Bestalde Eskozia abesti ospetsu askoren sorleku eta iturri agortezina da, adibidez: Scotland the Brave, Flower of Scotland, Auld Lang Syne, The Bonnie Banks o' Loch Lomond, The Wild Mountain Thyme, Scots Wha Hae, We're No Awa' Taw Bide Awa', Ye Jacobites by Name, Flowers of Edinburgh, Willy O' Winsbury, Ailein duinn eta Oidhche Mhaith Leibh (azken hau Benito Lertxundi euskal kantautoreak Entzun zazu abestia gisa euskaratu eta abestua).

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziar literaturak Eskozian idatziriko ingelesa, gaelera, eskoziera, frantsesera, eta latinerazko testuak barne hartzen ditu. Eskoziako "olerkari nazionaltzat" hartzen den Robert Burnsek eskozieraz nahiz ingelesez idatzi zuen, halere bere idazlan gehienak jendearentzat irakur errazak izan zitezen moldatutako eskozierazko bertsio sinplifikatuan idatziak daude. Nazioartean ospe handia duten beste eskoziar idazle batzuk Robert Louis Stevenson, Sir Walter Scott, Arthur Conan Doyle dira, XIX. mende amaierara hauen idazlanek nazioartean arrakasta lortu eta sekulako goraipamenak jaso zituztelarik. XIX. mendearen amaieran ere "Peter Pan" idazlanaren egilea izan zen Sir James Matthew Barriek "Kailyardeko eskola" izenaz ezaguturiko mugimendua sortu zuen, honen bidez fantasia eta folklorezko gaiak berriz ere modan jarri zituelarik. Aipatzekoa da (nahiz eta sortzez ingelesa izan) J. K. Rowling idazlea Edinburgoko kafetegi batean hasi zela bere "Harry Potter" ipui saila idazten.

Kritikari batzuen ustez literatur usadio hau eskoziar literaturaren garapenerako oztopo suertatu zen, Eskoziaren artzain giroko irudi idiliko bat agertarazten baitzuen. Zenbait idazle modernistek, hauen artean Irvine Welsh ("Trainspotting" idazlanaren egilea), eskoziar hirietako gaur egungo bizitza latzaren errealitatea isladatzea hautatu dute, honetarako Eskozian hitz egiten den ingelesa erabiliaz. Kaleko edo eguneroko eskoziar hizkera honen adibide oso ona Billy Connolly aktore eta komikaria da, bere bakar solas ironiko eta mingotsekin nazioartean oso ospetsua bilakatu delarik.

Telebista, gazeta eta zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako telebista kate nagusiena BBC Scotland (gaeleraz BBC Alba) da, Erresuma Batuko BBC katearen zati delarik. Bi katez gain, BBCk Eskozian irrati emisoreak ere baditu: beste batzuen artean BBC Radio Scotland eta BBC Radio nan Gaidheal. Eskoziako telebista kate pribatuen artean STV eta Border Television daude. Eskoziar eremuan argitaratzen diren egunkariak ere badaude, esate baterako Daily Record, The Herald (Glasgowen argitaratua) edota The Scotsman.[88] Herri giroko edo eskualdeko hedapena duten egunkarien artean Dundee hiriarentzat eta Eskoziako ekialderako argitaratzen den de The Courier dago, bai eta Aberdeen eta iparraldearentzat argitaratzen den Press and Journal egunkaria ere.

Eskoziar aktore ezagun batzuk honako hauek dira: Alastair Sim, Finlay Currie, Deborah Kerr, Sean Connery, David McCallum, Phyllida Law, Ian Bannen, Angus Lennie, Moira Shearer, Ian McDiarmid, Ewan McGregor, Robert Carlyle, Ken Hutchison, Brian Cox, Ian McDiarmid, John Hannah, Tommy Flanagan, Gerard Butler, James Cosmo, David O'Hara, Billy Connolly, Gary Lewis, Peter Mullan, Alan Cumming, Angus Macfadyen, David O'Hara, Rory McCann, Graham McTavish, Tony Curran, Kevin McKidd, Billy Boyd, Ray Park, Laura Fraser, David Tennant, Richard Madden eta James McAvoy.


Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziar zaletuak Edinburghek Murrayfield zelaian Eskoziako Errugbi Selekzioaren partida ikusten ari diren bitartean.

Kirolak ere paper garrantzitsua du eskoziar nortasun eta kulturan, herrialde honek hainbat kiroletako berezko txapelketa nazionalak ospatzen baiditu, gainera Munduko Futbol Txapelketa, Munduko Errugbi Txapelketa eta Commonwealtheko Jokoetan gainontzeko Erresuma Batuko lurraldeetatik independientea den ordezkaritza edo selekzio bat ere badu (nahiz eta Olinpiar Jokoetan Erresuma Batuarekin bat eginik parte hartu). Bestalde, Eskoziak bere berezko kirol erakundeak ditu, Eskoziar Futbol Elkartea (munduko bigarren futbol elkarte zaharrena), Eskoziako Futbol Selekzioaren arduraduna dena, eta Eskoziako Errugbi Selekzioaren arduradun den Scottish Rugby Union elkartea.

Eskoziako Lur Garaietako kirola den Caber Toss edo Enbor Jaurtiketa lehiaketa.

Eskoziako kirol herrikoi edo barneratuenak futbola eta errugbia dira. Eskozian bi kirol hauen aldaera ezberdinak duela mende askotatik jokatu ohi izan dira: data antzinakoena 1424ekoa delarik[89]. Elkarteko futbola edo futbol arrunta Eskoziako kirol garrantzitsuena da eta Eskoziako Kopa munduan den futbol txapelketa zaharrena[90]. Eskoziako futbol talde garrantzitsuenak Celtic Club eta Rangers Football Club, biak ere Glasgow hirikoak: Celtic taldeak Celtic Park zelaian jokatzen du eta 1967an Europako Kopa irabazi zuen, aldiz, Rangers taldeak Ibrox Stadium zelaian jokatzen du eta 1972an Europako Errekopa irabazi zuen. Bi talde hauen lehia kiroletik haratagoa doa, Celtic taldea Eskoziako katolikoen taldea baita, are gehiago, baita irlandar nazionalista eta errepublikarrena ere, taldearen fundatzaileak Glasgowen bizi ziren irlandar inmigranteak izan baitziren, Rangers taldea berriz Eskoziako protestanteen taldea da, bai eta britainiar nazionalismoa eta unionismoaren ordezkari eskoziarra ere[91]. Bi talde hauek beste Eskoziako 12 taldeekin batera 1891an sortutako Eskoziar Premier League edo Lehen Maila jokatzen dute. Rangers taldearen Ibrox Stadium zelaia eta Eskoziako Futbol Selekzioak normalki jokatzen duen Hampden Park zelaia 5 izar mailako futbol zelaiak dira UEFAren irizpideen arabera.

Fife konderrian dagoen St. Andrews udalerria nazioartean "golfaren sehaska" izendapenarekin ezagutzen da eta golfzale askorentzat Old Course de St Andrews delakoa derrigorrez joan beharreko lekutzat dute, munduko golf zelai zaharrena omen baita[92]. Eskozian beste hainbat golf zelai ospetsu ere badaude, horien artean Carnoustie, Gleneagles, Muirfield edo Royal Troon. Errugbia ere oso kirol herrikoia da Eskozian: Eskoziako Errgubi Selekzioak (bere errugbi partidak Murrayfield zelaian jokatzen dituelarik) Sei Nazioen Torneoan parte hartzen du eta bere sorreratik 14 alditan irabazi du.

Eskoziar kirolaren beste elementu nabarmen bat Highland Games ("Highlandetako Jokoak" edo "mendiko jokoak" dira, baita beste zeltiar joko batzuk ere, hala nola curling edo shinty direlakoak.

