Micaela Portilla Saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Micaela Portilla Saria
Micaela Portilla Vitoriaren omenez
SaritutakoaGenero-ikuspegia txertatzen duten doktore-tesiei emandako saria
BabesleaEuskal Herriko Unibertsitatea
Data2012
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa2012
Webgune ofizialawebgunea

Micaela Portilla Vitoria Saria Euskal Herriko Unibertsitateak genero ikuspegia txertatzen duten Doktore tesiak sustatzeko ematen duen saria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikaela Portilla

Micaela Portilla antropologoaren izena hartzen du sariak. EHUko Berdintasun Zuzendaritzak 2012an antolatu zuen lehenengo edizioa.

Micaela Portilla XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetako bat izan zen; esparru horiei buruzko azterlan ugari egiteaz gain, bestelako lan askotan ere protagonista izan zen lan metodologiko fin eta sakona eginez. Gainera, ia esan daiteke jarraitzaile-eskola bat sortu zuela Araban. Hainbat testuliburu kaleratu zituen, eta aldizkari eta egunkarietan ere argitaratu zituen artikuluak. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 1997an, eta EHUko honoris causa doktorea zen, besteak beste.

Saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da saridunen zerrenda:[1]

TESI IRABAZLEAREN IZENBURUA EGILEA ZUZENDARIA SAILA
IX. EDIZIOA (2020) Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografía bat: genero-konfigurazioak, gorputz-ahalduntzea eta ezagutza kolektiboak Miren Guillo Arakistain Mari Luz Esteban Galarza Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
VIII. EDIZIOA (2019) La depresión y su recuperación. Una etnografía feminista y corporal (pdf, 2,4 Mb) Maria Zapata Hidalgo Mari Luz Esteban Galarza Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
VII. EDIZIOA (2018) Del paisaje al cuerpo: una crítica feminista de la patrimonialización del encaje en la Costa da Morte (pdf, 13 Mb) Guadalupe Jiménez Esquinas Cristina Sánchez Carretero Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP) Doktorego Programa
Victoria Quintero Morón
VI. EDIZIOA (2017) La triple presencia. Estudio sobre el trabajo doméstico-familiar, el empleo y la participación sociopolítica Marina Sagastizabal Emilio-Yus Matxalen Legarreta Iza Soziologia II
V. EDIZIOA (2016) Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012) Maider Zilbeti Pérez Mari Luz Esteban Galarza Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
IV. EDIZIOA (2015) Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: Hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu Itxaso Martin Zapirain Mari Luz Esteban Galarza Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
III. EDIZIOA (2014) La transferencia de contenidos matemáticos a contextos científicos: el concepto de función Miren Begoñe Burgoa Etxaburu Neus Sanmartí Puig Didàctica de la Matematica i de les Ciències Experimentals Universitat Autonoma de Barcelona (UAB)
Teresa Nuño Angos Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
II. EDIZIOA (2013) La participación de las mujeres en el mercado laboral vitoriano (1950-1975) Aritza Saenz del Castillo Velasco Pilar Pérez-Fuentes Hernández Historia Garaikidea
I. EDIZIOA (2012) Relaciones amorosas de pareja en las trayectorias vitales de las mujeres encarceladas Estibaliz de Miguel Calvo Mikel Arriaga Landeta Soziologia II

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «MICAELA-PORTILLA-Trabajos-premiados - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» Berdintasunerako Zuzendaritza (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]