Bolivia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Boliviako Estatu Plurinazionala
Estado Plurinacional de Bolivia
Boliviako bandera
Bandera

Boliviako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Morir antes que esclavos vivir
(Nahiago hil, gatibu bizi baino)
Bolivia: kokalekua
Hiriburua Sucre1
17°00′ S 65°00′ W
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania, Ketxua, Aimara eta Guaraniera
Gobernua
Presidentea
Errepublika
Evo Morales
Independentzia
- Onartua
Espainiatik
1825 abuztuaren 6
Eremua
• Guztira
• Ura

1.098.581 km² (27.)
% 1,29
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2001)
• Dentsitatea

Herritarra

8.857.870 (86.)
8.274.325
8 biztanle/km² (177)

boliviar
Dirua Boliviano (BOB)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -4)
Ez (UTC -4)
Interneteko domeinua .bo
Telefono aurrezenbakia +591
1 Sucre da legezko hiriburua, La Paz gobernuaren egoitza da.

Bolivia Hego Amerika erdialdeko estatu itsasgabea da, mugakide Brasilekin ipar eta ekialdean, Paraguai eta Argentinarekin hegoaldean, eta Peru eta Txilerekin mendebaldean. Izena Simon Bolibar ameriketako askatzailearen omenez eman zioten.

Hiriburu konstituzionala Sucre da, nahiz eta hiririk garrantzitsuena eta gobernuaren egoitza La Paz izan, eta hiri handiena eta ekonomia indartsuena duena Santa Cruz izan (eskualde independentziazale baten hiriburua).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolivia satelite irudian.

Bolivia bi eskualde bereizitan banatua dago.

Bata, mendebaldekoa, Andeetako bi mendilerrok zeharkatzen dute bertako goi ordokia inguratuz, Altiplanoa izenekoa. Boliviar gehienak eskualde honetan bizi dira. Mendebaldeko mendilerro lehorrean zenbait mendi gailur esanguratsu daude, hala nola, Nevado Sajama Boliviako tontor gorena (6.542 m). Goi ordokiaren ipar-ekialdeko muga Cordillera Real mendilerroa da. Bertan Illimani eta Illampu mendi ikusgarriak daude eta La Paz bera ere bai. Ekialdeko mendilerroan haran hezeak daude, basoz estalitako mendi magalekin.

Bestea, ekialdekoa, ibai ordoki zabalak osatzen du, klima tropikalekoa. Iparraldeko lurrak Amazonasko arroan kokatuak daude, gehiengoa oihanak estalia. Hegoaldean, lurrak Paraguai ibaiaren arroan daude, gehien bat basogabetua.

Boliviaren eta Peruren artean Titikaka aintzira dago, munduko aintzira nabigagarri handiena. Haren eremu zabalak mikroklima leuna sortzen du, Tiwanaku kulturaren sorrera ahalbidetu zuena. Uyuniko gatzaga (Salar de Uyuni), mendebaldean kokatua Potosiko departamenduan, munduko gatz ordoki zabalena da.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boliviako biztanle gehienak amerindindiarrak dira (% 55 inguru); mestizoek % 30 osatzen dute, eta gainerakoak zuriak dira. Oso biztanle dentsitate apala du, eta oro har, biztanleria nahiko gaztea da. Hiriguneetan pilatzen dira biztanle gehienak; horren ondorioz, lan merkatuak ezin izan ditu nekarazi inguruetatik hirietara emigraturiko langile gazteak hartu, eta langabezia handia dago (% 24,5, 1990ean). Azken urteetan ahalegin handiak egin dira haurrak eta gazteak alfabetatzeko (1995ean % 17ko analfabetismoa zegoen), eta azken urteetan aurreramendu handiak egin dira alor horretan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Boliviako historia»
Giza itxurako eskultura (Tiwanaku)

Boliviako lurraldeak gutxienez duela 12.000 urte ditu biztanleak. Kultura ugari finkatu ziren, batik bat Andeetan. Haien artean, Tiwanaku kultura eta aimara erresumak nabarmentzen dira. Erresuma horiek XIII. mendean Inka Inperioak bereganatu zituen.

XV. mendean, inkek inperio zabala ezarri zuten, espainiarren etorreraren aurretik. Mende horretan, aimara hizkuntza zuten gizatalde andana (kollak, pakajeak, lupakak, omasuyoak) bizi ziren Bolivian. Kollak nabarmentzen ziren, eta Kuzkoko ketxuen aurka borrokatu ziren, eskualdearen gaineko kontrola bereganatzeko. Patxakuti inkak garaitu zituen kullak, eta Boliviako goi-ordokia konkistatu zuen. Ia mende batean Inka Inperioko (Tahuantinsuyo) barruti bat osatu zuen Boliviak. Antzinako zibilizazio hauek arkitekturako monumentu handiak utzi dituzte, eta gaur egun, aimara eta ketxua hizkuntzak oso garrantzitsuak dira herrialdean.

Egungo Boliviara iritsi zen lehendabiziko europarra Diego de Almagro izan zen 1535ean, Txile konkistatzeko asmotan Kuzkotik abiatu ondoren. Almagro hilda, Francisco Pizarrok Gonzalo anaia bidali zuen probintzia mendean hartzeko. Pedro de Anzurez Chuquisaca (egungo Sucre) 1538an fundatu zuen, Potosi 1546an sortu zen, La Paz 1548an eta Cochabamba 1574an.

