Urteberri-egun
- Urteberri orrialdeak hona dakar. Bestelako esanahietarako, ikus Urtarrilaren 1
Urteberri-eguna urtearen lehen eguna da[1]. Jaialdi honen data egutegiaren arabera aldatzen da. Ohikoena urtarrilaren 1a da, munduko herrialde gehienetan erabilitako eta Gregorio XIII.a aita santuak 1582an ezarritako gregoriotar egutegiarena.
Sorrera [aldatu]
Erromatar egutegi tradizionalak martxoaren lehendabiziko egunean hasten zuen urtea. Hala ere, erromatar kontsulek urtarrilean hasten zuten bere agintaldia. Julio Zesarrek k. a. 47an sistemaz aldatu eta juliotar egutegia sortu zuen. Marko Antoniok k. a. 44an eta Zesar Augustok k. a. 8an aldaketa txikiak egin bazituzten ere Gregorio XIII.ak 1582an egutegi hori onartu zuen[2]. Mendebaldeko Europak bere sistema zabaldu zuen munduan zehar.
Erlijioan urteberria oso lotura estua du gabon-gaua, eguberri eta hannukahrekin. Judu-kristau ohiturak dio urtarrilaren 1ean Jesukristo eradindu eta izena jarri zioten, Lukasen Ebanjelioaren arabera bere zortzigarren egunean [3].
Beste urteberriak [aldatu]
- Txinatar urteberri-eguna (txineraz: 春節, pinyinez: zhēng yuè) ilargi-egutegian oinarritzen da. Neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean.
- Eliza Ortodoxoak, juliotar egutegia mantentzen duena, urtarrilaren 14an ospatzen du.
- Tết, Vietnamen, txinatar urteberri-egunaren egun berean.
- Urteberri musulmana muharram hilabetearen 1ean ospatzen dute, hau da, urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran.
- Losar, Tibeten, urtarril eta martxo artean.
- Noruz, bahaistek ospatua, udaberriko ekinokzioan ospatzen dute, hau da, martxoaren 21ean.
- Ugadi, telugu herriak ospatua, martxo eta apiril artean.
- We Tripantu, maputxeek ekainaren 24an ospatzen dute.
- Cápac Raymi, inkek abenduaren 22an ospatzen dute.
- Rosh Hashanah, juduek irailean ospatzen dute.
- Enkutatash, etiopiairek irailaren 11n ospatzen dute.
- Errepublikar egutegian, mahaxtearen lehenean, hau da, irailaren 22an ospatzen dute.
- Samhain, neopagano zeltarrek azaroaren 1an ospatzen dute.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Urteberri, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=urteberri
- ↑ Papa Gregorio XIII, http://ebrisa.com/portalc/articulo-B/415983
- ↑ Lukasen Ebanjelioa 2:21