Marie Pourquié

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Pourquié

Bizitza
JaiotzaBaiona, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)IKER ikerketa-zentroa

Inguma: marie-pourquie

Marie Pourquié Bidegain (Baiona, Lapurdi, 1982) neuropsikohizkuntzalaria da. Euskal Filologiako lizentziatura (Baionan eta Gasteizen) eta Hizkuntzaren Zientziak lizentziatura eta Masterra (Parisen) egin zituen. Gero, neuropsikohizkuntzalaritzan eta afasiologian espezializatu zen, ikerketa-masterra eta doktoretza eginda Le Mirail Unibertsitatean (Tolosa, Frantzia). Ondotik, doktoretza-ondokoa egin du Montrealeko ortofonia-eskolan eta BCBL ikerketa-zentroetan. Gaur egun, ikertzaile dihardu Iker zentroan, eta Euskal Herriko, Europako eta Europaz kanpoko beste erakunde eta talderen proiektuetan ere parte hartzen du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]