Mickey Mousing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mysterioso Pizzicato doinua mickey mousing teknikaren adibide garbia da, honetan musika notek pertsona baten oin-pausuekin sinkronizatuak daude.

Mickey Mousing, zinema eta marrazki bizidun teknika bat da, honetan musika eta pantailan agertzen diren ekintza batera sinkronizatu edo uztartzen dira, ekintza horien erritmoa sendotu eta azpimarratuz, eta musikaren bitartez ikusleen arreta ekintza horietara bideratuz. Izena Walt Disneyren lehenbiziko ekoizpenetatik datorkio, musika bere marrazki bizidunetako pertsonaiekin sinkronizatu eta doinuek beren mugimenduak imitatzen baitzituzten.

Teknika hau erabili eta ezagutzen den lehenbiziko aldia Steamboat Willie (1928) film laburrean izan zen, Carl Stallingen (1888-1974) musikarekin. Stallingen konposizioek Mickey Mousen mugimengu eta ekintzekin sinkronizatzen ziren. Stallingek mickey mousinga erabili zuen beste filmetako batzuk Silly Symphonies, The Skeleton Dance (1929) eta kolorezko Flowers and Trees (1932) izan ziren.

Zineman lehenbiziko Mickey Mousingaren adibide nabarmenetako bat The Adventures of Robin Hood (1938) filmean Sherwoodeko basoan Robin Hooden taldeak de Sir Guy de Gisbournen soldaduei eraso egiten dieten eszenan ematen da.