Marrazketa-taula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marrazketa taula erregela paralelo eta beste marrazketa lanabes batzuekin.

Marrazketa-taula zurezko taula edo kontratxapatua (metalezkoa edo plastikozkoa ere) da, dimentsio ezberdinak izan ditzakeena, beti angeluzuzena, non marrazketa tekniko edo artistikoa egiteko paper-orri bat finkatzen den.

Marrazketa-tauletan ohikoa izaten zen erregela paralelo bat finkatzea. Taula horiek marrazketa teknikorako propio eginda ez zeuden mahaien gainean erabil zitezkeen. Ohikoa izaten zen papera taulara finkatzea marrazkia amaitu bitartean eta taula mahai batetik bestera eramatea marrazkia amaitu baino lehen beharra baldin bazegoen.

(Marrazketarako propio egindako mahaiei buruz jakiteko, ikus: marrazketa-mahai).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]