Araba

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Araba

Arabako bandera
Bandera
Arabako armarria
armarria
Hiriburua Gasteiz
Herritarra arabar
Araba Euskal Herrian.png
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Foru Probintzia

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Eremua 2.9631 km²
Biztanleria 309.6351
Dentsitatea 104,501 bizt/km²
Agintaria Xabier Agirre (EAJ)
Eusko Legebiltzarra
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan
25 eserleku

4 eserleku
4 eserleku
www.araba.net
1Trebiñu eta Argantzun ez daude barne
Arabaren mapa fisikoa
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazaren ikuspegia 2007-2008ko zaharberritzea baino lehen

Araba (ofizialki Álava/Araba) Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Euskal Herriaren hego-mendebaldean dago kokatua. 2.963 km²-ko azalera du eta 2008an, ia 309.635 biztanle zituen lurraldeak. Bere barnean, Trebiñuko Konderriaren enklabea dago kokaturik, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki, Euskadiko foru probintzia edo lurralde historikorik handiena, baina biztanle gutxien dituena da.

Herrialdeko hiriburua Gasteiz da, hauxe izanda, 1978tik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgos eta ekialdean Nafarroa.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Arabako Kuadrillak

Zazpi Kuadrilla edo eskualdetan zatitzen da:

Bestela, Burgosko (Gaztela-Leon) administraziopean dago Trebiñuko konderria, herrialdearen erdialde geografikoan, Gasteiz eta Mendialdea artean. Trebiñu eta Argantzun udalerriek osatzen dute.

[aldatu] Udalerriak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Arabako udalerrien zerrenda

Arabar gehienak hiriburuan bertan bizi dira, Gasteiz izanik hiri nagusia alde handiz. Bestela, hauexek dira herrialdearen udalerri nagusiak:

  1. Gasteiz: 221.270 biztanle (2002).
  2. Laudio: 19.026 biztanle.
  3. Amurrio: 9.594 biztanle.
  4. Agurain: 4.045 biztanle.
  5. Oion: 2.488 biztanle.

Udalerri txikienak Zalduondo (142 biztanle), Armiñon (167) eta Kripan (186) dira.

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Arabako kondeen kronologia

Aurrehistoriako aztarnategien eta monumentu megalitikoen hatza nabaria da Araban. Trikuharri esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, Aizkomendikoa (Egilazen) eta Sorginetxekoa (Arrizalan).

Iraganean, autrigoi, karistio, barduliar eta baskoiak bizi ziren bertako lurraldeetan.

[aldatu] Inguru naturala

[aldatu] Mendiak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Arabako mendien zerrenda


Herrialdeko mendirik garaiena Gorbeia (1.481 m) dugu, Bizkaiko mugan dagoena.

Bestela, Toloñoko mendilerroan Palomares (1.446 m) eta Cruz del Castillo (1.432 m) mendiek ere 1.400 metroko maila gainditzen dute. Halaber, Altzaniako mendilerroan Aratz (1.443 m) eta Kodesko mendilerroan Joar (1.418 m) eta Kodes (1.414 m) tontorrak ere maila horren gainetik daude.

Natura parkeen artean, azpimarratzekoak dira Valderejoko Natur Parkea, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena, baita Gorbeiako natura parkea eta Izkiko natura parkeak ere.

[aldatu] Ibaiak

Ibaien artean, zabalena Ebro da, herrialdeko hegoaldea (Arabako Errioxa) zeharkatzen duena.

Bestela, Zadorra ibaiak Agurain aldetik ibilbide luzea egiten du Ebron amaitzeko. Ur kopuru handia ematen dio bai herrialdeari baita Bilbo aldeari ere.

Beste ibaien artean, Aramaio izen bereko udalerrian dago, Deba ibaiaren adarra izanda.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Arabako idazleak

Hegoalden topatutako euskarazko liburururik zaharrena "Dianea eta Koplak" da (1567), Joan Perez de Lazarraga arabarrak idatzitakoa. Egile garaikideen artean, aldiz, Josemari Velez de Mendizabal edo Xabier Montoia nabarmentzekoak dira.

Gaztelaniazko idazleen artean aipatzekoak dira Felix Maria Samaniego, Ramiro de Maeztu, Ignacio Aldecoa eta Toti Martinez de Lezea.

[aldatu] Musika

[aldatu] Euskara

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Arabako euskara

Eustaten 2006ko datuen arabera, orduan ia 75.000 arabar euskaldunak ziren, biztanle guztien %25 inguruan beraz. Udalerri euskaldunenak, euskal hiztunen ehunekoari dagokionez, Aramaio (ia %85,5a) eta Legutio (%39a) ziren aurreko iturriaren arabera.

[aldatu] Politika

Arabako Foru Aldundiaren egoitza Gasteizen.

Arabako Foru Aldundia lurraldean agintzen duen herri erakundea da, herritarren bozken ondorioz aukeratzen dena lau urtetik behin. 2007ko bozkez geroztik, EAJko Xabier Agirre da Ahaldun Nagusia.

Bestela, Arabako Batzar Nagusiak lurraldeko batzar orokorrak dira, aldundia kontrolatzen duena.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Arabar ezagunak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Arabar ezagunen zerrenda

Arabar ezagun klasikoak Joan Perez de Lazarraga, Felix María Samaniego eta Ramiro de Maeztu idazleak ditugu, baita Justo Antonio Olagibel arkitektoa, Manuel Iradier esploratzailea edo Jesus Guridi musikagilea ere, besteak beste.

XX. mendean Jose Angel Cuerda politikaria, Juanito Oiarzabal mendigoizalea, Martin Fiz atleta, Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria eta Almudena Cid gimnasta aipatzekoak dira, beste batzuen artean.

[aldatu] Bitxikeriak

Israel eta Jordaniaren arteko mugan, bada Araba izeneko eskualde edo harana. Euskal Herrikoaren antzera, gehiengoa ordoki zabalek osaten dute.

[aldatu] Kanpo loturak