Manifest

Wikipedia, Entziklopedia askea

Informatika testuinguruan, manifestu, MANIFEST fitxategia, edo fitxategi manifestu bat, fitxategi multzo edo unitate koherente baten parte diren fitxategi erantsi batzuen metadatuak dituen fitxategi bat da. Adibidez, ordenagailu-programa bateko fitxategiek manifest bat izan dezakete; izena, bertsio-zenbakia, lizentzia eta programa osatzen duten fitxategiak deskribatzen dituena.

Java plataforman manifest fitxategi bat Jar fitxategi batean dagoen berariazko fitxategi bat da. Luzapenari eta pakete berari buruzko datuak definitzeko erabiltzen da. MANIFEST.MF izeneko metadatuen fitxategia da, izen/balio pareekin antolatua, hainbat ataletan. Jar fitxategia exekutagarri gisa erabili nahi bada, manifest fitxategiak aplikazioaren class nagusia zehaztu beharko du.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Understanding the JAR Manifest File. .
  2. (Ingelesez) «Use of the MANIFEST.MF file in Java» Stack Overflow (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).