Minaren Unitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Minaren Unitatea azpi-zerbitzu edo atal mediko berezia da, oinazea tratatzeko espezializatua eta normalean Anestesiologiaren zerbitzu batek kudeatutakoa.

Baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minaren unitate batean orokorrean pazienteak kontsultetan baloratzen edo diagnostikatzen dituzte, eta horren arabera tratamendu edo teknika bereziak eskainiko dizkiete medikuek. Teknika horien artean blokeoak, neuroestimulatzaileak, erradiofrekuentzia edo sendagaien ponpak ditugu, hauetako batzuk kirofano batean ipini beharrekoak direla.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakidetza mailan, unitateak zabalik daude Txagorritxu, Santiago, Gurutzeta, Basurtu, Galdakao eta Donostiako ospitaleetan, eta Osasunbidean Nafarroako Ospitalean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]