Nekazaritza ekologiko
Nekazaritza ekologikoa edo biologikoa, nekazaritzako ustiategiak kudeatzeko sistema bat da, baliabide naturalak modurik egokienean erabiltzean oinarritzen dena, horretarako produktu kimiko sintetikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak erabili gabe. Horrela lortutako elikagaiak ez dute lurra agortzen, natura zaintzen dute eta gisa-osasunerako ez dira berez kaltegarriak. Nekazaritza ekologikoa sustengarria eta orekatua da.
Eduki-taula |
Helburuak [aldatu]
Nekazaritza mota honen helburu nagusiak hauexek dira:
- Elikagai osasuntsuagoak eta nutrizio aldetik kalitate handikoak eskuratzea.
- Produktu horiek eskuratzeko elementu kimiko sintetikoak ez erabiltzea.
- Agrosistemen osasuna gordetzea edota hobetzea.
- Sektoreko langileen bizimodua hobetzea.
Beraz, nekazaritza ekologikoa sustengarritasuna ikuspuntu guztietatik lortu nahi du. Azken helburua agrosistema sozial, ekologiko eta ekonomikoki sustengarria lortzea da.
Nekazaritza ekologikoaren barruan nekazaritza mota asko kokatu daiteke: nekazaritza biodinamikoa, [nekazaritza biologiko]]a, permakultura, familia-nekazaritza, herri-indigenen nekazaritza... Esperientzia desberdinak dira baina guztiek sustengarritasuna oinarritzat hartu dute ezen ekosistemen oreka eta jarraipena bilatu baitute.
Ikus, gainera [aldatu]
- Elikagai biologiko
- Agroekologia
- Begetarianismoa
- Permakultura
- Ekologismoa
- Nekazaritza biodinamikoa
- Nekazaritza biologikoa
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Janaria gordinik jatekoaren aldeko mugimendua edo gordin jaleak.
- (Frantsesez) Europa Batasuneko nekazaritza ekologikoari buruzko orria.
- (Euskaraz) Produktu ekologikoen Eusko Jaurlaritzaren bilatzailea.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |