Nekazaritza sistema tradizional

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nekazaritza sistema tradizionala teknologia atzeratua erabiltzen duen nekazaritza sistema bat da. Langile eta lan asko behar ditu; produkzioa urria da eta gehienetan autokontsumorako erabiltzen da. 3 mota daude: Ibiltaria, Sedentarioa edo Lehorrekoa eta Nekazaritza garaztatu montzonikoa.

Nekazaritza sistema ibiltaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza ibiltaria Afrikako, Amerikako erdialde eta hegoalde eta neurri txikiagoetan, Asiako klima ekuatorialetan, eta tropikaleko zona hezeetan praktikatzen da. Sistema honetan zuhaitzak moztu eta erretzen dira, lurrari ongarri moduan laguntzeko. Ondoren geratu den lurzail irregularrean polilaborantza praktikatzen da, autokontsumorako. Lurra etengabe lantzen da eta hori dela eta 2-3 urtetan lurrak emankortasuna galtzen dute, eta nekazariek beste leku batera doaz, horregaitik deitzen da ibiltaria.

Sistema honek gure ingurumenari kalte egiten dio, zeren eta baso asko erre dira sistema hau erabiltzean, eta ekosistemei kalte egiten die, lurra antzua geratzen da eta.

Nekazaritza sistema sedentarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako sabanetako eremu tropikaletan, Hego Amerikako eta Asiako zonalde zehatz batzuetan kokatzen da. Sistema honek lurraldeak baratzez eta lugorriez betetzen ditu, etxebizitzak baratzen hurbil egoten dira eta zaborra eta animalien gorotzak erabiltzen dira ongarri muduan. Lurrak hiru zatitan banatzen dira: laborantza nagusia (arto edo artatxikiarentzat), osagarria (kakahuete edo tuberkuluentzat) eta lgorria, non lurra deskantsatzen isten da, nutriente berriak lortzeko.

Sistema honek ez du lurra antzua uzten, eta horrela nekazariak hor geratu ahal dira bizitza osorako.

Nekazaritza sistema garaztatu montzonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako hegoalde eta hego- ekialdeko klima montzoniko- tropikaletan kokatzen da normalean (Indian, Txinako ekialdean eta Indotxinan). Sistema honek monzonaren euriak erabiltzen ditu arroza kultibatzeko, hainbat euri egitean zona batzuk urez gainezka geratzen dira eta zona horiek erabiltzen dituzte, arrozarentzat ezin hobeak dira eta. Dikeen bidez lurrak banatzen dituzte lurzail txikietan eta hor nekazaritza teknika zehatzak erabiltzen dituzten arroza hazteko. Sistema honek ez du uzten lurrak ez du inoiz deskantsatzen eta produktibitate txikikoa da, autokontsumorako normalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]