Gastronomia eta ohiko produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako gastronomiak ingeles sukaldaritzarekin ezaugarri asko elkarbanatzen ditu, baina bere historia nahiz atzerritar eraginetatik datozen bere berezko ezaugarri eta jakiak dituelarik. Orokorrean eskoziar sukaldaritza bere soiltasunarengatik nabarmentzen da, bertako produktu autoktono naturalak erabiliz (esnekiak, haragia, fruita eta barazkiak) eta espezie eta belarrei uko eginez.

Jakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hutsean ontziratu eta jateko prest dagoen Haggis eskoziar jakia.

Eskoziar plater herrikoi edo tradizionaletako batzuk Scotch broth edo "eskoziar salda" (garagar, haragi eta barazkiez egina), porridge delakoa (oloz eginiriko orea) edota haragizko pasteltxoak dira, bereziki Scotch pie delakoa, arkume ahargiz betea. Plater hauetako batzuk eurekin bat olo poltsa batez lagundurik jaten dira, adibidez porridge edo oatcakes (garagar pasteltxoak) direlako plateren jatorria eskoziarren nortasun ibiltari edo nomadan izan dezakate, jan ahal izateko eurekin bat olo poltsatxo bat baizeramaten. Haggisa ere "eskoziar plater nazionaltzat" hartua da, hau jateko haragia txerri edo arkume hesteetan garraiatzean sortuko litzateke. Haggis delakoa odolkiaren antzekoa da, halere bere haragia arkume edo oreinarena izan ohi da eta ohituraz urtarrilaren 25an ospatu ohi den "Burns Afarian jaten da.

XXI. mendearen lehendabiziko urteetan eskoziar sukaldaritzak nolabaiteko berpizkunde bat ezagutu du: 2006an bederatzi jatetxek Michelin Gidan izarren bat bazuten eta betiko elementu tradizionalak gaur egungo sukaldaritzaren berrikuntzekin bateratzen dituzten jatetxe ugari daude. Bestalde, eskoziar hiri nagusi guztiek nazioarteko herrialde ezberdinetako sukaldaritzan jarduten duten jatetxeak dituzte (txinatarra, italiarra, mexikarra, indiarra...).

Eskoziako zenbait whisky marken botilak.

Edariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean ezagunen eta ospetsuena den edaria ezbairik gabe whiskya da, Estatu Batuetan soilik Scotch izendapena erabiltzen delarik, Ingalaterran aldiz "whisky" izendapenak bere eskoziar jatorria agertarazten du, behintzat aurkako kasurik ez bada. Eskozian whiskyaren jatorria IV. mendea edo V. menderarte atzeratu liteke, kontinenteko fraideek eurekin bat destilaketa prozesua ekarri zutenean. Mendeetan zehar eskoziar whiskya egonkot mantendu zen, baina bere behin-behineko arrakasta XIX. mendean ailegatu zen, ekoizpen era berriak garatu zirenean eta 1880an filoxera izurriteak frantziar eta espainiar mahastiak kaltetu zituenean.

Garagardoa ere oso edari ospetsua da eskoziarren artean: Eskoziako ale motako garagardoak beren kolore ilun eta garagar zaporearengatik nabarmentzen dira. Eskoziako garagardo marka ezagunetako batzuk Belhaven, Tennents edo Caledonian dira, nahiz eta tokian-tokiko edo eskualdeetako hedapena duten beste hainbat ale ere badauden.

Edari ez alkoholikoen artean Eskoziako esanguratsuena Irn-Bru delakoa da, Coca-Colarekin lehia bizian[93]

Indar armatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Eskoziak Ingalaterrarekin burututako 1707ko Batasun Agiria baino askoz ere lehenagoko ohitura militarra izan, gaur egun bere indar armatuak Britainiar Indar Armatuen zati dira, Atholl Highlanders direlakoen salbuespenarekin, hauek Europako gudaroste pribatu bakarra direlarik. 2006an, Eskoziar Dibisioko errejimendu ezberdinak Eskoziako Errege Errejimendua osatzeko bat egin ziren.

Eskoziako Errege Errejimenduko zaindari bat Edinburgheko gazteluaren sarreran.

