Lur Korta Redin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Korta
Lur Korta
Datu pertsonalak
Izen osoa Lur Korta Redin
Jaio ???
Oiartzun ( Gipuzkoa)

Lur Korta (Oiartzun[1], Gipuzkoa) ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da. Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Nafarroako antzerki eskolan eta antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste. 1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Ordudanik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herriz herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen (liburutegietan, kultur-etxeetan, ikastoletan, ludoteketan, gaztetxeetan…). Bakarka nahiz taldean kontatu ohi ditu ipuinak. 2005etik aurrera, Galtzagorri Elkartearekin ipuin-saioak eta irakurketa klubak burutzen ditu hainbat udal liburutegitan. Donostiako ipuinaren orduko ipuin-saioen koordinatzailea ere bada.

Ipuin-saioak

Hauek dira eskaini izan dituen saioetariko batzuk[2]: Bakarlanean:

  • Aurorita beti polita
  • Ipuinekin jolasean
  • Otsoz otso
  • 2005ean Oiartzunen egin ziren Kilometroak jaiaren bideoan saritutako ipuin bat kontatu zuen.

Taldelanean:

  • Galdutako ipuinaren bila (Izaskun Mujikarekin)
  • Bidaian (Izaskun Mujikarekin)
  • Gaztainak erre artian (Amanda Usanos gaztaina saltzailearekin)
  • Kontuz Kontalariarekin (Nafarroako antzerki eskola)
  • Donostiako ipuinaren ordua

Kanpo loturak

Erreferentziak