Millan-Astrayren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Margolan infotaula

Millan-Astrayren erretratua (gaztelaniaz, Retrato de Millan-Astray) 1942an Ignacio Zuloaga margolariak egindako lana da. Margolana artistaren jarrera ideologikoa oso garbi adierazten du. Hasieran oso tradizionala bazen, Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankozaleen aldeko jarrera sutsua hartu zuen. Esan daiteke urte haietan haren heriotza gertatu arte, 1945an, Zuloagaren lan nagusiak diktaduraren laudorioak izan zirela; esaterako Valle de los Caídosen lanetan lagundu zuen ere bai. Zentzu horretan, erretratu hau eskuin-muturreko Millan-Astray Espainiar Legioaren generalaren apologia nabarmena da.[1]

Deskribapena

Margolanean elementu nagusia frankismoaren heroe nagusietariko horren irudia da, urdin-marroi hondo baten gainean; zentzu horretan Francoren erretratuarekin antza handia erakusten du lan honek. Millan-Astrayk, gerran sufritutako zaurien ondorioz, beso bat eta begi bat galdu zituen eta horrela agertzen da Zuloagak margotutako margolanean. Darama uniformea Francok bere margolanean aurkezten duenaren antzekoa da: generalaren gerrikoa, zaldiz ibiltzeko botak eta, hemen desberdintasuna, legioaren uniformea. Francoarenarekin erakusten duen beste desberdintasuna arropetan erakusten duen desordena da: alkandora irekita erakusten eta barruko kamiseta erakusten du. Lanean ez dira militarraren zauriak eta arazo fisikoak disimulatzen; horretan protagonistaren ideologia nazionalistarekin bat egiten zuen zeren eta honek zauriak ohore moduan erakusten baitzituen.

Erreferentziak

Kanpo Loturak