Bere topografia eta itxurazko urrutiko kokapenarengatik, Eskoziako zenbait eremu defentsa instalazioak garrantzitsuak ezartzeko hautatu izan dira, eskoziar biztanlerian sentimendu kontrajarriak sortu dituelarik[94][95]. 1960 eta 1991 artean Holy Loch ("Laku Sakratua") kokalekua Estatu Batuen UGM-27 Polaris itsaspeko nuklearren itsas gudarostearen basea izan zen[96]. Gaur egun HMNB Clyde itsas basea Glasgow hiritik 40 kilometro mendebalderuntz dago, bertan Trident misildun Vanguard motako lau itsaspeko daudelarik[97], hauek Erresuma Batuko armategi nuklearraren zati bat osatzen dutelarik. Rosyth udalerrian (Fife) dagoen HMS Caledonia base militarra Eskoziako itsas operazioetarako erabili ohi da, Eskozia eta Ipar Irlandako Eskualdeko Itsas Bulego bezala ere erabiltzen delarik. Erresuma Batuko Erregeren Itsas Gudarosteko Rolls-Royce PWR erreaktore nuklearren garapenerako base bat ere Dounreay udalerrian aurkitzen da, han erreaktore nuklear sortzaile azkarren programa garatu zen. Bestaldetik, Ayrshiren dagoen Glasgow-Prestwick aireportutik hurbil dagoen HMS Gannet delakoa bilaketa eta erreskate base bat da, bertan Sea King Mk 5 helikopterok jarduten dutelarik. Azkenik, Arbroath udalerrian dagoen (Angus) HMS Condor baseak Errege Marineen 45. komandoaren egoitza da.[98]

Eskozian RAFaren abangoardiako hiru base daude: Lossiemouth, Panavia Tornado fighter hegazkin moten RAFaren base nagusia da; Kinloss, itsas patruilarako Hawker Siddeley Nimrod hegazkinen basea, eta Leuchars, Erresuma Batu guztian iparraldeena dagoen fighter hegazkinen basea, honetan Panavia Tornado hegazkin moten hiru eskuadroi daudelarik. Lossiemouth basean Sea King HAR3A bi helikoptero daude, bilaketa eta erreskate misioetarako erabiltzen direlarik. "Eskoziako Aire Trafikoaren Kontrol Zentrua" Ayrshire konderriko Prestwick udalerrian kokatzen da, honetan "Distress and Diversion Cell" delakoak bere egotza duelarik, hegazkin zibil nahiz militarrei laguntzeko diseinatua dagoelarik.[99]

Britainiar Uharte guztietako Uranio indargabetuzko armak frogatzen diren zeruzabalpeko zentru bakarra Dundrennan udalerritik gertu dago[100]. Ondorioz, 7.000 proiektil errediaktibo baino Solwayko fiordoaren ondoan kokatzen dira[101]. Eskozian kokatzen diren base militar kopuru handiak, batzuk "Eskozia Gotorlekua" izendapena sortzera bultzatuarazi ditu[102]. 2005an Erresuma Batuko Defentsa Ministeritzaren eskoziar lurraldeko jabegoek (jabetzan edo alokairuan) 115.300 hektarea izatera iritsi ziren, kopuru hau Ministeritzak duen kopuru osoaren %31,5a suposatzen duelarik[103]

