Maria Diez de Ultzurrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Diez de Ultzurrun
Datu pertsonalak
Ezizena Auzako sendalaria
Jaio 1900
Ilarregi (Nafarroa Garaia)
Hil 1990
Auza? (Nafarroa Garaia)

Maria Diez de Ultzurrun (Ilarregi, 1900 - Auza?, 1990), izengoitiz Auzako sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Auza) deitua, nafar sendalaria izan zen. Ofizioa, amatxi Martina Ezkurrarekin ikasi zuen. Auzara ezkondu eta, amatxi hil ondoan, petrikilotzan hasi zen. Gehienbat, zauriak, hezur hausturak eta dislokazioak tratatzen zituen. Ospe handia lortu zuen. Bizitzaren azken 30 urtean lanbidea utzi zuen, «ezin zuelako penizilinarekin lehiatu», haren erranetan. Seme bat, Martin Aldaz, mediku traumatologoa izan zen[1].

Erreferentziak

  1. Álvarez Caperochipi, Javier. La curandera de Auza-Navarra, María Díez de Ulzurrun (1900-1990) Informe del doctor. in: Cuitas Médicas. cuitasmedicas.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).