Morrena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banff Parke Nazionala (Kanada)

Morrena glaziarren hondakin trinkotugabeak dira, lur eta harriz osatuak (till). Hainbat morrena mota dago, glaziarrarekin duten harremanaren arabera:

  • Hondoko morrena: izozpean dago, ohantzearekin kontaktuan
  • Alboko morrena: hondakinak glaziarraren ohantzearen alboetan kokatzen dira
  • Erdiko morrena: Hauek, alboko morrenak, haran berean dauden bi glaziarren elkargunean batzen direnean eratzen dira.
  • Aurreko morrena edo amaierakoa: Glaziarra urtzen den tokian dauden hondakin metaketak dira.
  • Ablaziozko morrena: Glaziarraren ohantzearen gainean sedimentatuak izan direnak dira. Material oso heterogeneoak dituzte, baina, bere ezaugarririk nagusiena, ibilgu osoan zehar sakabanaturiko bloke handien presentzia da. Hauei, noraezeko bloke esaten zaie.

Zuzenean glaziar batek metaturiko sedimentuari ere esaten zaio morrena. Glaziarra altuera handietatik jaisten da, eta bidean aurkitzen dituen materialak arrastan eramaten ditu.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Morrena
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak