Maria Jose Marques da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Jose Marques da Silva
Bizitza
JaiotzaPorto, 1914
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Heriotza1996 (81/82 urte)
Hezkuntza
HeziketaPortoko Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Maria José Marques da Silva (Porto, 1914 - Ibidem, 1996) arkitekto portugaldarra zen. Eraikinak diseinatu zituen Porto jaioterrian. 1943an, Portoko Arte Ederren Eskolako arkitekto titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palácio do Comércio, Porton, Maria José Marques da Silvak eta David Moreira da Silvak diseinatua

Maria José Marques da Silva arkitekto familia batean jaio zen. Jose Marques da Silva zuen aita, Portoko arkitekto ezaguna. Portoko Arte Ederren Eskolan egin zituen ikasketak, eta, 1943an, Portugalen, arkitekto titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen, eta sindikatutako lehen emakume arkitektoa.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penhako santutegia, Guimarães

Maria José Marques da Silvak bere enpresa ireki zuen senar zuen David Moreira da Silva arkitektoaren laguntzarekin. Elkarrekin, eraikin batzuk diseinatu zituzten, eta Portoko hirigintzan parte hartu zuten.[2]

Hauxek dira bere proiektu nagusiak: Palácio do Comércio (1946), Trabalho e Reforma (1953) eta Torre Miradouro (1969) eraikinak, Porton.[3][4] Hauek ere egin zituzten: eraikin berri bat Sociedade Martins Sarmento sozietatearentzat, Penhako santutegia eta São Torcato eliza, hirurak Guimarãesen. Barceloseko Rua Barjona de Freitasen dagoen eraikin baten jatorrian ere haiek daude; elizak eraikitzeko hainbat misio izan zituen.[5] 1970eko hamarkadan, bikotea nekazaritzara itzuli zen, Barcelosen. Maria José Marques da Silvak Portugalgo Arkitektoen Elkartearen kudeaketan parte hartzen jarraitu zuen, eta, 1986an, 40. Kongresua antolatu zuen.

Bizi-amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere testamentuan, María José Marques da Silvak Portoko Unibertsitatea finantzatzea aurreikusi zuen, José Marques da Silva Institutua sortzeko.[6] Porton hil zen 1996ko maiatzaren 13an.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María José Marques da Silvak paper garrantzitsua jokatu zuen bere aitaren lanaren zabalkundean.

  • 1909an, bere aitak, Penintsulako Gerrako Heroien Monumentuaren eraikuntza abiatu zuen -Boavista monumentua ere deitzen zaio-, Porton. Baina bi mundu-gerrek eraikitze-lanak atzeratu zituzten. Bada, María José Marques da Silvak ikuskatu zituen amaierako lanak: 1951n amaitu zuten, eta 1952an erakutsi.
  • 1996an, Portoko Unibertsitateak José Marques da Silva Institutua sortu zuen, eta, 2009ko uztailean, fundazio pribatu bihurtzea erabaki zuten: Architect Marques da Silva Foundation Institute, zeinaren eginkizuna baita José Marques da Silvaren eta Maria José Marques da Silvaren kultura-, pedagogia- eta arte-ondarea sustatzea, haien garaien testuinguruan, eta kultura modernoarekin lotuta.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]