Eskoziar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «:Kategoria:Eskoziarrak»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2008-05-30), 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf .
  2. Eskozia ez da estatu subiranoa, hortaz ez da Nazio Batuen Erakundea eta Europar Batasunean kide independente gisa onartu edo aintzakotzat hartzen.
  3. "National identity", M. Lynch, The Oxford Companion to Scottish History, (Oxford, 2001), 437-444 orrialde.
  4. Keay, J. & Keay, J. (1994) Collins Encyclopaedia of Scotland. London. HarperCollins, 936 orrialde
  5. http://www.rampantscotland.com/symbols/blsymbols_index.htm Eskoziako Ikurrak (aurkibidea). Sarrera data: 2007ko urtarrilaren 10a.
  6. http://news.bbc.co.uk/2/hi/uk_news/scotland/4036123.stm Ereserkia baten eskaerari ez entzunarena eginez. BBC Scotland News. 2004ko Azaroaren 24a. Sarrera data: 2009ko Ekainaren 10a.
  7. http://www.opsi.gov.uk/legislation/scotland/en2007/2007en02.htm "Saint Andrew Eguneko (Eskozia) Bank Holiday inguruko 2007ko Agiriaren oharrak. Sarrera data: 2009ko ekainaren 22a.
  8. Fraser, The Roman Conquest Of Scotland: The Battle Of Mons Graupius AD 84
  9. Churchill, A History of the English-Speaking Peoples, p. 9
  10. Peter Heather, "State Formation in Europe in the First Millennium A.D.", Barbara Crawford argitaletxea, Scotland in Dark Ages Europe, (Aberdeen, 1994), 47–63. orr.
  11. Ikus Alex Woolf, "The Verturian Hegemony: a mirror in the North", M. P. Brown & C. A. Farr argitaletxea, Mercia: an Anglo-Saxon Kingdom in Europe, (Leicester, 2001), 106–11. orr.
  12. Dauvit Broun, "Dunkeld and the origin of Scottish identity", Innes Review aldizkarian, 48 (1997), 112–124. orr., Dauvit Broun and Thomas Owen Clancy, Spes Scotorum: Hope of Scots, (1999), 95–111. orr.; Dauvit Broun, "Kenneth mac Alpin", M. Lynch, The Oxford Companion to Scottish History, (New York, 2001), 359. orr.; Sally Foster, Picts, Gaels and Scots: Early Historic Scotland, (Londres, 1996); Simon Taylor, "Place-names and the Early Church in Eastern Scotland", Barbara Crawford, Scotland in Dark Age Britain, (Aberdeen, 1996), 93–110. orr.; David N. Dumville, "St Cathróe of Metz and the Hagiography of Exoticism," John Carey, Irish Hagiography: Saints and Scholars, (Dublin, 2001), 172–176. orr.; Maire, Herbert, "Rí Érenn, Rí Alban, kingship and identity in the ninth and tenth centuries", Simon Taylor, Kings, Clerics and Chronicles in Scotland, 500–1297, (Dublin, 2000), 63–72. orr.
  13. Gai honi buruzko ikerketa sakon bakarra L. W. Sharpen honako hau da: The Expansion of the English Language in Scotland, (Cambridge University Ph.D. thesis, 1927), 102–325. orr.; zehatzago eta berriagoa den ikerketa Derick S. Thomsonen aurki genezake, Gaelic in Scotland, 1698–1981, (Edinburgh, 1984), 16–41. orr.; erakunde gaelikoen bilakaerari buruzko idazlanak egile ezberdinen arteko elkarlan hauetan topa genitzazke: G.W.S. Barrow, The Kingdom of the Scots, 2nd Edn, (Edinburgh, 2003) eta Scotland and Its Neighbours In the Middle Ages, (London, 1992); ikus gainera Dauvit "Broun, Anglo-French acculturation and the Irish element in Scottish Identity", Brendan Smith, Insular Responses to Medieval European Change, (Cambridge, 1999), 135–53. orr.; Wilson MacLeod, Divided Gaels: Gaelic Cultural Identities en Scotland and Ireland: c.1200–1650, (Oxford, 2004), eta Bòrd na Gàidhlig. Thomas Owen Clancy. Gaelic Scotland: a brief history. Sarrera data: 2007ko irailaren 21a.
  14. Garai haietako gertakariei buruz, ikus Alexander Grant, Independences and Nationhood: Scotland, 1306–1469, (Edinburgh, 1984), pp. 3–57; Michael Brown, The Wars of Scotland, 1214–1371, (Edinburgh, 2004), pp. 157–254; G. W. S. Barrow, Robert Bruce & the Community of the Realm of Scotland, 4th Edition, (Edinburgh, 2005)
  15. Ikus Alexander Grant, Independences and Nationhood: Scotland, 1306–1469, (Edinburgh, 1984) eta Jenny Wormald, Court, Kirk and Community, New Edition, (Edinburgh, 1991).
  16. TM Devine The Scottish Nation 1700-2007 ISBN 0-141-02769 P6 "...Stated that the Scots Parliament had the right to decide on Queen Anne's successor, and that England and Scotland could not have the same sovereign in the future unless the London Parliament granted Scots 'Free Communication of trade'..." ("Ana Erreginaren oinordekoa nor izango den hautatzeko Eskoziar Legebiltzarraren eskubidea baieztatzen dut, eta Ingalaterra eta Eskoziak etorkizunean subirano berbera izan ez dezatela izan, behinik-behin Eskoziarrei 'Salerosketa Askea' bermatzen ez bazaie...")
  17. Harvie, Christopher (1981) No Gods and Precious Few Heroes: Scotland 1914-80. London. Edward Arnold.
  18. Celtic Tiger Burns Brighter at Holyrood. Data=2008ko maiatzaren 6a. Egilea: Stewart, Heather. The Guardian
  19. Whitaker's Almanack (1991) London. J. Whitaker and Sons.
  20. "Uniting the Kingdoms?". Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a. Argitaletxea: The National Archives.
  21. Mackie, J.D. (1969) A History of Scotland. London. Penguin.
  22. Whitaker's Almanack (1991) London. J. Whitaker and Sons.
  23. "On this day - 21 September".
  24. Loren Ganberako Agiriak. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a. Erresuma Batuko Legebiltzarra.
  25. título Legebiltzarreko Estabaidak. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a.
  26. MacDonald, Fraser (2006) The last outpost of Empire: Rockall and the Cold War. Journal of Historical Geography 32. 627–647. orr. Available in pdf
  27. Keay, J. & Keay, J. (1994) Collins Encyclopaedia of Scotland. London. HarperCollins.
  28. Murray, W.H. (1973) The Islands of Western Scotland. London. Eyre Methuen
  29. Murray, W.H. (1977) The Companion Guide to the West Highlands of Scotland. London. Collins.
  30. UK Records. 2008ko apirilaren 25a. BBC Weather.
  31. Scottish Climate. 2008ko apirilaren 26a. Met Office.
  32. Aldiz, Eskoziako zatirik handienak 800 mm.-ko prezipitazioak besterik ez ditu jasotzen.
  33. Eskoziar Eguraldia - 1. Zatia. 2008ko apirilaren 25a.
  34. Fraser Darling, F. & Boyd, J.M. (1969) Natural History in the Highlands and Islands. London. Bloomsbury.
  35. State of the Park Report. Chapter 2: Natural Resources. 2008ko apirilaren 26a. Cairngorms National Park Authority
  36. Preston, C.D., Pearman, D.A., & Dines, T.D. (2002) New Atlas of the British and Irish Flora. Oxford University Press.
  37. Gooders, J. (1994) Field Guide to the Birds of Britain and Ireland. London. Kingfisher.
  38. Matthews, L.H. (1968) British Mammals. London. Bloomsbury.
  39. Integrated Upland Management for Wildlife, Field Sports, Agriculture & Public Enjoyment. 2008ko apirilaren 26a. J.D.P. Phillips, D.B.A. Thompson y W.H. Gruellich. Scottish National Heritage.
  40. Fortingalleko hagina. 2008ko apirilaren 26a. Forestry Commission Scotland|.
  41. Eskoziako Gobernuaren Webgune Ofiziala. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a. Egilea: Eskoziako Gobernua.
  42. Eskoziako Gobernua. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a. Scotland.org.
  43. Eskoziako Legebiltzarraren Webgune Ofiziala. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a.
  44. "Local Government etc. (Scotland) Act 1994. Sarrera data: 2007ko irailaren 26a. Office of Public Sector Information.
  45. "City status". Sarrera data: 2007ko irailaren 26a. Gai Konstituzionalen Saila.
  46. UK Cities. Sarrera data: 2007ko irailaren 26a. Gai Konstituzionalen Saila.
  47. Eskoziako biztanleriaren balioespena. General Register Office for Scotland. 2008ko otsailaren 21a.
  48. Clapperton, C.M. (ed) (1983) Scotland: A New Study. London. David & Charles.
  49. Miller, J. (2004) Inverness. Edinburgh. Birlinn. ISBN 9781841582962
  50. "New Towns". 2008ko otsailaren 21. BBC Scotland.
  51. "Escocia urdu hitz egiten du". 2008ko otsailaren 21a.
  52. "The pole position workforce: foreign nationals". 2006. Glasgow Sunday Herald.
  53. ulo 2001ko Eskoziako erroldaren etnizitatearen azterketa. 2008ko otsailaren 21a.
  54. Eskoziako heziketa eta formakuntzaren gida bat - "hezkuntza zabal bat usadioz Eskozian tipikoa izan ohi da". Eskoziako Gobernua. 2007ko urriaren 18a.
  55. Eskoziar hezkuntzarako sarrera. "Eskoziako 1696ko Hezkuntza Agiriak Esparta ondoren munduan jaso zen lehen hezkuntza sistema nazionala sortu zuen. 2007ko martxoaren 7a.
  56. "Ikastetxeak eta eskolarizazioa", M. Lynch, The Oxford Companion to Scottish History, (Oxford, 2001), 561-563. orr.
  57. http://www.ltscotland.org.uk/earlyyears/images/CF3to5_tcm4-115469.pdf 3-5 urte arteko haurren marku curricularra. 2007ko maiatzaren 6a.
  58. 5-14 Plana: Funtsezko lerroak. Eskozian ikasi eta irakatsi. 2007ko maiatzaren 6a.
  59. "Azterketen sistema Eskozian". 2007ko irailaren 26a. Ikastetxe independienteen kontseilua.
  60. Eskoziar unibertsitateentzako ondasuna. 2007ko urriaren 18a.
  61. Eskoziar kalifikazioak ulertzen. Eskoziar nekazal unibertsitatea. 2007ko urriaren 18a.
  62. Goi Mailako Hezkuntza baten markua Eskozian: Goi Mailako Hezkuntzaren berrikusketa, 2. aldia. Eskoziako Gobernua. 2007ko urriaren 18a.
  63. Zer da Goi Mailako Hezkuntza?. Eskoziako Unibertsitateak. 2007ko urriaren 18a.
  64. General Register Office for Scotland. 2001eko Eskoziako erroldaren erlijio azterketa. 2007ko irailaren 16a.
  65. "Eskoziar Lowlands eskualdean, Europako lehen tenplu budistak bere 40. urteurrena betetzen du". 2008ko apirilaren 26a. The Buddhist Channel.
  66. título = "Tradition and Environment in a time of change". Sarrera data: 2007ko urriaren 22a. Edinburgheko Zuzenbide Fakultatearen Historia. Esaldia: "Eskoziar legeen sustraiak erromatar legeetan dituzte eta euren antza dute, "Zuzenbide Zibilarena"
  67. The Articles: legal and miscellaneous, Erresuma Batuko Legebiltzarra (2007). "19. Artikulua: Eskoziar lege sistema osorik mantenduko da". 1707ko Batasun Agiria. Erresuma Batuko Legebiltzarra. Sarrera data: 2007ko urriaren 22a.
  68. "Law and institutions, Gaelic" & "Law and lawyers". M. Lynch , The Oxford Companion to Scottish History, (Oxford, 2001), 381–382. eta 382–386. orr.
  69. A General History of Scots Law (20th Century) Law Society of Scotland. Sarrera data: 2007ko irailaren 20a
  70. Parliament of Victoria, Australia. Zerbitzu Juridikoak Victorian. 6. Kapitulua. Eskoziako Epai Sistema hau apartekoa da eta 300 urtez egon da. [1] Victoriako Legebiltzarra, Australia. Sarrera data: 2006ko irailaren 13a.]
  71. "The Journal Online". Ingalaterrak "ez frogatuaren" epaia beretzat aukera dezake. The Journal online. Law Society of Scotland. [2]
  72. "Court Information" www.scotcourts.gov.uk. 2007ko irailaren 26ab bisitatua.
  73. Milner M. and Treanor J. "Deszentralizazioak" finantzal sektorearen ikuspegiak zabal ditzazke. The Guardian. 2006ko abuztuaren 8a.
  74. Lotura Globalen Azterketa. Eskoziako Gobernua. 2006ko abenduaren 3a.
  75. Eskoziako Gobernua. Eskoziar Ekonomiaren Estatistikak. 2007ko apirilaren 12a.
  76. Estadistika Bulego Nazionala. Eskualde, azpieskualde eta bertako balore gordina 2005 urterarte. 2007ko apirilaren 12a.
  77. Turismoaren Ekonomia. SPICe. 2007ko urriaren 22a.
  78. Eskoziar lan merkatuaren estatistikak 2007an. Scotland Office. 2007ko azaroaren 14a.
  79. Diru-paperaren historia. Eskoziako Banketxeak. 2007ko urriaren 26a.
  80. Gaur egungo diru-papera. Eskoziar Bankuak. 2006ko urriaren 26a.
  81. "Special Report—Business Class", The Scotsman, 2007ko martxoaren 27a.
  82. "Highlands and Islands Airports - Airport Information". 2008ko apirilaren 26a.
  83. "Rail". 2008ko otsailaren 4a. Transport Scotland.
  84. Keay, J. & Keay, J. (1994): Collins Encyclopaedia of Scotland. London. HarperCollins.ISBN 0-00-255082-2
  85. "Disaggregating Network Rail's expenditure and revenue allowance and future price control framework: a consultation". 2008ko otsailaren 2a.
  86. Scottish and Scotch-Irish Americans. Sarrera data:2008ko apirilaren 30a.
  87. Garai guztietako eskoziar musika talde onena. 2008ko apirilaren 23a.
  88. Eskoziako nortasuna eta egunkariak. IFLA University of Stirling. 2008ko urtarrilaren 4a.
  89. Kirol ziraragarri baten historia koloretsua. Futbola 200 urte baino gehiagoz. Gerhardt, W. FIFA. 2008ko urtarrilaren 10a.
  90. Eskoziar Futbol Txapelketako webgune ofiziala. The Tennents Scottish Cup. 2008ko urtarrilaren 10a.
  91. Rangers FC - Celtic FC taldeen arteko norgehiagoka edo derbya. 2008ko apirilaren 27a.
  92. Cochrane, Alistair (argitaratzailea) Science and Golf IV: proceedings of the World Scientific Congress of Golf, 849. orr. Routledge.
  93. "Coca-colak Irn-Bruari gasa kentzen dio". 2008ko apirilaren 26a. The Scotsman.
  94. "Pentsioduna, 94, nuklearren aurkako protestan". 2007ko abenduaren 13a. BBC.
  95. "Lossiemoutheko RAFaren basearentzako indultua". 2007ko abenduaren 13a.
  96. "Dunoon eta estatubatuar Gudarostea. 2007ko abenduaren 13a. Argyll online.
  97. "Zer da HMNB Clyde?". 2008ko apirilaren 29a. Royal Navy.
  98. Errege Marineen 45. Komandoa. 2008ko apirirelanre 29a. Royal Navy.
  99. Hegaldien Argibiderako Zerbitzu Eskuliburua, A Zatia. 2007ko azaroaren 2a. Hegazkinlaritza Zibilaren Agintaritza
  100. "Uranio indargabetuzko balekin eginiriko frogak berriz hazten dira". 2006ko irailaren 13a. BBC Scotland.
  101. "Uranio indargabetuzko munizioa". 2007ko irailaren 26a. Erresuma Batuko Legebiltzarra: Zientzi eta Teknologi Batzordea.
  102. Spaven, Malcolm (1983) Fortress Scotland. London. Pluto Press argitaletxean Scottish CNDrekin elkarlanean.
  103. "Erresuma Batuko Defentsa Estatistikak, 2005". 2007ko irailaren 26a. Defentsako Zerbitzu Analitikoen Agentzia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskozia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Eskozia