Espainiako kolonizazioak meatzak garatu zituen. Potosi hiria Amerikako populatuena garai horietan (120.000 biztanle) izan zen, eta zilarrezko meatza handiak ustiatzen zituen, 1611n munduko zilar ekoizlerik handienak. Boliviako lurraldea Peruko erregeordetzaren barnean zegoen, baina XVIII. mendean Río de la Platakora igaro zen.

Independentziaren aldeko borroka 1809an hasi zen, baina 1825ko abuztuaren 6ra arte ez zuen eskuratu, Simon Bolivarren armadei esker. Militar horren omenez datorkio herrialdeari izena. Boliviak eta Peruk herrialde bakarra osatu zuten garai txiki batean. Boliviak herrialdearen zati batzuk, tartean itsasoarekin lotzen zuena, galdu zituen gerrak zirela eta, bai Txile, bai Paraguai, bai Brasilen aurka.

XX. mendean estatu kolpe andana gertatu dira. Azkenean, 1980ko hamarkadaren hasieran azken batzorde militarrak boterea galdu zuen. Hortik aurrera bozketan aukeratutako presidenteak izan dituzten Bolivian. XXI. mendearen hasieran gobernuaren kontrako protestak areagotu ziren. Carlos Mesa presidenteak boterea utzi behar izan zuen herrialde osoko manifestaldi jendetsuengatik. Horren ondoren, 2006ko urtarrilaren 22an, Evo Morales herrialdeko lehen presidente indigenaren agintaldia hasi zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Boliviaren banaketa administratiboa»
Boliviako departamenduak

Departamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolivia bederatzi departamendutan (departamentos) banatua dago. Hauek dira (hiriburua parentesi artean):

Gainera, departamenduak 100 probintziatan (provincias) banatuak daude eta hauek, era berean, kantoitan (cantones) eta udalerritan (municipalidades) banatuak.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santa Cruz: 1.196.100 (?).
  2. La Paz: 850.000.
  3. Cochabamba: 834.900.
  4. El Alto: 745.600.
  5. Oruro: 216.600.
  6. Sucre: 209.000.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinoamerikako herrialderik atzeratuenetakoa da Bolivia, eta Ameriketako barne produktu gordin apalenetakoa du (23,4 bilioi dolar 1998an). 1970eko hamarkadaren amaieraz gero izugarrizko inflazio igoera jasan zuen, eta egora horri aurre egiteko neurriek ezaugarritu dute Boliviako politika ekonomikoa. Horrela, 1980tik aurrera gobernuek ekonomia politika berria eraman dute aurrera, eta 1993an inflazioa egonkortzea lortu zuten (urteko % 8-12ko inflazioa), enpresa ugari, meagintzakoak batez ere, pribatizatuz besteak beste. Paz Estenssoro (1985-89) hasi zen inflazioa murrizteko neurriak hartzen, eta haren ondorengo Jaime Paz Zamorak (1989-93) merkatu libreko ekonomia bultzatu zuen, nahiz eta bere alderdiaren eta langileriaren eta gizartearen presioari aurre egin behar izan zion. Sánchez de Losada presidenteak (1993-1997) merkatu ekonomian berrikuntzak egin zituen eta emaitza onak izan zituen: besteak beste, hitzarmenak sinatu zituen Mexikorekin eta hegoaldeko herrialdeen merkataritza elkartearekin (Mercosur), eta hegazkin, telefono, burdinbide, argi indar eta erregai konpainia nazionalak pribatizatu zituen. Bestalde, Hugo Banzer Suárezek, gaur egungo lehendakariak, ustelkeriaren kontrako kanpaina bat antolatu du inbertsioak erakartzeko asmoz, eta Brasilera gas bide bat eraiki delarik, ingurune hartako energia salmentaren gune izateko itxaropena du Boliviak.

Jarduera ekonomikoei dagokienez, hirietako biztanleria aktiboaren % 69 ekonomia arautugabean ari da lanean, eta biztanleria guztiaren bi heren inguru bizi da, zuzenean edo zeharka, kokaren kulturak eta droga trafikoak ematen dituen irabazietatik. Kokainaren ekoizpena da, izan ere, Boliviako ekonomia jarduera nagusia. Dena dela, behera egiten ari da koka hostoaren ekoizpena (1997an % 3 jaitsi zen aurreko urteko kopuruei buruz). Koka lantzen den lurretatik 12.000 hektarea lantzen dira legez kanpo, eta legez kanpoko koka ekoizpena murrizteko laboreak lantzeko programa alternatiboak antolatu dira, besteak beste. Azken urteetan, koka ekoizleen sindikatuek onartu egin dute koka ekoizpena murriztea, Estatu Batuek Boliviari droga trafikoaren kontrako laguntza ematearen truke eskatzen zuten neurria baitzen hori. Nekazaritzak langileria aktiboaren ia erdia hartzen du, eta barne produktu gordinaren % 16 inguru, baina oso metodo zaharkituak erabiltzen dira; kafea, kotoia, azukrea, patata eta, batez ere, koka (munduko koka ekoizle handienetakoa da, Peruren eta Konbiaren ondotik) dira gehien lantzen diren gaiak. Bestalde, Boliviak petrolio eta gas natural asko du, eta baita zink eta zilar asko ere; gai horien esportazioek hartzen dute legezko esportazioen % 75. Dena dela, bertako aberastasunak ez dira behar bezala ustiatzen; garraioak ez baitaude oso aurreratuak, arazoak dituzte salgaiak garraiatzeko. Industria ere atzera samar dago; barne produktu gordinaren % 16 inguru hartzen du, eta kontsumorako ondasun galkorrak dira gai nagusiak (elikagaiak, edariak, tabakoa eta ehungintza).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hispanofonia»

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bolivia Aldatu lotura Wikidatan



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]