Oiartzun
|
Oiartzun |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Oiartzun | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Oarsoaldea |
|
| Alkatea | Aiora Perez de San Roman (Bildu) | |
| Herritarra | oiartzuar | |
| Koordenatuak | 43°17′N 1°49′W / 43.283°N 1.817°WKoordenatuak: 43°17′N 1°49′W / 43.283°N 1.817°W | |
| Eremua | 59,71 km2 | |
| Garaiera | 4-838 m | |
| Distantzia | 12 km Donostiara | |
| Posta kodea | 20180 |
|
| Biztanleria | 9.947 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 166,59 bizt/km² | |
| Sorrera | 1200-1214 | |
| http://www.oiartzun.org | ||
Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatuta dagoen udalerria da, Oarsoaldeko eskualdean, Errenteria, Pasaia eta Lezorekin batera.
Lurralde zabaleran Gipuzkoako bigarren herririk handiena da, Oñatiren atzetik. Mendiz inguratua dago, betiere Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Bailararen bihotza Oiartzun ibaiak zeharkatzen du eta herria haren inguruan altxatuta dago, nahiz eta erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik gertu ez egon.
Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten eta mendeetan barrena bertan lan egin ondoren gaur egun geratzen zaigun irudirik argiena Arditurriko bidegorria da, meategietako trenbidearen bidea erabiliz eraikitako bidegorria.
1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a erregeak herri titulua eman zion Oiartzuni.
Eduki-taula |
[aldatu] Auzoak
Oiartzun herria zortzi auzoz osaturik dago:
- Altzibar
- Arragua
- Ergoien
- Elizalde (Eliza nagusia kokatzen den auzoa eta, hortaz, herrigune nagusia)
- Gurutze
- Iturriotz
- Karrika
- Ugaldetxo
[aldatu] Biztanleria
| 1900 | 1910 | 1920 | 1929 | 1941 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 3.960 | 4.268 | 4.200 | 4.378 | 5.579 | 5.273 | 5.346 | 6.704 | 7.664 | 8.814 | 9.195 | 9.728 |
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Aiora Perez de San Roman hautatu zuten alkate.
|
Oiartzungo udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Hamaikabat (H1!) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| 2011 | Aiora Perez de San Roman (Bildu) |
| 2007 | Aitor Etxeberria Txurio (EAE) |
| 2003 | Martin Beramendi Brit (Eusko Alkartasuna) |
| 1999 | Xabier Iragorri Gamio (Euskal Herritarrok) |
| 1995 | Juan Iñarra Agirrezabala (HB) |
| 1991 | Juan Iñarra Agirrezabala (HB) |
| 1987 | Juan Iñarra Agirrezabala (HB) |
| 1983 | Inaxio Irigoien Mitxelena (EAJ) |
| 1979 | Inaxio Irigoien Mitxelena (EAJ) |
[aldatu] Euskara
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Esteban eliza: XVI. mendeko eliza gotikoa.
- San Joan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia.
- Udaletxea: 1678an eraikia.
- Iturriotz dorretxea: Iturriotz auzoari izena ematen diona.
- Torre leizea: Goi Paleolitoko aztarnategi arkeologikoa.
- Harrespilak: Kauso I eta II, Arritxurrieta, Munere, Errenga, Arritxulangaina, Egiar eta Oianleku.
- Arditurriko meateagia: Antzinako Erromaren garaitik XX. mendea arte ustiatuak, oraindik ere erromatar galeriak ikusgai daude.
- Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakusgai diren museo txiki bat ere badu.
- Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia.
[aldatu] Oiartzuar ezagunak
- Francisco de Urdiñola (1522-1618), Mexiko iparraldearen konkistatzailea eta esploratzailea.
- Sebastian Mendiburu (1708-1782), idazlea.
- Manuel Lekuona (1894-1987), idazle, apaiz eta historialaria.
- Jon Oñatibia (1911-1979), idazle, musikari eta politikaria, herriko seme kutun izendatua.
- Pedro Berrondo (1919-2002), idazle eta apaiza.
- Juan Maria Lekuona (1927-2005), idazle eta apaiza.
- Koxme Lizaso Lekuona (1937-), bertsolaria.
- Julen Lekuona (1938-2003), Ez Dok Amairu taldeko kide, kantari eta itzultzailea.
- Txomin Perurena (1943 - ) txirrindularia.
- Xabier Lete (1944-2010), idazle, poeta, kantari eta politikaria.
- Miguel Mari Lasa (1947 - ), txirrindularia.
- Hilario Arbelaitz (1952): sukaldaria. Oiartzungo Zuberoa jatetxearen jabe da.
- Pello Añorga (1956 - ), idazlea.
- Rufi Etxeberria (1959), Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna alderdietako politikaria.
- Iban Agirre (1975): igerilaria.
- Unai Alba (1978): futbol atezaina.
- Gaizka Saizar (1980): futbolaria.
- Jon Martin (1981), bertsolari eta idazlea.
- Iker Leonet (1983 - ), txirrindularia.
- Alaia Martin (1987 - ), bertsolaria.
[aldatu] Jaiak
- Abuztuaren 3a San Esteban, herriko jaiak.
- Ekainaren 13a San Antonio, Ergoien.
- Ekainaren 29a San Pedro, Altzibar.
- Uztailaren 25a Santiago eta Uztailaren 31 San Inazio, Iturriotz.
- Abuztuaren 15a Igokundeko Ama Birjina, Karrika.
- Abuztuaren 28a San Agustin, Gurutze.
- Irailaren 29a San Migel, Ugaldetxo.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/15ean kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Oiartzungo Udalaren webgunea
- (Euskaraz) Luberri - Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Herri Musikaren Txokoa
- (Euskaraz) Oiartzungo albistegia "Oarsoaldeko Hitza"n
- (Euskaraz) Oiartzun ibaia
- (Euskaraz) Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen webgunea
- (Euskaraz) Oiartzun Irratiaren webgunea
| Oiartzungo auzoak | ||
|---|---|---|
|
Altzibar · Arragua · Ergoien · Elizalde · Gurutze · Iturriotz · Karrika · Ugaldetxo |
||
|
|||||||
|
|||||||