Ness aintzirako munstroa
Wikipedia(e)tik
Ness aintzirako mustroa —lagunarteko hizkeran, Nessie— Ness lakuan bizi omen den kondairazko izaki baten izena da. Big Footen (Hankahandia) eta Yetiaren pare, Nessie ere kriptozoologiaren «misterio»etako entzutetsuena da.
Zientzialari eta adituen artean adostasun zabala dago, munstro horren izatearen frogek ez dute funtsik. Munstroa benetakotzat aurkezten duten txostenak iruzurtzat hartzen dituzte, edo benetako izakien antzemate okertzat.