Monoblastozoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monoblastozoa
Salinella salve
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Monoblastozoa
Familia: Salinellidae
Generoa: Salinella
Espeziea: Salinella salve
Frenzel 1892

Monoblastozoa Mesozoaren aniztasuna dela eta filum izateari utzi zionean sorturiko filum berria da. Espezie bakarra deskribatu da orain arte, Salinella salvae. 1892an aurkitu zuen J. Frenzelek Argentinako gatzaga batean, eta laborategian landu zuen. Animalia hau ez da gehiagotan aurkitu eta horregatik dudak daude bere benetakotasunaren inguruan.[1].

Protozoa baino antolatuago baina oraindik oso primitiboa bere antolaketan. Aurreko eta atzeko partea du eta zilio ugari, batez ere aho eta ipurtzulo inguruan. Zelula geruza bakarra dute. Asexualki birsortzen dira, gorputza erditik banatuz.[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monoblastozoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2ª edición. McGraw-Hill-Interamericana, Madrid (etc.), XXVI+1005 pp. ISBN 0-87893-097-3.
  2. Frenzel, J., 1892. Untersuchungen über die mikroskopische Fauna Argentiniens. Archiv für Naturgeschichte, 58: 66–96. PDF