David Wark Griffith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
D. W. Griffith
D. W. Griffith
Datu pertsonalak
Izen osoa David Llewelyn Wark Griffith
Jaio 1875eko urtarrilaren 22a
La Grange, Kentucky (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1948ko uztailaren 23a
Hollywood, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Intolerance
Sariak Ohorezko Oscar Saria (1936)
IMDB IMDBko fitxa


David Wark Griffith (La Grange, 1875eko urtarrilaren 22a - Hollywood, 1948ko uztailaren 23a) zinemaren aita bezala ezagutzen den zinema zuzendaria da. Biograph estudioetan lan egin zuen artean, 500 pelikula inguru egin zituen, bere estudio propioa sortu arte: Triangle Film Corporation. 1919. urtean Charlie Chaplin eta beste zinegile batzuekin United Artists sortu zuen, produktora nagusien monopolioaren kontra joateko.

[aldatu] Zinemaren gramatika berriaren aita

Beste zuzendari askorekin lan egin bazuen ere, bera gelditu da, guztien gainetik, haserako aitzindari guzti haien artean. Lengoaia zinematografikoaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun aise erabiltzen diren baliabideak bere pelikuletan sartuz:

  • Lehen planoa edo xehetasun planoak
  • Pertsonen aurpegietan zentratuz kamarak, edo objektuen plano zehatzak hartuz
  • Fundituak eta kateatutako planoak sartuz eszenak aldatzeko
  • Flashback edo lehenago gertatutako gauzak erakutsiz.

Baina teknika edo trikimailu guzti hauen gainetik, muntaketa lengoaia asmatzea egozten zaio: txandakako muntaia erabili zuen, zinemaren narratiba berria nolabait sortuz, zinemaren gramatikaren aita kontsideratu daitekeela.

[aldatu] Filmagintza (jatorrizko izenburuarekin)

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak