Baiona
- Artikulu hau Lapurdiko hiriburuari buruzkoa da; Galiziako herria gaitzat duena beste hau da: Baiona (Pontevedra)
|
Baiona |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Bayonne | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Baiona (burua) |
||
| Alkatea | Jean Grenet (2001-2008) | ||
| Herritarra | baiones / baionar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 21,68 km2 | ||
| Garaiera | 0-85 m | ||
| Distantzia | 0 km Baionara | ||
| Posta kodea | 64100 |
||
| INSEE kodea | 64102 |
||
| Biztanleria | 44.406 bizt. | ||
| Dentsitatea | 2.048,25 bizt./km² | ||
| Sorrera | erromatar fundazioa | ||
| http://www.ville-bayonne.fr/ | |||
Baiona Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren hiririk jendetsuena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera, BAB izeneko gune metropolitarra osatzen du.
Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaroko zena. XI. mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten. Baionak goiburua nunquam polluta (euskaraz, «inoiz ez zikindua») du, mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerak, gutxienez, porrot egin zutelako.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Euskaraz eta gaskoiz Baiona era berean idazten da, baina gaskoiz [ba'junɔ / ba'june] ahoskatzen da. Frantsesez, berriz, Bayonne idazten dute hiriaren izena.
Etimologiari dagokionez, «Baionaren izenak oraindik konpontzeke dauden arazo historiko eta linguistiko asko sortu ditu».[1] Hona hemen izenaren interpretazioak sortu dituen teoriak:
- Latinezko baia (euskaraz: «badia») hitzaren gaskoi hizkuntzako handigarria izan liteke.
- Euskarazko ibai eta ona hitzen batura izan liteke.
- Eugène eta Manex Goienetxek proposatu dute, J.B. Orpustanek lagunduta, jatorrizko izena bai una (ibaiaren lekua) edo bai ona (ibaiaren muinoa) izatea.
- Pierre Hourmatek dio «Begirik ez kendu Frantzian, iparraldetik hegoaldera, badiarekin lotutako hiri toponimo asko... adibidez Bayons, Bayonville, Bayonvillers».[2]
- Alfontso Irigoienek, artikulu sakon batean[3], jatorri antroponimokoaren alde egin zuen. Bere ustez, latinezko antroponimoa zen Baius (erromatarren garaian toponimoa Baionius zelako) Baio izen germanikotik datorkio (era berean Girondako Bayonek 1351n Baion eta Yonneko Béonek 519an Baione zituzten izenak).[4]
Historian zehar, toponimoak itxura asko izan ditu:[5]
- Civitas Boatium: zalantzan dago ea izena Girondako La Teste-de-Buch hiriarena ala Baionarena zen.[6]
- In provincia Novempopulana tribunus cohortis Novempopulanæ in Lapurdo (V. mendeko Notitia Dignitatum Imperii agian 340 eta 420. urteen artekoa).[7]
- Lapurdum: VI. mendea, Gregorio Tourskoa.
- Sancta Maria Lasburdensis (980 inguru, Baionako kapitulua.[8]).
- Sancta Maria Baionensis, civitas de Baiona eta Baione: XII. mendeko hasierakoa, 1140 ingurukoa eta XIII. mendeko hasierakoa hurrenez hurren, Baionako eskutitzak.[9]
- Bayona, eta Bayone: 1248 eta 1253 hurrenez hurren, Comptos Ganberako agirietan.[10]
- Port de la Montagne: Frantziako Iraultzan erabilia.[11]
- Bayonne (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza) eta
- Baïonne (XIV. mendekoa, Guiartek aipatua 1864 inguru).
Geografia [aldatu]
Kokapena [aldatu]
Baiona Euskal Herria eta Gaskoinia arteko mendebaldeko mugan dago, mendebaldean eta iparraldean Landeetako basoak eta hegoaldean eta ekialdean euskal Pirinioak dituen lurralde lauan kokatuta. Hiria Aturri eta Errobi ibaiak batzen diren lekuan kokatuta dago, bere bokalean hain zuzen ere, Bizkaiko golkotik gertu.
Hidrografia [aldatu]
Udalerria[12] Aturri ibaiak ez ezik bere ibaiadarrak diren Portou eta Esbouc errekek zeharkatua da. Baionan bertan Aturri Errobi ibaien konfluentzia dago. Errobiren ibaiadarrak diren Hillans eta Urdainz errekek ere Baiona zeharkatzen dute.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Bokale eta Tarnose (Landak) iparraldean.
- Angelu mendebaldean.
- Basusarri hego-mendebaldean.
- Lehuntze ekialdean.
- Mugerre hego-ekialdean.
- Milafranga eta Hiriburu hegoaldean.
Erdiguneko auzoak [aldatu]
Hiriko erdigunea hiru auzotan banatuta dago:
- Baiona Handia: Errobiren ezker aldean, bertan dira Gaztelu Zaharra eta Katedrala.
- Baiona Ttipia: Errobiren eskuin aldean.
- Espiritu Saindua: Aturriren eskuin aldean, Zitadelaren magalean, Portugal eta Espainiatik kanporatutako juduak bertan kokatu ziren.
Beste auzoak :
|
|
|
- Les Halles
Eraiki zenean, 1860 eta 1866 artean, 27 etxe desagertu eta 700 lagun ostatu eman behar izan zuten[13]. Egitura metalikoa duten eraikinak Baltardenetan inspiratuta daude.
- Sainte-Croix
Sainte-Croix auzoa lehentasunez hiritzeko aldea bihurtu eta 1963 eta 1974 artean 1.100 etxebizitza eraiki zituzten, Marcel Breuer arkitektoaren zuzendaritzapean.
Historia [aldatu]
Baiona Lapurdum izeneko castrum erromatarraren hondakinetan eraiki zuten. Gotorleku horrek inguruko herrialdeari eman zion izena. Bere kokapen estrategikoa zela eta, Baionatik Galia eta Hispania arteko ibilbideak kontrolatzen zituzten, erromatarren kontrolpetik at zeuden inguruko herrien erasoak saihesteko.
840an, bikingoak Lapurdin agertu eta urte bi geroago Ipar Euskal Herriko barrualdea konkistatzeko erasoa egin zuten,eta ibaitik gertu eta hiritik at kanpamendu nagusia kokatu zuten. Orduko Lapurdum oppidum izan zen eta, berez, bikingoek portua behar zuten. Baiona Aturri eta Ebro haranen giltza bihurtu zen, bikingoentzat Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoaren arteko lotunea zena[14]. 892an Landeetako kostaldetik kanporatuak izan ziren. Baiona eta Born herria eskualdeko zenbait herrien izenak Ragnar Lodbroken semea zen Björn izenatik erakarria izan daiteke. Normandian 911. urtean bertako jaunek bikingoekin akordio lortu bazuten ere, Baionan 981ean setiatu eta hurrengo urtean Gilen Antsok mendean hartu zituen. Hala ere, iparraldetik etorritako erasoaldiek 1018 arte iraun zuten.
Hasieran erromatarra eta gero baskoia izan zen herria «ingelesa» izan zen XII. eta XV. mendeen artean. 1023an Gilen Antso hil eta Antso III.a Nagusiak Lapurdiko bizkonderria sortu zuen, Baiona hiriburua izanik[15]. 1130ean Alfontso I.a Nafarroakoak hiria setiatu bazuen ere ez zuen arrakasta izan[16]. Akitaniako dukerriaren menpean, Leonor Akitaniakoa 1152an Ingalaterrako erregea ezkondu eta ingelesak jauntxo berri bihurtu ziren. Baionak egoera berriaren onurak eta eskubideak atera zituen: Bordeleko ardoak, erretxina, xingarra edo tinteak Ingalaterrara garraiatzeko eskubidea zuten bakarrak izanik. Era berean, portu militar nagusi bihurtu eta marinel asko eman zion erregeari. Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an hiria Lapurdiko bizkonderritik at plazaratu eta Ustaritze bihurtu zen hiriburu berri[17]. 1215ean, Joan Lurgabea Akitaniako duke zelarik, Baionak foruak lortu eta, inguruko herriak ez bezala, jauntxoen mende ez izatea lortu zuen.
Dunois 1451an hiria konkistatu eta Frantziako koroaren menpean jarri zuen. Sarraskia ez izateko gotzain batek zeruan zitori hori ikusi zuela esan zuen eta baionarrek ez zuen kontra egin. Frantziako erregeek gotorlekua sendotu zuen mugatik gertu zegoelako. 1454an, Karlos VII.ak Baiona, Akize eta Saint-Sever osatzen zuten eskualdea gobernatzeko Lannesko seneskalgo osatu zuen. Hala ere, Akizen bizi zen seneskala Baionan seneskal de facto besterik ez zen. XV. mendean Baionak urrezko aroa bizi zuen: Ingalaterrarekin merkataritza hartu-emanak mantendu zituen eta Baionako portua birkokatu behar izan zuten Aturriren ibilbidea iparralderantz mugitu zelako.
XVI. mendeko hasieran Lapurdin izurria agertu zen. Orduko erregistroek [18] bere hedapena azaltzen digute. 1515eko uztailean, Baionako udalak izurria hedatuta zegoen eskualdeko biztanleei aterpea eman zien. Urriaren 21ean, udalerriko biztanle eta morroi guztiei debekatu zien (...) Bidarteko elizatera joatea (...) izurriaren kutsadura zela eta}}. 1518ko apirilaren 11n, izurria Donibane Lohizunera zabaldu eta udalak Donibane Lohizunerekin harreman izatea debekatu zuen. 1518ko azaroaren 11an, izurria jadanik Baionan zegoen eta Udala 1519an Angeluko Brindos auzora aldatu behar zuten[19].
1523an, Lautreceko mariskalak erresistentzia zuzendu eta gaztelarrek ezarritako setioa amaiarazi zuen.
XVI. mendean, Frantziako erregeak bere ingeniariak bidali zituen Aturriren ibilbidea finkatzeko. Honek Baionako portuan jarduera handiagoa eragin zuen. Bakailao eta balearen arrantzak aberastasuna ere ekarri zuen herriari. 1492an, errege-erregina katolikoek juduak bere erresumetatik bota eta Espiritu Saindua auzoan geratu ziren. Hauek berarekin batera txokolatea ekarri zuten.
1565ean, Frantziako erregina zen Katalina Medici eta Filipe II.a Espainiakoaren ordezkaria zen Albako dukeak hirian elkarrizketa egin zuten.
XVII. mendean, baionarrek Espainia eta Frantziaren arteko gerretako lehendabiziko lerroan izan eta bere ehiza-aiztoak bere mosketeen kanoiak finkatu eta baioneta asmatu zuten. Mende honetan, 1680an hain zuzen, Vaubanek Baiona indartzeko iparraldeko zitadela eraiki zuen.
1808ko ekainaren 6an Marracqeko jauregian Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan, Karlos IV.a Espainiakoa karguari uko egitera behartu ondoren. Urte hartan Baionako konstituzioa ere sinatua izan zen, lehendabiziko Espainiako konstituzioa. Aturriren eskuinaldean dagoen Espiritu Saindua auzoa 1792an Baionatik banatu eta Jean-Jacques Rousseau izena hartu zuen Frantziako Iraultzan. 1857ko ekainaren 1ean berriro Baionarekin bat egin zuenerako, Landeetako udalerria izan zen 65 urtez.
1854an, trenbideak Parisetik turista asko ekarri zituen Biarrizko hondartzetara. Baionak, berriz, Aturriko burdinolak sortu eta siderurgiari ekin zion. XX. mendean Lacqen gatz aurkitzean aldi baterako arrakasta izan bazuen ere, XIX. mendean industriak bultzatutako Baionako portua pixkanaka-pixkanaka gain behera etorri zen.
Baionako ituna 1856ko abenduaren 2an sinatu eta Bidasoaren bokalearen, Espainia eta Frantzia arteko muga dena, banaketa finkatu zen.
Armada [aldatu]
Frantziako armadak egun 18.000 laguneko soldadu-taldea du Baionan[13].
Hona hemen gudarosteak:
- Antzinakoak:
- 36. Infanteria Dibisioaren Estatu Nagusia, 1939 - 1940 ;
- 18. Infanteria errejimentua, 1939 - 1940 ;
- 49. Infanteria errejimentua, 1906 - 1914 ; 1939 - 1940 ;
- 18. Ehiztari-paraxutista errejimentua;
- 61. Agintartitza Transmizio batailoia.
- Egungoak:
- 1. Itsas-Infanteriaren parauxista errejimentua;
- Ikerketa eta operazio brigadaren (Aramdak dituen zazpietatik bat Baionan).
Banaketa administratiboa [aldatu]
Auzapezak [aldatu]
Kantonamenduak [aldatu]
1790ean Baionak bi kantonamenduri eman zien izena:
|
|
1973an, lehendabizikoz, banaketa erreformatua izan zen:
|
|
1982an, berriro, zatiketa aldatu zuten:
|
|
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrak 180.000 biztanle ditu.
Baiona Frantziako 96 hirietako bat da. 2004ko abenduaren 1ean hiri-garraio plana onartu zuen.
Biztanle erroldatuak 
Iturriak: █ INSEE █ fr.wiki
Ekonomia [aldatu]
Baiona Ipar Euskal Herriko merklatal-hiriburua da: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Gainera, gertuko Landak departamenduan ere eragina du.
