María Teresa Dalenz Zapata

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Teresa Dalenz Zapata
Bizitza
JaiotzaChuquisaca1958ko maiatzaren 23a (65 urte)
Herrialdea712 Boliviana
 Bolivia
Hezkuntza
HeziketaHerri-lan ingeniaritza
Universidad Andina Simón Bolívar (en) Itzuli
Universidad Técnica de Oruro (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta ingeniari zibila

María Teresa Dalenz Zapata (Chuquisaca, Bolivia, 1958ko maiatzaren 23a) boliviar ingeniari zibila eta enpresaria da, bere herrialdean goi-karguak betetzen dituen lehen emakume ingeniaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Paz departamenduan jaio zen, baina haurtzaroa eta gaztaroa Oruron eman zuen, eta hantxe egin zituen ikasketak.[1] Jesús María Oruro ikastetxean ikasi zuen Giza zientzietako batxilergoa. 1984an Ingeniaritza Zibilean lizentziatu zen Oruroko Unibertsitate Teknikoan (Sucre). 2004an Eraikuntza Gerentzian diplomatua zen. 2005ean Maestria bat egin zuen kanpo-merkataritzan Andeetako Simon Bolivar Unibertsitatearen eskutik.[2]

Sucreko Glorieta hotelaren jabea da.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985etik, eraikuntza arloko Matersa enpresaren jabea da. Eraikuntza askotan parte hartu du, hala nola, Teknologia Fakultateko eraikinean. Sucreko katedrala zaharberritu du. Padillan Toloyo tunela eta kirol-koliseoa eraiki ditu.[2]

1999tik 2000ra bitartean, instituzioetan hainbat kargu izan ditu, eraikuntza saileko ganberako presidenteorde gisa. 2001etik 2003ra Boliviako eraikuntza-ganberako enpresa-gaikuntzako batzorde burua izan zen. Chuquisacako Comité cívico de interés delakoaren ordezkaria izan zen eta Ingeniari Zibilen Elkargoko diruzaina (2002-2002). 2003tik 2006ra Boliviako ingeniarien elkarteko prsidente aritu zen. 2006tik 2008ra Boliviako ingeniarien elkarteko zuzendari nazionala izan zen eta 2013tik 2014ra elkarte horreako presidentea.[2] 2018an Boliviako Amazonia Fundazioko presidentea izan zen.[3] Horrez gain, Ingeniaritza-elkarteen Amerikako Batasuneko (UPADI) presideneta eta 2017-2019 urteetako kudeaketa arduraduna izan zen.[4][5]

2022tik 2024ra Chuquisacako Ingeniari Mekanikoen Elkargoko direktorioan dago.[6] Santa Cruz de la Sierra unibertsitate pribatuko emakume ingeniarien bilerako ekitaldian hizlari gisa parte hartu zuen.[7] Sucreko Rotary club elkarteko ikerketa-batzordeko burua da.[8]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an Estatu mailan goi-karguetan aritzen den lehen emakumezko ingeniaria.[1]
  • 2019an Boliviako Ingeniarien Elkarteak ingeniari horren izena jarri zion elkarteko areto bati, Chuquisacako SIBko presidente, SIBko presidente nazional eta Ingeniari Elkarteen Batasun Panamerikarreko (UPADI) presidente gisa egindako lanagatik.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]