Gipuzkoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gipuzkoa

Gipuzkoako bandera
Bandera
Gipuzkoako armarria
armarria
Hiriburua Donostia
Herritarra gipuzkoar, giputz
Gipuzkoa Euskal Herrian.png
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Foru Herrialdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Eremua 1.909 km²
Biztanleria 701.056[1]
Dentsitatea 367,24 bizt/km²
Agintaria Markel Olano (EAJ)
Ordezkaritza parlamentarioa 25 eserleku
Eusko Legebiltzarrean;
6 eserleku
Diputatuen Kongresuan;
4 eserleku
Senatuan
www.gipuzkoa.net
Gipuzkoaren mapa fisikoa
Hondarribiko Alde Zaharreko plaza

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da, haren erdialdean eta Kantauri itsasoaren ondoan kokatua. 42º58'10-43º8'5" ipar zabalera eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko luzera artean hedatzen da. Hedaduraz 1.980 km² ditu eta 92 km luzeko itsasertza. 2008ko erroldaren arabera 701.056 biztanle zituen lurralde historikoak eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru herrialdea edo lurralde historikoa da.

Hiriburua Donostia du. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak bertan daude.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, mendebaldean Bizkaiarekin du muga, hegoaldean Arabarekin eta ekialdean Nafarroa eta Lapurdirekin.

Euskal lurraldeez inguraturik dagoen Euskal Herriko herrialde bakarra da.

[aldatu] Historia

[aldatu] Geografia

[aldatu] Hidrografia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako ibaiak

Gipuzkoako ibaiek ibilbide laburra eta arro txikia dute, iturburuen mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarri egiten baitu.

Ekialdetik mendebalderuntz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatzan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.

Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Orereta igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraitzen du eta badiara eramaten.

Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).

Oria Tolosa zeharkatzean

Oria ibaia Gipuzkoako luzeena da, 80 km baititu. San Adrianen du iturburua, 660m-ko garaieran. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.

Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.

[aldatu] Mendiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako mendien zerrenda

Mendi ezagunenak Aizkorri (1.528m.), Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Eskualdeak eta udalerriak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako eskualdeen zerrenda eta Gipuzkoako udalerrien zerrenda

Gipuzkoa.png

10 eskualdek eta 88 udalerrik osatzen dute. Biztanleei dagokienez, Donostia handiena da eta Baliarrain, berriz, txikiena.

Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:

  1. Bidasoaldea (Irun).
  2. Debabarrena (Eibar).
  3. Debagoiena (Arrasate).
  4. Donostialdea (Donostia).
  5. Goierri (Beasain).
  6. Oarsoaldea (Orereta).
  7. Tolosaldea (Tolosa).
  8. Urola Erdia (Azpeitia).
  9. Urola Garaia (Zumarraga).
  10. Urola Kosta (Zarautz).

[aldatu] Biztanleria

2008ko urtarrilaren 1ean 701.056 biztanle zituen lurraldeak. Hona Gipuzkoako 10 udalerri populatuenen zerrenda (2008):

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1939 1959 1961 1963 1970 1981 1991 2006 2008
195.850 226.684 258.557 302.309 323.192 468.363 488.477 513.500 631.003 692.782 676.307 691.079 701.056

[aldatu] Barruti judizialak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Gipuzkoako barruti judizialen zerrenda

Gipuzkoako auzitegi barrutiak.png

[aldatu] Politika

[aldatu] 2007ko GBNko hauteskundeak

Gipuzkoa coat of arms.svg 2007ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa Bozka kop.
PSE-EE 16 23,49 76.865
EAJ 16 21,94 71.800
EB-Aralar 6 11,23 36.738
PP 6 10,70 35.027
EA 7 10,44 34.172
Besteak 0 3,13 10.268
Baliogabeak 0 (*) 22,17 72.533

Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautes-zerrenda legez kanporatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, Espainiako Alderdien Legeari jarraituz. Horren aurrean, alderdi ekintzaleak berari bozkatzeko deialdiari eutsi egin zion, nahiz eta bozka horiek legez baliogabetzat hartuko ziren. Horrela, 72.533 bozka baliogabe zenbatu ziren, botoen % 22,17, EAEk bereak balira bezala hartu zituenak. Bozka horietan oin hartuz, EAE-ANV alderdiak aldarrikatu zuen 12 eserleku zegozkiola Batzar Nagusietan, hau da, bigarren alderdia zela bertan.

[aldatu] Atzerriko diplomazia

Gipuzkoako lurralde historikoak, gaur egun 7 kontsulatu ditu, denak Donostian. Duela urte gutxira arte 20 zituen baina, Europako Batasuneko hainbat gobernuk gehienak ixtea egin dute azken urteotan[2]. Gaur egun dauden kontsulatuak honakoak dira:

[aldatu] Kultura

Donostiako Haizearen Orrazia, Eduardo Txillida eta Luis Peña Gantxegiren lana

[aldatu] Euskalkia

Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), probintziako euskalkia, tradizionalki gipuzkera deitua, erdialdeko euskara izena hartu du.

[aldatu] Literatura

Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951) Euskal Herrian ez ezik mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean "Obabakoak" (1988) lan nagusia.

Euskarazko beste egileen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.

Bestalde, gaztelaniaz idatzitakoen artean Gabriel Celaya egile nagusia da.

[aldatu] Musika

Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan gipuzkoar abeslari ezagunenetarikoa.

[aldatu] Bertsolaritza

Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolaririk onenetako asko: "Txirrita", "Basarri", "Uztapide", "Lazkao Txiki" eta abar.

Gaur egungoen artean aipagarria da Andoni Egaña (Zarautz, 1961), bera dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehienetan (lautan) irabazi duen bertsolaria.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Egunkariak

[aldatu] Telebistak

[aldatu] Garraioa

Aldirietako tren bat Donostiako geltokian sartzen.
Autoz
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako errepideak eta Gipuzkoako errepideen zerrenda

Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak A-8, AP-1 eta N-1 dira. Gipuzkoa Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan (Irun Hegoaldean eta Hendaia Iparraldean).

Trenez
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Donostiako Renfe Aldiriak eta Gipuzkoako tren geltokiak

Errepide Sareaz gain, Renfe Operadorak Aldirien zerbitzua eskaintzen du probintzia osoan zehar, Zumarragatik Irunera. Halaber, EuskoTrenek ere garrantzi handia du.

Itsasoz

Gipuzkoako garraio porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da. Beste portu guztiak kirol portuak edo portu arrantzale txikiak dira, esaterako Donostiako portua.

Airez

Lurralde Historikoak duen aire-bidezko garraio bakarra Donostia-Hondarribiko aireportua da. Gaur egun Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak.

[aldatu] Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa gana 6.100 habitantes en un año y supera la barrera de los 700.000.] El Diario Vasco egunkaria.
  2. (Gaztelaniaz) Gipuzkoako kontsulatuen buruzko informazioa Diario Vasco

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gipuzkoa