Bayonne 24.000 m² azalera duen merkatal-gunea du bere 45.000 biztanleentzako eta inguruko Angelu eta Biarritz udalerriarekin batera BAB gune-metropolitarrak osatzen du, Miarritze-Angelu-Baionako aireportua kontrolatzen duena.
Société des Transport de l'Agglomération de Bayonne edo Stab, Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarren autobusen zerbitzua ez ezik Bokale, Hiriburu eta Tarnoserenak ere zuzentzen du.
Egoitza nagusia Baionan du Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak.
Eskualdean industria metalurgikoa eta kimikoa ere badago.
Kultura [aldatu]
Hizkuntzak [aldatu]
Baionatarrek gaskoiz jardun dute Erdi Arotik XX. mendearen hasiera arte, hiribilduaren Erdi Aroko agiri guztietan erabilitako hizkuntza izanik.[20]
Departamenduak sortu zituztenean, Baiona departamendu hibrido batean kokatu zuten: Behe Pirinioak (1969ko urriaren 10ean Pirinio Atlantikoak izena hartu zuena). Bearno, Ipar Euskal Herriko herrialdeak diren Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereak osaturiko departamendu hau osatu zenean, Lapurtarren Biltzarrak Estatu Nagusietarako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetan Baiona berarekin batera parte hartzearen kontra bozkatu zuen.
Baina departamendua sortu zenean, Baiona bost barrutien bateko hiriburu bihurtu[21] (beste lauak Paue, Ortheze, Oloroe eta Maule izan ziren) eta Frantziako Iraultzak Lapurdi eta Nafarroa Beherearekin izandako lotunea estutu zuen. Batzuen ustez, lapurtarrek eta nafarrek Baiona bere produktuak garraiatzeko portutzat besterik ez zuten 1177an eskualdeko itsas-ate bihurtu zenetik.
Egoera berriak euskara sendotu zuen Baionan: barnealdetik zetozen euskaldunei esker. Hala ere, Baionan Erdi Arotik aurrera berba egiten zen gaskoia ez zen guztiz ortodoxoa, eta «maritime» edo itsasaldekoa zuen ezizena.[11][22] Behe-latinezko hiztegi eta sintaxia euskal arroarekin nahaspilatu egin zen. Erromantzea hizkuntza ofiziala zenez, Baionako toponimian gaskoizko izenak sarritan aurkituko ditugu egun: Mayou zubia, Pannecau karrika, Graouillats karrika, Pusterle karrika, Passemillon karrika, Gosse karrika, Abesque karrika, Menouns pasabidea. Jatorrizko beste gaskoi izen batzuk frantsestuak izan ziren (Charcutière karrika, Poissonnerie karrika…).
Behe Pirinioak departamenduan sartu zenean, Baionak bere izaera baskoia berreskuratu eta sendotu zuen, erromatarrek, frankoek, nafarrek, ingelesek eta frantziarrek epeka-epeka aldatua. Horrela, Baionak gertuko Gaskoiniari bizkarra eman eta, batez ere XX. mendetik aurrera, egindako frantseste gogorra dela kausa, egun hirian gaskoia apenas mintzatzen edo ezagutzen den. Era berean, bere izaeran duen euskara ere, eta berezko euskalkia den lapurtera, galtzeko zorian dago, erakunde euskaltzale batzuei esker bakarrik mantendua. Hala ere, bere kokapen geografikoa dela eta, bere izaera historiko, linguistiko eta sozialari esker, oraindik kultura biak mantendu dira Baionan: udaletxeko balkoian ikurrina eta Gaskoiniako bandera kulunkatzen dira, eta leku askotan seinale eleanitzak ageri dira.
2001ean, Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrean biztanleriaren %8,8a elebidun aktiboa (euskara eta frantsesa) eta beste %8,3a elebidun pasiboa izan zen[23]. Baionan ikastola eta bertso-eskola bana ditugu gaur egun.
Gaskoi hizkuntzaren aldeko mugimendua [aldatu]
Gaur egun, gaskoizko akademia Baionan kokatuta dago.
Hauxe dugu hiriko gaskoi ereserkia:
| « | Salut Baiona! Salut Baiona, petita flor, Pròche la Niva, pròche l'Ador, Mainada a la vèrva gascona, Charmanta e gaujosa citat, On respira la libertat, Salut Baiona! |
» |
eta hona hemen hiriari buruzko esaera zaharra:
| « | A Baiona, tot que s'i dona; quan ès arribat, tot qu'es dat. |
» |
Okzitaniar mugimendu nazionalistak Baish Ador edo Beheko Aturria eskualdea (tartean Baiona) Okzitaniaren zatitzat dute, tartean Ací Gasconha izeneko erakunde baionarra.
Museoak [aldatu]
|
Dagourette Etxea, Euskal Museoa
|
Jaiak eta jaialdiak [aldatu]
- Baionako bestak
- La Ruée au Jazz jaialdia, Jazz aux remparts jaialdiaren ordezkoa.
- Zezenketak: udan. 1283an Udalak entzierroa arautzeko agindua eman zuen: behiak, idiak eta zezenak herriko kaleetan aske utziak izan ziren. Egungo zezen-plaza , 1893an eraikia, Akitaniako handienetariko bat da, 10.000 ikusleentzako tokia duenez. Urtero 12 zezen-kurtsa egiten dira, baita nobillada asko ere.
Musika [aldatu]
- Rock-taldeak: Aggressive agricultor, Killers, Willis Drummond ...
- Peñas y Salsa Salbaïa peñak antolatutako salsa jaialdaia da, 2001etik aurrera zezen-plazan egina.
Antzerkia [aldatu]
Baionako antzerkia Frantziako Kultura Ministerioaren scène nationale labela du.
Gastronomia [aldatu]
- Baionako xingarra[25] egun IGP labela duena. 1672an, Louis de Froidourrek[26] esan zuen Zuberoako urdaiazpikoak Baionako portutik ateratakoak izan zirenez izenaz aldatu zuten[27]. Egun, 1960ko hamarkadatik aurrera txerri beltza erabiltzen dute.
- txokolatea: errege-erregina katolikoek bere erresumetatik botatako juduek gozokigintza eraman zuten beraiekin batera Baionara.
- Izarra likore gozoa.
Komunikabideak [aldatu]
Hona hemen Baionan argitutako komunikabideen zerrenda[11]:
- Egunkariak: Basque-Eclair, Côte-Basque-Soir, Républicain du Sud-Oest, Courrier Français, Euskal Herria le Pays, Herria.
- Astekariak: Petites affiches de Bayonne Biarritz; Alderdi; Enbata; Etchea; Gure-Herria; Irazkintza; Ikasle; Txan-Txikitin; Bulletin du Musée Basque.
EiTBk egoitza ere badu Baionan.
Erdi Aroko urbanismotik oraindik, alde zaharreko kaleak ez ezik eraikin asko ere (gotorlekuak, katedrala, komentuak, sotoak…) geratzen zaizkio. XVI. eta XIX. mendeen artean nobleek ez ezik udalak ere merkatal eta portuarekin loturiko eraikin asko egin zituzten.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Zerrenda: Baionako monumentu historikoen zerrenda
Eraikin zibilak eta militarrak [aldatu]
- Gaztelu Berria (Château-Neuf),[28] ingelesek XIII. mendean eraikia eta Karlos VII.ak XV. mendean berreraikia;
- Gaztelu Zaharra (Château-Vieux),[29] Lapurdiko bizkondeek XI. mendean eraikia;
- Marracqeko jauregia;[30]
- Baionako zitadela[31] eta gotorlekuak,[32] Vaubanek eginak;
- Saint-Léon iturria;[33]
- Baiona Ttipiko harresiak;[34]
- Armazoi Etxea;
- 130 soto erromaniko eta gotikoak;
- Erromatar gotorlekuen hondakinak;
- XIV., XVI., XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako nobleen etxe eta jauregi asko;[35][36][37][38][39][40][41]
- Beltzunze etxea;[42]
- Saint-Joseph etxea, altzari interesgarriak dituena;[43][44][45][46][47][48]
- Villa Gomez etxeak ere altzari interesgarriak ditu;[49][50][51][52][53]
- Alde Zaharreko karrikak, Erdi Arokoak;
- Errobiko kaiak, XIX. mendekoak;
- Antzokia;
- Baionako udaletxea.
Eraikin erlijiosoak [aldatu]
- Santa Maria katedrala,[54] 1998an Gizateriaren Ondare izendatua, 1213tik eta XV. mendera bitartean eraikia;[55][56][57][58][59][60][61][62][63][64][65][66][67][68][69][70][71][72][73]
- Espiritu Sainduaren eliza,[74] Luis XI.ak egindako eskola batean eraikia;[75]
- San Andresen eliza;[76], Leon Bonnaten lan bat duena[77]
- San Ezteberen eliza;[78][79][80][81]
- San Leonen kapera;[82]
- Elizbarrutiaren etxea;[83][84][85][86][87][88][89][90][91][92][93][94][95][96][97][98][99][100][101][102][103][104][105][106][107][108][109][110]
- Done Petri elizatearen presbiterioa, Mixel Garikoitzen XIX. mendeko irudia duena;[111]
- Baionako apaizgaitegia;[112]
- Gurutze Sainduaren eliza, 1970ean André Remondetek eraikia;
- Baionako sinagoga;[113]
- Hilerri judua;[114]
- Donejakue bidea: Baiona zeharkatzen du.
Parkeak [aldatu]
Baionak[115] 1998an bere lore-apaingarriak zirela eta saria jaso zuen. Caradoc parkea, lorategi-publikoa, lorategi botanikoa eta harresien pasealekua ditu.
Gainera, gune natural bi ditu: Ansoteko zabalgunea eta Ilbaritzeko padura.
Azpiegiturak [aldatu]
Kirolak [aldatu]
- Arraunketa
Arraunketa Errobi eta Aturri ibaiaetan egiten dute baionatarrek. Herriak klub nagusi bi ditu: Société nautique de Bayonne (SNB) eta Aviron Bayonnais (1904an SNBtik ateratako zenbait kidek sortua).
- Saskibaloia
Denek Bat Baiona Urketa saskibaloi taldea da. Gizonezko taldea NM2 mailan dabil (Frantziako Saskibaloi Txapelketaren laugarren maila dena). Taldea Urketan sortua bada ere, Baionako Lauga kiroldegian du egoitza.
- Futbola
Udalerriko futbol talderik inportanteena Aviron bayonnais da. Didier Deschampsen harrobia izanda, futbol zelaiari izena eman zion. Beste hiru talde daude, hirurak erregional mailan: Croisés de Saint-André, Étoiles portugaises de Bayonne eta Association Bayonne rive droite.
- Kirol anitzak
Nahiz eta Aviron Bayonnais kirol kluba hiriko nagusiena izan, Sainte-Croix auzoan 1972an Club Olympique Bayonnais sortu zen: pilota, gimnasia, borroka (sambo, judo, capoeira eta taekwondo) eta billar sailak ditu. 2007an 400 kide zituen.
- Pilota
Baionako pilotaleku nagusia Baionako Trinkete Modernoa da. Herriko pilotariek titulu ugari lortu dituzte. Munduko Txapelketa bertan ere egin dute.
- Errugbia
Euskal Herrian XIX. mendeko bukaeran lehendabiziko pausoak eman ondoren[13],Biarritzen Biarritz-Sporting-Club eta Biarritz-Stade errugbi-taldeak sortu eta 1913an Biarritz Olympique sortu zuten. Baionak talde nagusi bi ditu: Association Sportive Bayonnaise (ASB) eta Aviron Bayonnais. Azkenak, Top 14 mailan dagoena, hiru aldiz izan da Frantziako txapelduna (1913, 1934 eta 1943) eta Jean Dauger du zelaia.
- Tenisa
Baionako Saria WTA tourreko tenis izan zen 1989 eta 1992 artean.
- Automobilismoa
Automobile-Club Basco-Béarnais erakundeak Baiona-Euskal Kostaldea Nazioarteko Rally antolatzen du 1962tik aurrera[11].
Hezkuntza [aldatu]
- Ikastetxeak
Baionak ikastetxe publiko bi (Albert Camus eta Marracq) eta bost pribatuak (Saint-Bernard, Saint-Joseph, Saint-Amand, Notre-Dame eta Largenté) ditu.
- Lizeoak
Hiru lizeo publikoak (René Cassin, Louis de Foix eta Paul Bert) eta lau pribatuak (Saint-Louis-Villa-Pia, Largenté, Bernat Etxepare eta Le Guichot) ditu.
- Goi-mailako irakaskuntza
- École supérieure des technologies industrielles avancées (ESTIA), Bidarteko Izarbel teknopoloan dago;
- UFR université de Pau et des Pays de l'Adour Baiona-Angelu-Biarritzen duen egoitza da. Baionan 2500 ikasle dituzte 2 UFR (zientziak eta diziplina anitz) eta IUT. IAEk, Pauen eta Baiona egoitzak dituena, enpresen-zuzendaritza irakasten du;
- Arteak
Udalerriak kontserbatorio eta arte-eskola ditu (Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrarena).
