Muntaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Muntaia, zineman, film baten eszena guztiak biltzea jarraipena emanez da. Pelikula filmatu ondoren planoak hautatu, ordenatu eta elkartu behar dira. Zinema zuzendariaren ideiak, gidoia eta beste batzuen aholkuak jarraituz.

Editatzeko lehendabiziko makinetako bat, Moviola izenekoa.

Muntatzailearen lan tresnak, gaur egun, asko hobetu dira aukera gehiago eta kalitate hobeko filmak eginez. Plataformekin eta programa profesionalekin lan egiten du adibidez: Avidekin edo muntaia digitaleko beste metodo batzuekin. Laguntzaile bat izan dezake eta aldi berean negatibo ebakitzailearekin, eta filmaren lehenengo kopiaren arduraduna. Lehenengo kopia offline izeneko edizio sistemarekin egiten da.

Muntaia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo planoa: David Wark Griffith lehenengo planoaren asmatzailea izan zen, plano jeneralari garrantzia kentzen dio eta pertsona eta gauzei ematen dio.
  • Muntaia paraleloa (ingelesez: cross-cutting): muntai honetan bi historia edo gehiago aldi berean kontatzen dira, ere David Wark Griffithek eman zion ospea bere pelikuletan, adibidez Intolerance filmean.
  • Muntaia narratiboa: Griffithek lehenengoa izan zen muntaia hau erabiltzen, muntaia mota hau liburua bezalako filma egitean datza. Griffithen hitzetan "ez al dute idazleek hori egiten?".
  • Flashbacka: Muntaia berezi bat da, bi irudi dira, bata pertsonaiari bere lehenaldira eramaten dio. Orainalditik iraganera gertatzen den aldaketa, batzuetan irudien bitartez edo soinuaren bidez gauzatzen da. Orokorrean, reverb soinua da, hau da, irudian ezarrita dagoen soinua da, soinu hori iraganeko irudira eramaten du pertsonaia.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muntaia Aldatu lotura Wikidatan