Maslow piramidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maslow piramidearen arabera, gizakiaren beharren premiaren araberako sailkapenak giza jokabideari eragiten dio.

Maslow piramidea gizakiaren motibazioei buruzko teoria bat da, Abraham Maslow psikologoak 1943 urtean plazaratutakoa. Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera sailkaturik daude: piramidearen oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta, gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte atxikimenduaren motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian, gizartearen onespena eta azkenik, autoerrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen gailurrean. Beharren mailakatze honek gizakien jokabidea azaltzen du hainbar arlotan. Enpresetan adibidez, Maslowek enpresaburuen jokabidea kritikatzen zuen, horiek langileen behar fisiologikoak asetzen bakarrik saiatzen baitziren, goi mailako beharrak kontuan hartu gabe. Horrela, enpresak aurrera egiteko langileari bere sormena eta ekimena garatzen lagundu behar zitzaiola baieztatzen zuen, langileen parte hartzea bultzatzen zuen antolakuntza baten bitartez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maslow piramidea Aldatu lotura Wikidatan