Osasuna [aldatu]
Baionan ospitale bi daude: Saint-Léon eta Cam de Prats. Cote Basque Ospitalea osatzen dute Donibane Lohizuneko ospitalearekin batera.
Epaitegiak [aldatu]
Paueko Helegite Gortepean, Baionak Auzialdi Handiko, Auzialdiko, Bitartekoen Batzarra eta Merkataritza Epaitegia ditu.
Erlijioa [aldatu]
Santa Maria katedrala ez ezik Espiritu-Saindua, San Andres, San Eztebe eta San Amand elizak ditu.
Sinagoga[116] 1837an eraiki zuten Espiritu Saindua auzoan.
Baionako meskita Daniel Argote karrikan dago.
Protestanteek Alberto I.aren karrikan dute tenplua.
Ebanjelikoek Espiritu Saindua auzoan dute eliza.
Garraioa [aldatu]
Baionako geltokia (Espiritu Saindua auzoa) TGV zerbitzuak ditu, Bordele-Irun eta Tolosa-Baiona trenbideen bidegurutzean kokatuta dagoena. Gainera Akize, Hendaia, Paue, Donibane Garazi eta Aturbera joateko TER zerbitzuak ere badaude.
Baiona A-63 (Landak - Biriatu atala) eta A-64 (Baiona-Tolosa) autobideen bidegurutzean dago. A-63 pixkanaka-pixkanaka Paris eta Behobia arteko RN-10 errepidea ordezkatzen ari da. RN-117 errepideak Baiona eta Tolosa lotzen ditu.
Baionako portua [aldatu]
Baionako hiriak portuko jarduera inportantea du. Aturriren bokalean kokatuta, Baionan ez ezik Lapurdiko Angelu et Bokale eta Landeetako Tarnose udalerrietan ere eragina du. Frantziako 9. merkatal-portu nagusiena da, 1997tik aurrera 4 milioi tona baino gehiago garraiatzen duena. Landak eta Pirinio Atlantikoetako gune-industrial eta nekazaritzako elikagaien industriaren produktuak esportatzen ditu:
Aciérie de l'Atlantique SA izeneko altzairutegi-elektrikoa irekitzean Ford eta General Motorsek Espainian eta Portugal eginiko kotxeak bertatik Europara esportatzeari ekin zioten. Petrolio-produktu eta baita produktu kimikoak ere esportatzen ditu, Lacqetik oliobidez datozenak.
Baiones ospetsuak [aldatu]
- Jean-Ambroise Duvergier de Hauranne, Saint-Cyran (1581-1643), teologo famatua.
- Leon Bonnat (1833-1922) margolaria
- Rene Cassin (1887-1976), Nobel saria jaso duen euskal herritar bakarra.
- Itxaro Borda (1959-), euskal idazlea.
- Didier Deschamps (1968-) futbolaria.
- Marie Darrieussecq (1969-), erdal idazlea.
- Eneko Bidegain (1975-), euskal idazlea.
Bitxikeriak [aldatu]
Munduan badira bi hiri, Baionaren izenkide:
Hiri senidetuak [aldatu]
Argazki Galeria [aldatu]
-
Espiritu Sainduaren zubia, Aturri
-
Aturriren eskumaldea
-
Errobi ibaia
-
"Belem" itsasontzia Baionako portuan
-
Aturriren bokalea
-
Errobi ibaia
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Hector Iglesias, Noms de lieux et de personnes à Bayonne, Anglet et Biarritz au XVIIIe siècle, BAAN, 2000
- ↑ Pierre Hourmat Bayonne, Éditions Ouest-France, 1990, 16. orr.
- ↑ Alfontso Irigoien, "Sobre toponimia…" (1990), 39-54. orr.
- ↑ Hector Iglesiasek honen alde egiten du.
- ↑ Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque (1863)
- ↑ A. Luchaireren ustetan (Annales de la Faculté des Lettres de Bordeaux, 1879), civitas Boatium (baita Boasium, Bohatium, Boaccensium, Boacium ere) izena aipatzen duen Notitia Provinciarum testuak ez du Baiona aipatzen, eta Scaligerren eta Valoisen proposamena onartezina da.
- ↑ Eugène Goienetxe, Lapurdum… , 1973, 85-92. orr.
