Mister Bean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mister Bean
Deskribapena
Atalak15 atal
Produkzioa
Iraupena25 min.
KateaITV

Mister Bean edo Mr. Bean Erresuma Batuko barre egiteko telebista saioa izan zen. Lehen atala 1990eko urtarrilaren 1ean eskaini zuen ITV telebista kateak, eta azkena 1995eko azaroaren 15ean. Guztira hamalau atal filmatu ziren.

Saioak arrakasta handia lortu zuen mundu osoan eta 1990eko hamarkadaren amaieratik bi film eta marrazki bizidun saio bat ekoitzi dira.

Aktoreak

Jatorrizko Mister Bean saioko aktore nagusia Rowan Atkinson izan zen, eta berarekin batera, Robin Driscoll, Richard Curtis eta Ben Elton aritu ziren gidolari lanetan.

Euskadin

ETB 1k iraganean bota zituen programa batzuk asteburuko arratsaldeetan. Orainaldian, Gabonetan botatzen da programa, bai gabon-gauetan, bai Urteberri bezperetan.

Kanpo loturak


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.