Morikuni Printzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:05, 27 apirila 2015

Morikuni Printzea (守邦親王, Morikuni Shinnō?, 1301-1333), Japoniako Kamakura shogunerriko bederatzigarren eta azken shoguna izan zen. 1308ko ekainak 19tik 1333ko irailak 25 arte gobernatu zuen.

Zortzigarren shoguna izan zen Hisaaki Printzearen semea eta Go-Fukakusa Enperadorearen biloba izan zen. Gobernari txotxongilo bezala ere aritu zen. Shogunerriak pot egin ondoren, monje budista bihurtu eta handik gutxira hil zen.


Aurrekoa
Hisaaki Printzea
Kamakura shoguna
1308-1333
Ondorengoa
Moriyoshi Printzea (Kenmu berrezarpena)