- ↑ Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Yanguas y Miranda, José (1840), Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra, Iruñea
- ↑ a b c d Auñamendi Entziklopedia: Baiona
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ a b c Marie-France Chauvirey, "La vie d'autrefois en Pays basque", Éditions Sud Ouest, Luçon, 1994, ISBN 2-87901-219-8
- ↑ Joël Supéry, Le secret des Vikings
- ↑ www.puntubi.com, Antso III.a Gartzez Nagusia, http://www.puntubi.com/laburrak/antsoIIInagusia.htm
- ↑ Lema Pueyo, José Ángel (1997), «El itinerario de Alfonso I ‘El batallador’ (1104–1134)», Historia, instituciones, documentos 24: 351
- ↑ Eusko Jaurlaritza, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen eraketa, http://www.euskara.euskadi.net/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c0503/eu_d0503002/0503002.html
- ↑ Registres gascons, 1. Liburukia, 44, 53, 141, 154, 158-159, 195 eta 233. orr. - Manex Goienetxe, "Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia, Elkarlanean, 2001 ISBN 2 9131 5634 7, 42 eta 43. orr.
- ↑ Ferdinand Barbe, "Les Épidémies de peste à Bayonne au XVIe siècle", Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea, 1947 - Manex Goienetxe, "Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia, Elkarlanean, 2001 iSBN 2 9131 5634 7, 42. orr.
- ↑ Pierre Hourmat historialariak dio "Bayonne… place forte frontalière, port maritime et fluvial, ville épiscopale et religieuse d’un diocèse de population en majorité basque, ville de tradition et de langue gasconnes… ".
- ↑ Eugène Goienetxe historialariak dio: "Bayonne est la capitale d’une région, le bas-Adour, avec les trois "provinces" basques et une partie de la Gascogne ; ....".
- ↑ «Que parlam: guide de conversation français-gascon (gascon maritime ou "de Bayonne")», Jakin (Baiona), 1996, ISBN 2-911731-02-6
- ↑ Pas de statistiques pour la seule ville de Bayonne. Voir kultura.ejgv.euskadi.net
- ↑ Mérimée datu-basea: Euskal Museoa
- ↑ IGP: Jambon de Bayonne
- ↑ Manex Goihenetxe, "Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia, Elkarlanean, 2001 iSBN 2 9131 5634 7 203-204. orr.
- ↑ Louis de Froidourren "Mémoires du Pays de Soule" liburuan idatzitako jatorrizko hitzak frantsesez: Ce qu'il y a de plus commun sont les porcs qui y sont petits mais excellents, en telle sorte que les meilleurs jambons du Royaume, après ceux de Lahontan, sont ceux de Soule. Ils sont connus sous le nom de jambon de Bayonne et il n'est pas mal à propos de remarquer qu'encore que cette ville soit si fameuse et si renommée par ses jambons, néanmoins il ne s'y en fait presque point, mais on y débite ceux qui y sont portés du Labourd et de la Basse-Navarre, où il s'en fait quantité, et de la Soule, d'où l'on porte peu, parce qu'elle en est plus éloignée.
- ↑ Mérimée datu-basea: Château-Neuf
- ↑ Mérimée datu-basea: Château-Vieux
- ↑ Mérimée datu-basea: Marracqeko jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Zitadela
- ↑ Mérimée datu-basea: gotorlekuak
- ↑ Mérimée datu-basea: Saint-Léon iturria
- ↑ Mérimée datu-basea: Baiona Ttipiko harresiak
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Beltzunze etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Mérimée datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Mérimée datu-basea: Espiritu Sainduaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Espiritu Sainduaren eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Andresen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Andresen eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Leonen kapera
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Done Petri parrokia
- ↑ Palissy datu-basea: Baionako apaizgaitegia
- ↑ Mérimée datu-basea: Sinagoga
- ↑ Mérimée datu-basea: Hilerri judua
- ↑ Ville de Baionako udalaren webgunea: parkeak
- ↑ Consistoire centralren wwebgunea
Bibliografia [aldatu]
- Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea, "IVe centenaire du détournement de l'Adour 1578-1978 - Actes du Congrès de Bayonne 28/29 X 1978"
- Pierre Hourmat, "Histoire de Bayonne des origines à la révolution française de 1789", Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea, 1986
- E. Ducéré, "Dictionnaire historique des rues de Bayonne", Laffitte Reprints, Marseilla, 1976
- Idazle asko, "Histoire de Bayonne", Privat, Tolosa, 1991
- Marie-France Chauvirey, "La vie d'autrefois en Pays basque", Éditions Sud Ouest, Luçon, 1994, ISBN 2-87901-219-8
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Baionako Udala
- (Frantsesez) Baionako turismo webgunea
- (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Baionako gaskoiak, Donostia eta Atturri ibaia [1]
- (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Marga Andurain, Baionako zelatari eta abenturazalea [2]
|
|||||||